Mezuak etiketatuta ‘ gizartea ’

Babarrun jaterako txartelak erosteko azken eguna da gaur

2012/01/25
Nork

Larunbatean babarrun jatea egingo dute Begi Gorri gaztetxean. Txartelak zazpi eurotan daude  salgai helduentzako, eta hiru eurotan umeentzako. Ondoren mus txapelketa egingo da eta gauean Donostiako Ekilibristak taldeak kontzertua emango du. Txartelak Iriarten eta herriko dendan eros daitezke eta gaur da azken eguna horretarako. Bestalde, Berrobiko Udaletik gogorarazi dute saharar herriarekin bat egiteko kanpaina abian [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , ,
Bidalita Berrobi, Gizartea, paperekoa | Ez dago iruzkinik »

16 urte eta 8 hilabeteko zigorra, bere aitaordea hil zuen gazteari

2011/12/26
Nork

Epaileak jakinarazi du bere aitaordea Berrobiko etxola batean hil zuen gazteari jarritako zigorra: 16 urte eta zortzi hilabete. Azaroaren 14ean zinpeko epaitegiak hilketa eta lapurreta delituak egin zituela ebatzi zuen eta gaur jaso du epailearen ebazpena. Hilketa maltzurkeriaz egiteagatik jaso du 16 urteko zigorra eta lapurretagatik 8 hilabetekoa. 2009an hil zuen gazteak bere aitaordea mailu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Berrobi, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Babarrun jate «borobila»

2011/11/29
Nork

Babarrun jate «borobila» egin berri dute Ibarran, Hauspoa Kultur Elkarteak antolatuta. Babarrunaren II. Lehiaketa Ibartarrarekin hasi ziren. Bertan 12 bikotek hartu zuten parte, Ibarrako hoberenak izateko asmotan. Alberto Zubelzu izan zen txapelduna, bere seme Ikerrek lagunduta. Txapelak eta 100 euroko saria etxeratu zituzten. Bestalde, aurten Tolosako Babarrunak Kooperatibak Ibarrako Etxezarreta baserriko babarrunak doan eman zizkieten. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Gizartea, Ibarra | Ez dago iruzkinik »

Izaskun izena dutenek euren eguna ospatuko dute izen bereko auzoan

2011/09/13
Nork

Egun guztiko jaia antolatu dute Izaskun izena duten emakumeek, Izaskun Eguna ospatzeko. Festa Ibarrako izen bereko auzoan izango da, hilaren 18an, igandean. 12:00etan VIII. Toka Txapelketa jokatuko dute, egunari hasiera emateko. Ondoren, meza entzuteko aukera egongo da Izaskungo Ermitan. 14:30ak inguruan, bazkaltzeko elkartuko dira Izaskun jatetxean. Bazkarira joateko, 943 67 59 27 zenbakira deitu behar [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea, Ibarra | Ez dago iruzkinik »

Euskal Herria Egunaren antolatzaileek herritarren protagonismoa nabarmentzen dute

2011/09/05
Nork
Euskal Herria Egunaren antolatzaileek herritarren protagonismoa nabarmentzen dute

Hirugarren urtez, Euskal Herria Eguna ospatuko dute Ibarran, hilaren 17an.  Bai Euskal Herriari herri ekimenak antolatu du eta Lizarra, Algorta eta Ibarrako herritarrek sustatu dute. Hain justu, antolatzaileek herritarren protagonismoa nabarmendu dute: «Ibarra eta Lizarrako herritarrek bere egin dute senidetzea. Herritarrak dira protagonista, eta beraiek lortu dute bi herrien arteko harreman berezia». Euskal Herria Egunaren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Gizartea, Ibarra, Kultura, Politika | Ez dago iruzkinik »

Senidetza sendotzeko Larresorora

2011/07/26
Nork

Eguraldiak gehiegi lagundu ez bazuen ere, asteburuan Leaburu-Txaramako herritarrek «egun zoragarria» pasa zuten Larresoron. Hara iritsitakoan Ote Lore elkarteko kideen ongi etorri jaso zuten. Ondoren, hamaiketako eta herri kirolen txanda izan zen. Anjel Arrospidek bi enbor moztu zituen, eta Aimar Irigoienek bi harrirekin egin zuen saioa. Jarraian, denak bazkaltzera joan ziren, bertsolari eta musikariekin alaiturik. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Gizartea, Leaburu | Ez dago iruzkinik »

Leaburuko eta Txaramako herritarrak Larresoroko lagunekin elkartuko dira

2011/07/19
Nork
Leaburuko eta Txaramako herritarrak Larresoroko lagunekin elkartuko dira

Leaburu-Txaramako herritarrak Larresorora joango dira asteburu honetan, beraien lagunak bisitatzera. Apirilean Larresoroko lagunak etorri ziren Leaburu-Txaramara, eta orain urtero bezala hemengoak joango dira Lapurdira. Antolatzaileek dioten bezala, «gure herrien arteko harremana sakontzera» joango dira bertara. Urtero egin ohi duten bezala, aurten ere autobusa antolatu dute Leaburutik eta Txaramatik joan nahi duten herritarrentzat; 10:00etan Txaramatik abiatuko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Aisia, Gizartea, Leaburu | Ez dago iruzkinik »

