Politika

Haimar Altuna euskal preso lizartzarra aske geldituko da

Haimar Altuna euskal preso lizartzarra aske geldituko da

Euskal preso politikoaren senide eta lagunek azaldu dutenez, Haimar Altuna lizartzarra ondorengo orduetan aske geldituko da. Hauek, senide eta lagunak, Valdemororako bidean aurkitzen dira une honetan, Altuna Madrileko espetxe honetan baitago. Haimar Altuna atzo epaitu zuten Espainiako Auzitegi Nazionalean. “Hamalau guardia zibil” pasa ziren epaiketan zehar, baina “ez zuten inongo frogarik jarri mahai gainean”. Defentsa [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Lizartza, Politika | Ez dago iruzkinik »

Haimar Altunaren aurkako epaiketa Madrilen

2011/01/17
Nork

Haimar Altuna Ijurko euskal preso lizartzarrak, bihar epaiketa izango du. Huelvako espetxean dago preso baina pasa den astean, Valdemoroko espetxera eraman zuten epaiketa duela eta. Haimar Altuna 2005. urtean atxilotu zuten Frantziako Estatuan, Maite Aranalde ibartarra eta beste kide batekin batera. Bertan 5 urte egon zen preso, eta lehengo urtean Espainiaratu zuten. Harrez geroztik, Soto [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Lizartza, Politika | Ez dago iruzkinik »

Maite Etxaniz diputatuak Berastegiko herritarrekin bilera egin du

2011/01/14
Nork
Maite Etxaniz diputatuak Berastegiko herritarrekin bilera egin du

Maite Etxaniz diputatuak  esan zuenez, “Tolosaldeko zerbitzu sozialen egoera ona da, oro har, aurreikusitakoak baino plaza gehiago ahalbidetu baitira”. Maite Etxaniz Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuaren diputatua Berastegiko herritarrekin elkartuko zen atzo, urtarrilak 13, Ategi zentroan. Diputazioak azken 3 urteetan landutako Kudeaketa Planaren berri emango zuen aurrenik diputatuak. Segidan, bertan bildutakoek euren iritzi eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »

Ostatuaren kudeaketaren aferak hautsak harrotu ditu

2011/01/13
Nork
Ostatuaren kudeaketaren aferak hautsak harrotu ditu

Udalak Premiazko Osoko Bilkura egin zuen atzo eguerdian. Bilkura laburra izan zen, hiru puntuk bakarrik osatzen baitzuten gai-zerrenda. Hauek zerikusi zuzena zuten Herriko Ostatuarekin. Hasteko aho batez onartu zuten Bide Berriak-eko hiru udal ordezkariek, Batzarraren premiazkotasuna. Ondoren, Leaburuko Udalarena den ostatuaren kudeaketa kontratua arautuko duen administrazio baldintza zehatzen agiriaren proposamena onartu zuten. Azkenik, erabaki zuten, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Herriak, Leaburu, Osoko Bilkura, Politika | Ez dago iruzkinik »

Maite Etxaniz herritarrekin bilduko da bihar 18:30ean

Maite Etxaniz Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuaren diputatua herritarrekin bilduko da bihar herriko nahiz Gipuzkoako gaiez hitz egiteko. Batzarra 18:30ean izango da, Ategi zentroan. Diputazioak azken 3 urteetan landutako Kudeaketa Planaren berri emango du diputatuak. Segidan, bertan bildutakoek euren iritzi eta ekarpenak aurkezteko aukera izango dute.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Hirigintza Plan Berriarekin 492 etxebizitza egin ahal izango dituzte

2010/12/27
Nork
Hirigintza Plan Berriarekin 492 etxebizitza egin ahal izango dituzte

Joan den asteartean egindako Osoko Bilkuran hasierako onespena eman zion Ibarrako Udalak Hiri Antolamendurako Plan Orokorrari. Honen arabera, 492 etxebizitza egin ahal izango dira hau indarrean dagoen bitartean. Horietatik %66a babestua izango da, hau da, 325. Planari hasierako onespena eman ostean, orain herritarrek alegazioak aurkezteko garaian daude. Behin epealdi hau bukatuta, eta aurkeztutako alegazioak aztertu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Herriak, hirigintza, Ibarra, Politika | Ez dago iruzkinik »

Udalaren aurtengo azken Osoko Bilkura, asteartean

Udalak Ohiko Osoko Bilkura egingo du datorren asteartean, hau da, hilaren 28an. Batzarra udaletxean izango da, 09:00etan. Eguneko gai zerrenda ondorengo puntuek osatzen dute: Aurreko akta onartzea; Alkate dekretuen berri ematea; 2011ko Aurrekontu Orokorra eta aurrekontua egikaritzeko Udal Araudia; 2011ko Plantilla Organikoa; 2011ko udaleko lanpostuen zerrenda eta EAJk aurkeztutako mozioa (diru-sarrerak bermatzeko errenta gabe utzi).

