Bi ikastaro berri prest

Benito Izagirre kultur etxean bi kultur lantegi berri antolatzea erabaki dute: arropa konponketena eta makillajekoa. Arropa konponketen kasuan, bi talde osatu dituzte. Lehendabizikoak, asteazkenetan, 15:30etik 17:30era izango dituzte saioak, eta bigarrenek, ostegunetan, 10:30etik 12:30era. Abendutik ekainare bitartekoa izango da ikastaroa. Bestetik, makillajekoa egongo da. Hau ostegunetan, izango da, 15:3etik 17:30era. Honen iraupena lau hilabetekoa izango [...]

Irakurri gehiago

Taloak eta argazkiak gaztetxean

Goar Lopetegik irabazi du Ibarrako Gazte Asanbladak antolatutako argazki lehiaketa. Igande goizean, argazki guztiak ikusgai jarri zituzten gaztetxean.Arratsaldean berriz, taloak janaz, sari banaketa ere egin zuten.

Irakurri gehiago

Arroz esne goxoena Mari Jose Saizarrena

Arroz esne goxoena Mari Jose Saizarrena

Berastegiko Kultur Astearen baitan, II. Arroz Esne Lehiaketa jokatu zen larunbat arratsaldean. 27 lagunek hartu zuten parte bertan, eta garaile Mari Jose Saizar izan zen. Luxuzko epai-mahaia izan zuten, tartean baitzen Davis de Jorge, Robin Food sukaldaria. Itxura edo aurkezpena, eta zaporea hartu zuten kontuan epaileek. Bigarren, Marisol Atxukarro geratu zen, eta hirugarren, Eva Garaikoetxea. Ondoren, 200 [...]

Irakurri gehiago

200 lagunetik gora Hauspoaren babarrun jatean

2010/11/08
Nork

Hauspoa elkarteak babarrun jatea ospatu zuen igandean. 200 lagun inguru elkartu ziren bazkaltzen. Egun guztiko jaia I. Babarrunaren Lehiaketa Ibartarrarekin hasi zen. Irabazleak Maite Iparragirre eta Ainhoa Bengoetxea izan ziren. Uzturpe ikastolako ikasleek antzezlana ere eskaini zuten Kultur Etxean, Alurr dantza taldeko haurren emanaldia baino lehen. Dultzaineroak eta herriko abeslariak ere giroa alaitzen ibili ziren atzokoan.

Irakurri gehiago

Txikienak gogotik saiatu dira eskulanetan

Txikienak gogotik saiatu dira eskulanetan

Gazteluko Asteburu Kulturala haurren parte hartzearekin hasi da gaur arratsaldean. Dozena bat artista, Haurrentzako Eskolan ibili dira eskulanetan. Hasera batean hozkailuetan eta jartzen diren imanak egin dituzte, animalia edo estralurtar itxurarekin. Batzuei kosta bazaie ere, irudimena pixkana askatuz joan da eta sormena lantzen jardun dute 19:30eko pelikula arte. Leku berean, herritarrek Euskal Artzainak Ameriketan filma ikusi dute. Ondoren afariaren txanda iritsi da. Bihar, igandea, besteak beste Jubilatuen Eguna eta Azoka Berezia egongo dira Gaztelun.

Irakurri gehiago

Bihar ekingo diete Gaztelun Kultur Asteari

2010/11/05
Nork

Etxean geratzeko baino, kalera edo plazara irten, eta gozatzeko moduko egunak datoz gazteluarrentzat. Izan ere, bihar hasi eta osteguna bitarte, Kultur Astea izango dute herrian, eta guztiei zuzenduriko hamaika ekitaldi antolatu dituzte. Asteburu honetan, bihar eta etzi izango dira egun nagusiak, hau da, ekitaldi gehien hartuko dituztenak. Bihar, esaterako, arratsaldean gaztetxoak eskulanak egiten ariko dira, [...]

