Larunbatean babarrun jatea egingo dute Begi Gorri gaztetxean. Txartelak zazpi eurotan daude salgai helduentzako, eta hiru eurotan umeentzako. Ondoren mus txapelketa egingo da eta gauean Donostiako Ekilibristak taldeak kontzertua emango du. Txartelak Iriarten eta herriko dendan eros daitezke eta gaur da azken eguna horretarako. Bestalde, Berrobiko Udaletik gogorarazi dute saharar herriarekin bat egiteko kanpaina abian [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:babarrun jatea, berrobi, Ekilibristak, elkartasuna, gizartea, kontzertua, mus txapelketa, musika, sahara
Bidalita Berrobi, Gizartea, paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Epaileak jakinarazi du bere aitaordea Berrobiko etxola batean hil zuen gazteari jarritako zigorra: 16 urte eta zortzi hilabete. Azaroaren 14ean zinpeko epaitegiak hilketa eta lapurreta delituak egin zituela ebatzi zuen eta gaur jaso du epailearen ebazpena. Hilketa maltzurkeriaz egiteagatik jaso du 16 urteko zigorra eta lapurretagatik 8 hilabetekoa. 2009an hil zuen gazteak bere aitaordea mailu [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:berrobi, gizartea
Bidalita Berrobi, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Ion Alberdi (Berrobi, 1983), eskualdeko bigarren gizonezkoa izan da Behobia-Donostia lasterketan. Eskualdeko lehen mutila Joseba Jauregi izan da, 1:10:37ko denborarekin. Alberdik 1:11:19ko denbora egin du, orain arte egin duen markarik onena. Sailkapen orokorrean hirurogeita hemeretzigarren postua lortu du. Zer moduzko lasterketa egin zenuen? Nahiko ondo. Nahiz eta haizea eta beroa egiten zuen, nik uste baino hobeto joan zen. Hala ere, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Behobia-Donostia, berrobi, Ion Alberdi, kirola
Bidalita Berrobi, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Iñigo Aierza – Berrobiko alkatea Iñigo Aierza (Berrobi, 1966) pixkana ari da alkate karguak ekartzen dituen eginbeharrak ezagutzen. 12 urteren ondoren udalean aldaketa egongo da, Bildu koalizioak irabazi baitzituen hauteskundeak. Bera alkatea den arren udalean daudenak talde bat direla eta guztiek batera egingo dutela lana; eta horretan ari dira. Udala «oso egoera ekonomiko txarrean» aurkitu dutenez, hurrengo urteetako proiektuak gauzatzeko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:alkatea, berrobi, iñigo aierza, politika
Bidalita Berrobi, Politika | Ez dago iruzkinik »
Baserrietako bideak garbitzeko deialdia egin dute Berrobin larunbaterako. 09:00etan elkartuko dira gaztetxearen ondoko aparkalekuan. Auzolanean egiteko asmoa dute. Udalak antolatuta, herritarren borondatea eta parte hartzea bultzatu nahi da, baserrietako bideetan sasia nagusitu baita. Desbrozadorak, eskuareak… eta abar eraman behar dira. Lanak amaitu ondoren, hamaiketakoa egingo dute Bide Ona elkartean.
Irakurri gehiago
Etiketak:auzolana, baserri bideak, berrobi
Bidalita Berrobi, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Eugenia Agirretxek eta Fermin Zabalak orain dela hamaika urte erabaki zuten ekologiaren aldeko apustua egitea. Biolur Elkartea sortu berritan elkarteko kide egin ziren berrobitarrak, eta hasieran jendeak zer egin behar ote zuten galdetzen omen zieten, baina beraiek proiektuarekin aurrera egitea erabaki zuten, eta 1990. urtean barazki ekologikoak eta landareak produzitzen hasi ziren. Orduz geroztik, feriaz [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:agirretxe, berrobi, eguzki plakak, ekologia, landetxea, natura, telleria, zabala
Bidalita Berrobi, Natura | Ez dago iruzkinik »
Herriko San Agustin jaiak antolatzen hasteko lehenengo bilera egingo da bihar, hilak 21, 20:30ean, udaletxean. Herritar guztiak bilera horretan parte hartzera gonbidatu dituzte.
Irakurri gehiago
Etiketak:antolatu, berrobi, bilera, festak, jaiak
Bidalita Berrobi, Bilera, Ekitaldiak, jaiak, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »
Larunbatean bertso bazkaria egingo dute berrobitarrek herriko Bide Ona elkartean. Unai Muñoak, Bixente Gorostidik eta Ander Lizarraldek alaituko dute bazkalostea, beraien bertsoekin. Ondoren, trikiti doinuekin poteoa egingo da. 23:30etatik aurrera, Begi Gorri gaztetxeak antolatuta, Ingo al deu? taldearen musika entzun ahal izango da.
Irakurri gehiago
Etiketak:begi gorri, berrobi, bertso bazkaria, bide ona, ingo al deu?, kontzertua, musika
Bidalita Berrobi, Bertsolaritza, Ekitaldiak, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »
Berrobiko zenbait herritarrek bertso bazkaria antolatu dute maiatzaren 7rako. Bazkaria Bide Ona elkartean egingo dute, eta bertan izango dira Unai Muñoa, Ander Lizarralde eta Bixente Gorostidi bertsolariak. Herritar guztiak gonbidatuta daude. Izena emateko epea apirilaren 17an amaituko da, eta bazkarira joan nahi dutenek herriko dendetan banatu diren listetan eman behar dute izena.
Irakurri gehiago
Etiketak:berrobi, bertso bazkaria, Bertsolaritza, kultura
Bidalita Berrobi, Bertsolaritza, Ekitaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Larunbat honetan, Rei Kimera talde tolosarrak kontzertua eskainiko du Begi-gorri gaztetxean. Kontzertua 23:00etan hasiko da, eta musikaz gozatu nahi duen edonor gonbidatuta dago Berrobiko gaztetxera.
Irakurri gehiago
Etiketak:berrobi, kontzertua, musika
Bidalita Berrobi, Ekitaldiak, Musika | Ez dago iruzkinik »