Mezuak etiketatuta ‘ udala ’

Erlazioak zaintzeko eta komunikazio lantzeko ikastaroa antolatu dute

2011/06/28
Nork

Ibarrako Udalak eta Uzturpe Ikastolak elkarlanean «norberarekin eta ingurukoekin dugun harremana hobetu nahi duen edonorentzat zuzendutako ikastaroa» antolatu dute, datorren irailerako. Eta, ibartar guztiei bertan parte hartzeko deia luzatu diete. Ikastaroan Indarkeriarik Gabeko Komunikazioa landuko da, antolatzaileen arabera teknika hau «gure buruarekin eta ondokoekin ditugun harremanak hobetzeko» erabiltzen da. IGK gizabanako eta taldeetan irakatsi eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Ibarra, Ikastaroak | Ez dago iruzkinik »

Uztailean ludoteka jartzeko asmoa du udalak

2011/06/20
Nork

Udalak uztailaren 4tik 29ra ludoteka jartzeko asmoa du. Ordutegia 09:30etik 13:00etara da, eta 4 urte beteta dituzten eta 10 urte aurten betetzen dituztenen arteko herriko haur guztiek parte hartu dezakete. Izena udaletxean eman behar da, 943 683 121 telefono zenbakira deituta, hilaren 28a baino lehen.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Bestelakoak, Elduain, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Ibarrako hautesle zerrendak jendaurrean ezarriko dira

2011/04/01
Nork

Ibarrako Udalak adierazi du 2011ko otsailaren 1ean itxitako Hautesle Zerrendak, jendaurrean ezarrita egongo dira 2011ko hilaren 4tik, hilaren 11ra bitartean, biak barne. Epe honetan, hautesle-zerrendan beharrezkotzat jotzen diren erreklamazioak aurkeztu ahal izango dira.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ibarra, Nabarmenak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Udalaren aurtengo azken Osoko Bilkura, asteartean

Udalak Ohiko Osoko Bilkura egingo du datorren asteartean, hau da, hilaren 28an. Batzarra udaletxean izango da, 09:00etan. Eguneko gai zerrenda ondorengo puntuek osatzen dute: Aurreko akta onartzea; Alkate dekretuen berri ematea; 2011ko Aurrekontu Orokorra eta aurrekontua egikaritzeko Udal Araudia; 2011ko Plantilla Organikoa; 2011ko udaleko lanpostuen zerrenda eta EAJk aurkeztutako mozioa (diru-sarrerak bermatzeko errenta gabe utzi).

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Herriak, Ibarra, Osoko Bilkura, Politika | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bi eguneko irteera edukiko dute gaztetxoek Baztan inguruetara gunean   duela 2 minutu · Ikusi

    Ume eta gaztetxoen bi eguneko mendi irteera antolatu du Artibai Mendigoizale Taldeak Baztanera.  Irteera, ekainaren 30ean izango da, eta buelta uztailaren 1ean. Ibantelli (698m.) eta Legate (870m.) mendiak igoko dituzte gaztetxoek irteeran. Ibilbideak 8 eta 10 km inguruko luzera izango dute eta 400 edo 500 metro inguruko maldak. «Umeen martxan lau edo bost ordu inguruan egiteko [...]


  • Jon Eskisabel-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 8 minutu · Ikusi

    Fermin Muguruzak bere proiektu berria eman du ezagutzera: Zuloak musika taldeari buruzko dokumentala. Informazio gehiago: http://bit.ly/KkjkfT


  • Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Museoaren Egunarekin bat egingo dute gaur eskualdeko lau museok gunean   duela 8 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Museoen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin bat egingo dute gaur eta asteburuan Azpeitiko Burnibidearen Euskal Museoak, Zestoako Ekainberrik, Getariako Balentziaga museoak eta Zarauzko Arte eta Historia Museoak. Mundu aldakor batean, erronka berriak, inspirazio berriak du leloa aurtengo Museoen Nazioarteko Egunak. Hala, Urola Kostako museoek jasotzen duten ondarea ezagutzeko aukera egongo da asteburu osoan zehar eskualdearen barnealdetik [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Arrastoa II (Iritzia: Ibai Maritxalar) gunean   duela 10 minutu · Ikusi

    Desagertuko garela nioen, ez dela geure aztarnarik sumatuko basamortuan. Baina bestalde, bizipen hutsa bada arrasto ahaztezina, garraiatutako energiak norabait eramango duena eta fisikoki ez bada ere, presentzia izango du, esentzia. Esentzia edo izarren hauts horretatik sortu baikinen eta garena (ezer bagara), distira horri zor diogu. Zentzurik ez du ezerk, bagara eta kitto. Kontua da bizidunok


  • Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hilaren 26an Umeen Eguna izango da Sanjuandegin, auzoko festen harira gunean   duela 35 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Sanjuandegin 3 urtetik 12 urtera bitarteko haurrentzako Umeen Eguna antolatu dute maiatzaren 26rako. Haurrei zuzendutako ekitaldiak izango dira goiz-goizetik, «egun polit bat pasatzeko asmoarekin». Umeen Egunean parte hartzeko izena emateko orriak herriko ikastetxeetan banatu dituzte, eta gaur da inskribatzeko azkenengo eguna. Esku orririk jaso ez duenak 645-47 17 00 telefonora deituta eman dezake izena. [...]