Irakurri gehiago

Babarrunaren bueltan festa handia antolatu du Hauspoak iganderako

2010/11/05
Nork
Babarrunaren bueltan festa handia antolatu du Hauspoak iganderako

Tolosako babarruna bezala ezagutzen baldin bada ere, lekale preziatu hau, inguruko herrietako hainbat eta hainbat sorotan ereiten da. Horregatik, beste behin ere Hauspoa Kultur Elkartekoek babarrunaren bueltan, igandean festa handi bat ospatzea erabaki dute. Goizean goiz jarriko dituzte heltzeak sutan, baina hauek egiten diren bitartean, izango da zer eginik, hainbat ekitaldi antolatu baitituzte. Dultzaineroak arduratuko [...]

Irakurri gehiago
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hilaren 26an Umeen Eguna izango da Sanjuandegin, auzoko festen harira gunean   duela 21 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Sanjuandegin 3 urtetik 12 urtera bitarteko haurrentzako Umeen Eguna antolatu dute maiatzaren 26rako. Haurrei zuzendutako ekitaldiak izango dira goiz-goizetik, «egun polit bat pasatzeko asmoarekin». Umeen Egunean parte hartzeko izena emateko orriak herriko ikastetxeetan banatu dituzte, eta gaur da inskribatzeko azkenengo eguna. Esku orririk jaso ez duenak 645-47 17 00 telefonora deituta eman dezake izena. [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Xanti Zabala ‘Lexo’ (Iritzia: Joxe Juan Ugalde) gunean   duela 27 minutu · Ikusi

    Zuri bertsorik beteena sortzea adina kostako zait artikulu hau osatzea. Barrua bor-bor daukat. Bihotza ere bai. Etzi Gaintxurizketan zure errautsak aireratzeko ekitaldian aurreskua dantzatzeko eskaintza egin zidatenetik, bertsolariari gaia jartzen dioteneko une erabakigarrian aurkitzen naiz: nondik hasi, zer esan, nola segi… baina, guztiaren gainetik, nola bukatu. Urduri eta gogo biziz urratsak hasi eta bukatzeko. Zuk


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Zine karteldegia (hilaren 18a, 19a eta 20a) gunean   duela 51 minutu · Ikusi

    NIESSEN (Errenteria-Orereta) La sombra de la traición : 17:15; 20:00; 22:45; 01:00 (lar.).   Los cachorros : 17:30; 19:45.   Sombras tenebrosas : 17:00; 19:45; 22:30; 01:00 (lar.).   Los vengadores 3D : 17:00; 19:45; 22:30; 01:00 (lar.).   Los vengadores : 17:10; 19:50; 22:40.   Los juegos … : 17:00; 20:00.   American Pie: el reencuentro : 22:45; 01:00 (lar.).   Infiltrados…: 22:45; 01:00 (lar.). VARIETES (Hendaia) L’oncle Charles : 17:00 (ig.); [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Asteburuko ekitaldiak (hilaren 18a, 19a eta 20a) gunean   duela 56 minutu · Ikusi

    MUSIKA Errenteria-Orereta: Gaur, bertso musikatuak izango dira Arkaitza tabernan 23:30etik aurrera. Bertsolariak Jon Martin, Jokin Labaien, Arkaitz Oiartzabal eta Manex Mujika izango dira, eta gai jartzailea Haritz Casabal.   Errenteria-Orereta: Gaur eta bihar, Musikasteren haritik hainbat ekitaldi izango dira. Gaur: 18:30ean, Errenteria Musikaleko ikasleen emanaldia izango da Xabier Olaskoaga plazan. 20:30ean, hainbat abesbatzek kontzertua emango dute Fatimako [...]


  • Amaia Ventas-(e)k beste sarrera bat idatzi du EAJko ordezkariek Bilduk atez atekoa ezarriko duen argitzeko eskatu dute gunean   duela 56 minutu · Ikusi

    Koadro txikia EAJko kostako ordezkariek Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian Bilduk atez atekoa ezarriko duen ala ez argitzeko eskatu dute. Aian ez dutela jarriko aurreratu du Aiako alkate Igor Iturainek (EAJ). Pasa den astean, aipatu herrietako alkateek (Bildu) eta Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari Amaia Guruzetak (Bildu) birziklatzearen alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartu zuten, agerraldi publiko [...]