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Herriak, Ibarra, Osoko Bilkura, Politika | Ez dago iruzkinik »

Plan Orokorrari hasierako onarpena eman diote

2010/12/21
Nork
Plan Orokorrari hasierako onarpena eman diote

Ibarrako Udalak Ez Ohiko Osoko Bilkura egin du gaur goizean goiz. Batzar laburra baina garrantzitsua izan da, bertan onartutako gaiek aurrera begira herrian eragin handia izango baitute. 09:00etan puntual hasi da bilkura. Zazpi gaiek osatzen zuten gai zerrenda eta denek ere gehiengoaren onarpena jaso dute. 09:10 jotzerako amaitua zegoen Osoko Bilkura. Gai garrantzitsuak erabakita Eguneko lehendabiziko gaia 11.1 [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Herriak, Ibarra, Politika | Ez dago iruzkinik »

Udalak presoen senideei diru laguntza emango die berriro, bi urte eta gero

2010/12/01
Nork

Ibarrako Udalak presoen senideei diru laguntza emateko erabakia hartu du. Bi urte inguru pasatu dira laguntza hori kendu zutela eta orain berriro emango die. Bidaia gastuetarako izango da laguntza. Senideek egiten duten kilometro bakoitzeko 0,11 euro jasoko dituzte eta gehienez hilabetean bidaia bat finantzatuko du Udalak. 800 euro (oinarrizko soldatari %25a gehituta) edo gutxiagoko soldata [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ibarra, Politika | Iruzkin bat »

Udalbatzak Osoko Bilkura egingo du asteartean

2010/11/26
Nork

Ibarrako Udalak Ohiko Osoko Bilkura deitu du hilaren 30erako. Batzarra 09:00etan izango da. Bertan ondorengo gaiak jorratuko dituzte: Gune publikoan hileta ospakizunak baimendu eta egiteko arautzen duen udal araudiaren onarpena; Kreditu aldaketarako espedientea 6/2010, ‘Kreditu transferentzia’; kreditu espedientea 7/2010, ezeztatze bajen modalitateak eta Ibarrako Udaleko, presoen senitartekoei diru laguntzak esleitzeko araudiaren behin behineko onarpena.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekitaldiak, Herriak, Ibarra, Politika | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hilaren 26an Umeen Eguna izango da Sanjuandegin, auzoko festen harira gunean   duela 19 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Sanjuandegin 3 urtetik 12 urtera bitarteko haurrentzako Umeen Eguna antolatu dute maiatzaren 26rako. Haurrei zuzendutako ekitaldiak izango dira goiz-goizetik, «egun polit bat pasatzeko asmoarekin». Umeen Egunean parte hartzeko izena emateko orriak herriko ikastetxeetan banatu dituzte, eta gaur da inskribatzeko azkenengo eguna. Esku orririk jaso ez duenak 645-47 17 00 telefonora deituta eman dezake izena. [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Xanti Zabala ‘Lexo’ (Iritzia: Joxe Juan Ugalde) gunean   duela 25 minutu · Ikusi

    Zuri bertsorik beteena sortzea adina kostako zait artikulu hau osatzea. Barrua bor-bor daukat. Bihotza ere bai. Etzi Gaintxurizketan zure errautsak aireratzeko ekitaldian aurreskua dantzatzeko eskaintza egin zidatenetik, bertsolariari gaia jartzen dioteneko une erabakigarrian aurkitzen naiz: nondik hasi, zer esan, nola segi… baina, guztiaren gainetik, nola bukatu. Urduri eta gogo biziz urratsak hasi eta bukatzeko. Zuk


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Zine karteldegia (hilaren 18a, 19a eta 20a) gunean   duela 50 minutu · Ikusi

    NIESSEN (Errenteria-Orereta) La sombra de la traición : 17:15; 20:00; 22:45; 01:00 (lar.).   Los cachorros : 17:30; 19:45.   Sombras tenebrosas : 17:00; 19:45; 22:30; 01:00 (lar.).   Los vengadores 3D : 17:00; 19:45; 22:30; 01:00 (lar.).   Los vengadores : 17:10; 19:50; 22:40.   Los juegos … : 17:00; 20:00.   American Pie: el reencuentro : 22:45; 01:00 (lar.).   Infiltrados…: 22:45; 01:00 (lar.). VARIETES (Hendaia) L’oncle Charles : 17:00 (ig.); [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Asteburuko ekitaldiak (hilaren 18a, 19a eta 20a) gunean   duela 55 minutu · Ikusi

    MUSIKA Errenteria-Orereta: Gaur, bertso musikatuak izango dira Arkaitza tabernan 23:30etik aurrera. Bertsolariak Jon Martin, Jokin Labaien, Arkaitz Oiartzabal eta Manex Mujika izango dira, eta gai jartzailea Haritz Casabal.   Errenteria-Orereta: Gaur eta bihar, Musikasteren haritik hainbat ekitaldi izango dira. Gaur: 18:30ean, Errenteria Musikaleko ikasleen emanaldia izango da Xabier Olaskoaga plazan. 20:30ean, hainbat abesbatzek kontzertua emango dute Fatimako [...]


  • Amaia Ventas-(e)k beste sarrera bat idatzi du EAJko ordezkariek Bilduk atez atekoa ezarriko duen argitzeko eskatu dute gunean   duela 55 minutu · Ikusi

    Koadro txikia EAJko kostako ordezkariek Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian Bilduk atez atekoa ezarriko duen ala ez argitzeko eskatu dute. Aian ez dutela jarriko aurreratu du Aiako alkate Igor Iturainek (EAJ). Pasa den astean, aipatu herrietako alkateek (Bildu) eta Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari Amaia Guruzetak (Bildu) birziklatzearen alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartu zuten, agerraldi publiko [...]