Mezuak etiketatuta ‘ osoko bilkura ’

Ibarran ohiko osoko bilkura egingo dute, bihar

2011/06/08
Nork

Ibarrako Udalak jakinarazi du udalbatzak legealdi honetako azken ohiko osoko bilkura egingo du bihar, osteguna, 10:00etan. Bertan 2011 ko maiatzaren 17an eginiko bilkuraren aktaren onartzea eta galde-eskaerak izango dira gai zerrendako bi puntuak.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ibarra, Nabarmenak, Osoko Bilkura, Politika | Iruzkin bat »

Hirigintza planari behin behineko onarpena eman diote azken bilkuran

2011/05/17
Nork

Legealdiko azken bilkura egin zuten atzo Ibarrako udal ordezkariek. Hirigintzako plan orokorrari behin behineko onarpena ematea zen zerrendako gai nagusia, eta zinegotzi guztiek aldeko bozka eman zuten. Aurretik, plan horri jarritako 32 helegiteren inguruan hitz egin zuten. Horietatik 21 atzera bota zituzten, hiru onartuak izan ziren, eta gainontzekoak, partzialki onartu zituzten. Orain, plan orokorra Gipuzkoako [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ibarra, Osoko Bilkura, Politika | Iruzkin bat »

Ostatuaren kudeaketaren aferak hautsak harrotu ditu

2011/01/13
Nork
Ostatuaren kudeaketaren aferak hautsak harrotu ditu

Udalak Premiazko Osoko Bilkura egin zuen atzo eguerdian. Bilkura laburra izan zen, hiru puntuk bakarrik osatzen baitzuten gai-zerrenda. Hauek zerikusi zuzena zuten Herriko Ostatuarekin. Hasteko aho batez onartu zuten Bide Berriak-eko hiru udal ordezkariek, Batzarraren premiazkotasuna. Ondoren, Leaburuko Udalarena den ostatuaren kudeaketa kontratua arautuko duen administrazio baldintza zehatzen agiriaren proposamena onartu zuten. Azkenik, erabaki zuten, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Herriak, Leaburu, Osoko Bilkura, Politika | Ez dago iruzkinik »

Inbertsiotarako 560.855 euro bideratuko ditu datorren urtean Udalak

2010/12/28
Nork

2011ko Udal Aurrekontuak aho batez onartu dituzte Ibarrako Udal ordezkariek, gaur goizean egindako Osoko Bilkuran. Datorren urterako aurreikusten diren diru-sarreren eta gastuen kopurua orotara 4.575.750 eurotakoa izango da. Hau da, iazkoa baino nabarmen txikiagoa. Orduan 6.961.500 eurotakoa izan baitzen. Jaitsiera honen arrazoi nagusiak dira, datorren urtean ez dela egongo Enplegua Sustatzeko Estatu Planik eta ez [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekonomia, Herriak, Ibarra, Osoko Bilkura | Ez dago iruzkinik »

Hirigintza Plan Berriarekin 492 etxebizitza egin ahal izango dituzte

2010/12/27
Nork
Hirigintza Plan Berriarekin 492 etxebizitza egin ahal izango dituzte

Joan den asteartean egindako Osoko Bilkuran hasierako onespena eman zion Ibarrako Udalak Hiri Antolamendurako Plan Orokorrari. Honen arabera, 492 etxebizitza egin ahal izango dira hau indarrean dagoen bitartean. Horietatik %66a babestua izango da, hau da, 325. Planari hasierako onespena eman ostean, orain herritarrek alegazioak aurkezteko garaian daude. Behin epealdi hau bukatuta, eta aurkeztutako alegazioak aztertu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Herriak, hirigintza, Ibarra, Politika | Ez dago iruzkinik »

Udalaren aurtengo azken Osoko Bilkura, asteartean

Udalak Ohiko Osoko Bilkura egingo du datorren asteartean, hau da, hilaren 28an. Batzarra udaletxean izango da, 09:00etan. Eguneko gai zerrenda ondorengo puntuek osatzen dute: Aurreko akta onartzea; Alkate dekretuen berri ematea; 2011ko Aurrekontu Orokorra eta aurrekontua egikaritzeko Udal Araudia; 2011ko Plantilla Organikoa; 2011ko udaleko lanpostuen zerrenda eta EAJk aurkeztutako mozioa (diru-sarrerak bermatzeko errenta gabe utzi).

