Ibarrako Udalak ekitaldi honetan 849.000 euro bideratuko ditu herritarren beharrei erantzungo dieten zerbitzuei eusteko eta berriak sortzeko. Honela, ibartarrei zuzendutako gizarte arreta hobetuko delarik.Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailak arreta berezia eskainiko die hirugarren adinekoei eta estualdi ekonomikoan bizi diren pertsonei. Aurtengo urterako prestatutako aurrekontuaren bidez, Ibarrako Udalak eutsi egingo die orain arte erantzun ona jaso duten [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:arreta, gizartea, ibarra
Bidalita Gizartea, Ibarra | Iruzkin bat »
Eusko Legebiltzarrak euskal presoen senideei bideratutako diru laguntzak baliogabetzeko eskatu zion Ibarrako Udalari lehengo astean. Hori egin ezean Espainiako Gobernuari laguntza hauei helegitea aurkezteko ere eskatu zuten. Erabaki hau dela eta Txelo Romeo, Ibarrako alkateak, preso bat gizaki bat dela eta beraz, giza eskubideak dituela gogorarazi nahi izan du, egin duen delitua edozein delarik ere. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:dirulaguntzak, gizartea, ibarra, politika, presoak
Bidalita Gizartea, Ibarra, Politika | Iruzkin bat »
Ibarratik Misio Taldeak Indian, Hondurasen eta Ekuadorren dituen proiektuekin jarraituko du 2011. urtean. Horrez gain, abian duten beken proiektuarekin ere jarraituko dute. 2010. urtearen balorazioa egiterakoan Xabi Aierza Misio Taldeko kideak «oso urte ona» izan dela eta «proiektu guztiak aurrera atera» dituztela esan digu. Taldean lanean ari diren pertsona guztiak boluntarioak dira. Gehienetan 12 pertsona [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:gizartea, ibarra, misio taldea
Bidalita Gizartea, Ibarra | Ez dago iruzkinik »
Leaburuko Ostatuaren kudeaketa lehiaketara atera du Leaburuko Udalak. 13 hilabetez itxita egon ondoren, berriz ere zabaltzeko kontratua arautuko duten administrazio baldintzak otsailaren 1an atera ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Ostatuaren kudeaketa lortzeko, ordea, zenbait baldintza daude. Esate baterako, ostalaritzan 8 urteko esperientzia egiaztatzen duen dokumentazioa behar da. Gainera, euskaraz jakitea kontutan hartuko dute eta herritarrak lehenetsi [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:gizartea, leaburu, ostatua
Bidalita Gizartea, Leaburu | Ez dago iruzkinik »
Carlos Ormazabal diputatua Gipuzkoa Eraikitzen ekimenaren baitan Ibarrako herritarrekin bildu zen herriko nahiz Gipuzkoako gaiei buruz hitz egiteko. Ormazabal, Garapen Iraunkorreko Departamentuaren diputatua, 10 bat herritarrekin elkartu zen astelehenean, Ibarrako udaletxeko Pleno Aretoan. Bertan, alde batetik diputazioak azken 3 urteetan landutako Kudeaketa Planaren berri eman zuen eta bestetik, han bildutako herritarrek euren iritzi eta ekarpenak [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:gizartea, ibarra
Bidalita Gizartea, Ibarra | Ez dago iruzkinik »
Berastegiko Udalak senidetze proiektu bat abian jarri du Senegaleko Kelle herriarekin. Helburua elkartruke kultural emankorra ezartzea eta garapen jasangarri bat martxan jartzea da. 2010eko azaroan abiatu ziren Senegalera, Aitor Lizartza Berastegiko alkatea, Sebas Gartziarena alkateordea eta Asier Goenaga tolosarra. Hegazkina azaroan hartu zuten arren, bidaia irailean hasi zen. Nene Dioph izeneko senegaldarrak, urtero bere herrira [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:berastegi, gizartea, kultura, senegal, senidetzea
Bidalita Berastegi, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Bihar, Berrobiko Jolastoki Jubilatu Elkarteko tabernaren inaugurazioa izango da. 17:00etatik aurrera zabalduko ditu ateak. Maria Dolores Cevallosek hartu du bertako zerbitzua aurrera eramateko ardura. Berrobiko Udalak herritar guztiei dei egin nahi die bihar izango den inaugurazioan parte hartzeko.
Irakurri gehiago
Etiketak:berrobi, gizartea, jubilatu elkartea
Bidalita Berrobi, Bestelakoak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Maite Etxaniz diputatuak esan zuenez, “Tolosaldeko zerbitzu sozialen egoera ona da, oro har, aurreikusitakoak baino plaza gehiago ahalbidetu baitira”. Maite Etxaniz Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuaren diputatua Berastegiko herritarrekin elkartuko zen atzo, urtarrilak 13, Ategi zentroan. Diputazioak azken 3 urteetan landutako Kudeaketa Planaren berri emango zuen aurrenik diputatuak. Segidan, bertan bildutakoek euren iritzi eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:berastegi, gizartea, maite etxaniz, politika
Bidalita Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »