paperekoa

Moto bira antolatu du Langostino moto elkarteak hilaren 29rako

2012/04/17
Nork

Ibarrako Langostino moto elkarteak bira antolatu du datorren iganderako, hilaren 29rako. Ibarrako Erre-Berri dendatik irtengo dira 09:30ean, eta Tolosarantz abiatuko dira. Andoain, Lasarte, Uzurbil, Orio, Zarautz eta Zumaiatik igaroko dira, eta Itziarren geldialdia egingo dute hamaiketakoa egiteko. Deba, Lastur, Madariaga auzoa, Azkarate, Azkoitia, Azpeitia, Urraki edo Errezil, Tolosa zeharkatu, eta Ibarran bukatuko dute. Bazkaria Xepla [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Herriak, Ibarra, paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Anabel Egues preso elduaindarra EPPK-ren mintzakide izendatu dute

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak, EPPK-k, barne antolakuntza berritu du, eta sei preso izendatu ditu mintzakide. Horien artean,  Anabel Egues preso elduaindarra dago, Jon Olarra, Xabier Alegria, Lorentxa Gimon, Marixol Iparragirre eta Mikel Albisurekin batera. Berria eta Gara egunkariei eskainitako elkarrizketan, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak dei egin die Espainiako eta Frantziako gobernuei Mintzakidetzarekin bil daitezen, «dagozkigun [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Elduain, paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Fernandezen ontzia, Volvo Ocean Raceko sailkapen orokorreko buru

2012/04/11
Nork
Fernandezen ontzia, Volvo Ocean Raceko sailkapen orokorreko buru

Xabi Fernandez ibartarraren hitzetan apirileko lehen astea «oso ona» izan zen. Volvo Ocean Race txapelketako bosgarren etapa bukatzean egin zituen adierazpen horiek, eta emaitza ikusita ezin bestelakorik esan; bosgarren etapa bigarren amaitu zuten, 25 puntu eskuratuz, Puma Ocean Racing ontziaren atzetik. Bigarren postua, hala ere, aski emaitza ona izan zen: «Hornos lurmuturretik 400 milietako desabantailarekin [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita bela, Ibarra, Kirola, paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Ibarraren etorkizuna, denen artean

2012/04/11
Nork

Herri Plataforma 2004. urtean sortu zen Txelo Romeo buru zuen udalak onartu nahi zituen arau ordezkatzaileei aurre egiteko asmoz. Udal proiektuari egindako kontra-informazio kanpaina luze baten ondorioz 1.000 sinadura inguru lortu ziren eta udaletxean aurkeztu. Arau ordezkatzaileen proiektu hura bertan behera gelditzea lortu zen, baina hurrengo legegintzaldian oso antzeko aurreproiektu bat idatzi eta isilpean, korrika [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gutuna, Herriak, Ibarra, paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Udalbatzaren ohiko bilkura egingo dute gaur

Udalbatza osoaren ohiko bilkura egingo dute gaur udaletxean, 19:30ean. Gai zerrendan bederatzi puntu daude, eta horien artean PSE-EE alderdiak aurkeztuko duen atez ateko bilketaren inguruko mozioa eta Bilduk Bateragune epaiketaren inguruan aurkeztuko duena daude.

Irakurri gehiago

Bidalita Ibarra, paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Telefonica liderrarengandik gertuago dago

2012/04/03
Nork

Xabi Fernandez ibartarraren Telefonica Team ontziak Itajai (Brasil) izeneko porturako bidean jarraitzen du. Volvo Ocean Race lasterketako bosgarren etaparen helmugara iristear direla, hirugarren postuan jarraitzen du ontziak, Puma eta Groupama ontzien atzetik. Telefonica ontziak geldialdia egin beharra izan du Chileko Herschel irlan konponketak egiteko, baina bertan galdutako denbora pixkanaka errekuperatzen ari da. Atzo eguerdian, helmugara [...]

Irakurri gehiago

Bidalita bela, Herriak, Ibarra, Kirola, paperekoa | Ez dago iruzkinik »

III. Herri Batzarra egingo dute eskolako ganbaran

2012/03/30
Nork

Gaur Berastegin, III. Herri Batzarra egingo dute, 21:00etan, eskolako ganbaran.  Udal taldeak herritarrak animatu ditu bertan parte hartzera, «herritar guztion partaidetzarekin eta elkarlanarekin» aurrera egin nahi baitute. Besteak beste, gai hauek izango dira hizketagai: udaletxearen zaharberritze lanen jarraipena, ur zerbitzuaren kudeaketa, zabor bilketa, uholdeen ondorengoak eta arau berriztatzaileak.

Irakurri gehiago

Bidalita Berastegi, Gizartea, paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Zaldibian izango dira Alurreko dantzariak

2012/03/23
Nork

Alurr dantza taldeko dantzari gazteak Zaldibian ariko dira bihar, bertako plazan, 19:00etan. Urtero bezala, tradizioa galdu gabe, Zaldibiako Dantzari Txiki egunaren bezperan ariko dira Alurreko dantzariak, ekimenaren antolatzailea den Iztueta dantza taldeko dantzariekin. Oiartzungo Soinu Zahar eta Aurresku txapelketan parte hartu ondoren joango dira Zaldibiara ibartarrak.

Irakurri gehiago

Bidalita Dantza, Ekitaldiak, Gizartea, Herriak, Ibarra, Kultura, paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Bertso bazkaria antolatu dute Lizaso eta Egañarekin

2012/03/23
Nork

Urtero bezala, Lizartzako Bertsozaleek antolatuta, bertso bazkaria izango da martxoaren 31n. Lizartzako Goikoetxea sagardotegian izango da, 14:00etan, eta ohiko moduan, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña ariko dira bertsotan. Eskusoinuarekin, berriz, Manolo Ibargurenek alaituko du giroa. Bazkarian parte hartu nahi duenak 609 01 70 81 (Xabino) zenbakira hots egin beharko du.

Irakurri gehiago

Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Herriak, Ibarra, Kultura, paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gazte festak antolatzeko bilera

2012/03/23
Nork

Ibarrako Gazte Asanbladak bilerara deitu du igande honetarako, hilaren 25erako. Ibarrako gazte guztiei zuzendua da bilera, eta 17:00etan Ibarrako Gaztetxearen kanpoaldera gerturatu beharko dute parte hartu nahi dutenek. Gazte Festak izango dituzte hizpide.

Irakurri gehiago

Bidalita Bilera, Ekitaldiak, Gizartea, Herriak, Ibarra, paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hilaren 26an Umeen Eguna izango da Sanjuandegin, auzoko festen harira gunean   duela 19 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Sanjuandegin 3 urtetik 12 urtera bitarteko haurrentzako Umeen Eguna antolatu dute maiatzaren 26rako. Haurrei zuzendutako ekitaldiak izango dira goiz-goizetik, «egun polit bat pasatzeko asmoarekin». Umeen Egunean parte hartzeko izena emateko orriak herriko ikastetxeetan banatu dituzte, eta gaur da inskribatzeko azkenengo eguna. Esku orririk jaso ez duenak 645-47 17 00 telefonora deituta eman dezake izena. [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Xanti Zabala ‘Lexo’ (Iritzia: Joxe Juan Ugalde) gunean   duela 25 minutu · Ikusi

    Zuri bertsorik beteena sortzea adina kostako zait artikulu hau osatzea. Barrua bor-bor daukat. Bihotza ere bai. Etzi Gaintxurizketan zure errautsak aireratzeko ekitaldian aurreskua dantzatzeko eskaintza egin zidatenetik, bertsolariari gaia jartzen dioteneko une erabakigarrian aurkitzen naiz: nondik hasi, zer esan, nola segi… baina, guztiaren gainetik, nola bukatu. Urduri eta gogo biziz urratsak hasi eta bukatzeko. Zuk


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Zine karteldegia (hilaren 18a, 19a eta 20a) gunean   duela 49 minutu · Ikusi

    NIESSEN (Errenteria-Orereta) La sombra de la traición : 17:15; 20:00; 22:45; 01:00 (lar.).   Los cachorros : 17:30; 19:45.   Sombras tenebrosas : 17:00; 19:45; 22:30; 01:00 (lar.).   Los vengadores 3D : 17:00; 19:45; 22:30; 01:00 (lar.).   Los vengadores : 17:10; 19:50; 22:40.   Los juegos … : 17:00; 20:00.   American Pie: el reencuentro : 22:45; 01:00 (lar.).   Infiltrados…: 22:45; 01:00 (lar.). VARIETES (Hendaia) L’oncle Charles : 17:00 (ig.); [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Asteburuko ekitaldiak (hilaren 18a, 19a eta 20a) gunean   duela 54 minutu · Ikusi

    MUSIKA Errenteria-Orereta: Gaur, bertso musikatuak izango dira Arkaitza tabernan 23:30etik aurrera. Bertsolariak Jon Martin, Jokin Labaien, Arkaitz Oiartzabal eta Manex Mujika izango dira, eta gai jartzailea Haritz Casabal.   Errenteria-Orereta: Gaur eta bihar, Musikasteren haritik hainbat ekitaldi izango dira. Gaur: 18:30ean, Errenteria Musikaleko ikasleen emanaldia izango da Xabier Olaskoaga plazan. 20:30ean, hainbat abesbatzek kontzertua emango dute Fatimako [...]


  • Amaia Ventas-(e)k beste sarrera bat idatzi du EAJko ordezkariek Bilduk atez atekoa ezarriko duen argitzeko eskatu dute gunean   duela 55 minutu · Ikusi

    Koadro txikia EAJko kostako ordezkariek Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian Bilduk atez atekoa ezarriko duen ala ez argitzeko eskatu dute. Aian ez dutela jarriko aurreratu du Aiako alkate Igor Iturainek (EAJ). Pasa den astean, aipatu herrietako alkateek (Bildu) eta Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari Amaia Guruzetak (Bildu) birziklatzearen alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartu zuten, agerraldi publiko [...]