San Bartolome jaietako festa batzordea egingo dute

2011/06/27
Nork

Ibarrako Udalak, San Bartolome jaien antolaketarekin jarraitu nahi du. Horretarako, festa batzordea antolatu du bihar, asteartea, 19:30ean. Festa Batzordeak egin du bilkura deialdia, eta udal batzar aretoan izango da. Udalak ibartar guztiak parte hartzera gonbidatu nahi ditu.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea, Ibarra, jaiak | Ez dago iruzkinik »

Elduaingo haurreskolan matrikula epea zabalik

2011/05/03
Nork

Elduaingo Haurreskola Publikoan matrikula egiteko epea irekitako dago hilaren 13ra arte. Matrikulatutako haurrak irailaren 6an hasiko lirateke haurreskolan. Matrikula haurreskolan egin daiteke, 07:30etik 18:30era. Hala ere, haur bakoitza gehienez 8 orduan egon daiteke bertan. Eskaerak jaso eta entregatzeko inprimakiak haurreskolan bertan eskura daitezke. Informazio gehiago eskuratu nahi duenak, deitu: 943 683 589 zenbakira.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Elduain, Gizartea, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Gurasotik gurasora, euskara zabaltzen ari dira familien artean

2011/04/18
Nork
Gurasotik gurasora, euskara zabaltzen ari dira familien artean

Lizartzako zenbait gurasok ekimen polita jarri dute abian; gurasotik gurasora euskara zabaltzen ari baitira. Duela urte batzuk  lizartzarrek euskara ikasteko aukera zuten, bertan AEK-k euskara klaseak ematen baitzituen. Baina, ikasle falta zela eta, duela 4 urte inguru euskarazko klaserik gabe gelditu ziren. Gauzak honela, duela bi hilabete inguru, herriko zenbait gurasok klaseak berriro hastea erabaki [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Gizartea, Kultura, Lizartza | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du “Musika dantzagarria eta alaia” osatu du gunean   duela 15 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaJimmy Bidaurreta musikari donostiarrak ‘Dantza Baltza’ bildumako laugarren diskoa kaleratu du Dantza Baltza  disko bildumako laugarren lana kaleratu du Jimmy Bidaurreta musikariak (Donostia, 1971), Jimmy Bidaurreta Meets Viorica izenpean . Aurreko hiru lanek bezalaxe, Gaztelupeko Hotsak disko etxearen zigilua du honek ere. Azken batean, musika traidizionala egungo soinuetara moldatuta eskaini du Bidaurretak Dantza Baltza bildumaren bidez. Gaztelupeko Hotsakeko Joxe [...]


  • Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du InterRedek jolas kooperatiboei buruzko tailerra egingo du asteburuan gunean   duela 39 minutu · Ikusi

    Hezkuntza eta generoa lantzen dituen InteRed Gobernuz Kanpoko Erakundeak Inklusioa eta jolas kooperatiboak tailerra antolatu du astebururako. Erakundeak Bengoetxea kalean duen egoitzan egingo dute ekimena, eta honen dinamizatzailea, Pascal Deru aditu belgikarra izango da. Saioak larunbatean, 10:00etatik 19:30era bitartean; eta igandean, 10:00etatik 14:00etara egingo dituzte. Lantegia hezitzaile, animatzaile eta jolas kooperatiboak interesatzen zaizkion eta jolasteko


  • Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kalean ibiltzea ez zaie erraza egiten gunean   duela 39 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaUrtero bezala, ikasleek elbarrien errealitatearen kontzientzia har dezaten, lehiaketa antolatu du ONCEk. San Patricio ikastetxeko haurrek parte hartu dute ekimenean, euren auzoetako irisgarritasun arazoak aztertuz. ONCEk eta bere Fundazioak 28. eskola lehiaketa antolatu dute. Zure auzoa irisgarriago egin ezazu lelopean, Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako nahiz Hezkuntza Bereziko ikasleek euren inguruan dauden guneak aztertu behar [...]


  • Xabier Etxabe-(e)k beste sarrera bat idatzi du Neguko Aterpeko zerbitzua urte osoan eskaintzea aztertzen ari da udal gobernua gunean   duela 42 minutu · Ikusi

    Loiolako Erriberan ongizate zentro bat zabaldu eta Zuhaiztiko kiroldegian dagoena handitu nahi dute  Erakundeek gizartean ahulenak direnen ondoan egon behar dutela eta Ongizate Sailak krisiaren ondorioak pairatzen dituztenen beharrei erantzun behar diela nabarmendu du Jon Albizu Ongizate zinegotziak. Hori dela eta, aurten eta ondorengo urteetan orain arte eskaini diren zerbitzuak mantentzea izango dute helburu. Behar [...]


  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du La Oreja de Van Goghek 150.000 euro jasoko ditu Euskadiren izena zabaltzeagatik gunean   duela 43 minutu · Ikusi

    Donostiako musika taldeak hitzarmen bat sinatu berri du Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailarekin La Oreja de Van Gogh musika talde donostiarrak 150.000 euro jasoko ditu Euskadiren sustapena egiteagatik. Izan ere, musika taldeak Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailarekin hitzarmen bat sinatu berri du, taldeak Euskal Autonomi Erkidegoaren publizitatea egin dezan. Hala, taldeak Euskadiren izena zabaldu beharko du, bere disko [...]