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Herriak, Ibarra, Osoko Bilkura, Politika | Ez dago iruzkinik »

Plan Orokorrari hasierako onarpena eman diote

2010/12/21
Nork
Plan Orokorrari hasierako onarpena eman diote

Ibarrako Udalak Ez Ohiko Osoko Bilkura egin du gaur goizean goiz. Batzar laburra baina garrantzitsua izan da, bertan onartutako gaiek aurrera begira herrian eragin handia izango baitute. 09:00etan puntual hasi da bilkura. Zazpi gaiek osatzen zuten gai zerrenda eta denek ere gehiengoaren onarpena jaso dute. 09:10 jotzerako amaitua zegoen Osoko Bilkura. Gai garrantzitsuak erabakita Eguneko lehendabiziko gaia 11.1 [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Herriak, Ibarra, Politika | Ez dago iruzkinik »

Udalbatzak Osoko Bilkura egingo du asteartean

2010/11/26
Nork

Ibarrako Udalak Ohiko Osoko Bilkura deitu du hilaren 30erako. Batzarra 09:00etan izango da. Bertan ondorengo gaiak jorratuko dituzte: Gune publikoan hileta ospakizunak baimendu eta egiteko arautzen duen udal araudiaren onarpena; Kreditu aldaketarako espedientea 6/2010, ‘Kreditu transferentzia’; kreditu espedientea 7/2010, ezeztatze bajen modalitateak eta Ibarrako Udaleko, presoen senitartekoei diru laguntzak esleitzeko araudiaren behin behineko onarpena.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekitaldiak, Herriak, Ibarra, Politika | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bi eguneko irteera edukiko dute gaztetxoek Baztan inguruetara gunean   duela 1 minutu · Ikusi

    Ume eta gaztetxoen bi eguneko mendi irteera antolatu du Artibai Mendigoizale Taldeak Baztanera.  Irteera, ekainaren 30ean izango da, eta buelta uztailaren 1ean. Ibantelli (698m.) eta Legate (870m.) mendiak igoko dituzte gaztetxoek irteeran. Ibilbideak 8 eta 10 km inguruko luzera izango dute eta 400 edo 500 metro inguruko maldak. «Umeen martxan lau edo bost ordu inguruan egiteko [...]


  • Jon Eskisabel-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 8 minutu · Ikusi

    Fermin Muguruzak bere proiektu berria eman du ezagutzera: Zuloak musika taldeari buruzko dokumentala. Informazio gehiago: http://bit.ly/KkjkfT


  • Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Museoaren Egunarekin bat egingo dute gaur eskualdeko lau museok gunean   duela 8 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Museoen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin bat egingo dute gaur eta asteburuan Azpeitiko Burnibidearen Euskal Museoak, Zestoako Ekainberrik, Getariako Balentziaga museoak eta Zarauzko Arte eta Historia Museoak. Mundu aldakor batean, erronka berriak, inspirazio berriak du leloa aurtengo Museoen Nazioarteko Egunak. Hala, Urola Kostako museoek jasotzen duten ondarea ezagutzeko aukera egongo da asteburu osoan zehar eskualdearen barnealdetik [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Arrastoa II (Iritzia: Ibai Maritxalar) gunean   duela 9 minutu · Ikusi

    Desagertuko garela nioen, ez dela geure aztarnarik sumatuko basamortuan. Baina bestalde, bizipen hutsa bada arrasto ahaztezina, garraiatutako energiak norabait eramango duena eta fisikoki ez bada ere, presentzia izango du, esentzia. Esentzia edo izarren hauts horretatik sortu baikinen eta garena (ezer bagara), distira horri zor diogu. Zentzurik ez du ezerk, bagara eta kitto. Kontua da bizidunok


  • Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hilaren 26an Umeen Eguna izango da Sanjuandegin, auzoko festen harira gunean   duela 34 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Sanjuandegin 3 urtetik 12 urtera bitarteko haurrentzako Umeen Eguna antolatu dute maiatzaren 26rako. Haurrei zuzendutako ekitaldiak izango dira goiz-goizetik, «egun polit bat pasatzeko asmoarekin». Umeen Egunean parte hartzeko izena emateko orriak herriko ikastetxeetan banatu dituzte, eta gaur da inskribatzeko azkenengo eguna. Esku orririk jaso ez duenak 645-47 17 00 telefonora deituta eman dezake izena. [...]