Politika

Hobariak eta salbuespenak izango dira udalaren hainbat tasatan

2012/02/19
Nork

Ibarrako Udalak adierazi duenez, hobariak eta kenketak izango dira udaleko hainbat tasa eta zergetan familia ugarientzako edota lanbidearteko gutxieneko soldata baino gutxiagoko diru sarrerak dituztenentzako. 2012. urterako indarrean dagoen lanbidearteko gutxieneko soldata (641,40 euro) baino gutxiagoko diru sarrerak egiaztatzen dituzten pertsonak, esaterako, salbuetsita daude zabor bilketagatiko tasa ordaintzetik, eta uraren kontsumoagatiko eta estolderia erabiltzeagatiko tasan [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ibarra, paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Aranalde eta bere kideei elkartasuna azaltzeko Poitiersera joan dira

Maite Aranalde euskal presoa Poitierseko espetxean aurkitzen da, Frantzian, Euskal Herritik 550 kilometrora. Larunbatean, Ibarratik hainbat herritar bertara joan ziren, Aranalde eta bere kideek bizi duten egoera bertatik bertara salatzeko asmoz. Ibartarrekin batera, Abadiño, Eskoriatza eta Berangoko jendea ere espetxe kanpoan elkartu zen, 100 lagun inguru, barnean zituzten herritarrei elkartasuna azaltzeko. Poitiersen lau euskal herritar [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ibarra, paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Udalak aurrekontuak aurkeztuko ditu jendaurrean astelehenean

2012/02/10
Nork

Ibarrako Udalak jakinarazi duenez, 2012ko aurrekontuak onartu aurretik, herritarren aurrean aurkeztu nahi ditu. Astelehenean, hilak 13, egingo dute, 19:30etik aurrera, udaletxeko pleno aretoan. Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu bileran parte hartzera. Bertan aurrekontuen inguruko informazioa azalduko dute eta herritarrek dituzten zalantzak edo kezkak argitzen eta erantzuten saiatuko direla esan dute.

Irakurri gehiago

Bidalita Ekonomia, Ibarra, paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Euskal presoekiko jazarpenarekin amaitzeko eskatu dute

2012/02/09
Nork

Euskal presoen eskubideen alde lan egiten duen Ibarrako taldeak Frantziako Poitiers-Vivonneko kartzelara joateko deia egin du. Herritar talde batek antolatu du irteera bertan dauden euskal presoei, tartean Ibarrako Maite Aranalderi, elkartasuna azaltzeko, eta era berean, bizi duten egoera salatzeko. Izan ere, beste hainbat debekurekin batera, bisita bikoitzak egiteko aukera kendu diete, eta beraz, senitarteko eta [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ibarra, paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Lehen hilabeteetako balantzea eta Amaiurren aldeko bozka

2011/11/14
Nork

Ibarrako udal berriak lehen hilabeteetako balantzea egin zuen iragan ostegunean. Kultur etxean elkartu ziren Bilduko udal ordezkariak, bilerara gerturatu ziren herritarrekin. Bertan, orain arte egindako lana eta aurrera begirako erronkak aztertu zituzten. Bilera irekia zenez, nahi zuen orok parte hartzeko aukera eduki zuen. Bestalde, azaroaren 20ko hauteskundeei begira, Bilduko zortzi hautetsiek Amaiurren alde bozka eskatu [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ibarra, Politika | Ez dago iruzkinik »

Hautesle zerrendak ikusteko aukera, zabalik

2011/10/04
Nork

Udalak jakinarazi duenez, 2011ko uztailaren 1ean itxitako hautesle zerrendak, ikusgai aurkitzen dira dagoeneko, urriaren 10era bitarte. Epe honetan, hautesle zerrendan beharrezkotzat jotzen diren erreklamazioak aurkeztu ahal izango dira.

Irakurri gehiago

Bidalita Ibarra, Politika | Ez dago iruzkinik »

Ibarrako Udalak Euskal Herria Egunarekin bat egin du

2011/09/15
Nork

Ibarrako Udalak jakinarazi duenez, bat egin du larunbateko Euskal Herria Egunarekin, hau da, «herriak senidetu eta Euskal Herria garela aldarrikatzearekin». Era berean, herritar guztiak gonbidatu ditu jai egunean parte hartzera.

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Gizartea, Ibarra, Politika | Ez dago iruzkinik »

Euskal Herria Egunaren antolatzaileek herritarren protagonismoa nabarmentzen dute

2011/09/05
Nork
Euskal Herria Egunaren antolatzaileek herritarren protagonismoa nabarmentzen dute

Hirugarren urtez, Euskal Herria Eguna ospatuko dute Ibarran, hilaren 17an.  Bai Euskal Herriari herri ekimenak antolatu du eta Lizarra, Algorta eta Ibarrako herritarrek sustatu dute. Hain justu, antolatzaileek herritarren protagonismoa nabarmendu dute: «Ibarra eta Lizarrako herritarrek bere egin dute senidetzea. Herritarrak dira protagonista, eta beraiek lortu dute bi herrien arteko harreman berezia». Euskal Herria Egunaren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Gizartea, Ibarra, Kultura, Politika | Ez dago iruzkinik »

«Herria suspertzea eta bizirik mantentzea da lehentasun nagusia»

2011/07/28
Nork
«Herria suspertzea eta bizirik mantentzea da lehentasun nagusia»

Eneko Maioz (Donostia, 1984) «gogotsu» dago herriaren alde lan egiteko. Ez dauka beldurrik, Orexa herri aktiboa da eta jendea lanerako prest dago; gainera, taldearen laguntza osoa ere badu. Orexan herritarrez osatutako zerrenda bakarra aurkeztu zen; bost zinegotzi daude, eta bostak Bilduk eskuratu zituen. Dagoeneko aste batzuk daramatzazue udalean sartuta. Zer moduz egokitu zara lan berrira? Pixkanaka-pixkanaka ari gara erritmoa hartzen. Kostata, baina, gustura. Eguneroko erritmoa hartu behar [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Orexa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Bake Epaile kargura aurkezteko epea zabalik dago

2011/07/26
Nork

Bake Epaile titularra eta ordezkoa izendatzeko epea ireki dute Berastegin. Izendapena Osoko Bilkuran egingo dute, eta herritarrak izan behar dute. Kargu hauek eskuratzeko interesa duten herritar guztiek, udalaren bulegoetan eman beharko dute, eta bertan eskaera orria bete beharko dute. Izena emateko epea, hilaren 8an zabaldu zen eta abuztuaren 8an amaituko da. Aipatutako epe hori amaitzen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Berrobi, Politika | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 12 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 12 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 13 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.


  • Koadro txikia Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]


  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bittor Alkiza eta Iban Mayo Ordizian izango dira bihar gunean   duela 13 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala bihar hasiko da Garagardo dastaketarekin, baina egitarauaren barruko ekitaldirik nabarmenena bihar izango da. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realeko harrobiaren zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindulari izandakoa mahaiaren bueltan elkartuko dituzte Emaneurrekoek. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiaren bueltan ariko dira hizketan bi kirolariak. Mahai-ingurua Barrenan izango da, 19:00etan hasita. Emaneurreren [...]