Ibarrako sokatira taldeak, Eskozian jokatuko den goma gaineko 8X8ko Munduko Txapelketan parte hartuko du, ostegunean eta ostiralean. Euskal Herriko txapelketan bezala, pisuaren arabera, hainbat mailatan lehiatuko dira ibartarrak Perth-en (Eskozia). Bidaia, ordea, hilaren 22an hasiko da, goizean goiz, Ibarrako plazan. 04:00ak inguruan, autobusez Bilbora abiatuko dira 31 lagun. Hauetatik 26 tiralariak izango dira. Espedizioa, entrenatzaile, [...]
Ibarrako Udalak adierazi duenez, hobariak eta kenketak izango dira udaleko hainbat tasa eta zergetan familia ugarientzako edota lanbidearteko gutxieneko soldata baino gutxiagoko diru sarrerak dituztenentzako. 2012. urterako indarrean dagoen lanbidearteko gutxieneko soldata (641,40 euro) baino gutxiagoko diru sarrerak egiaztatzen dituzten pertsonak, esaterako, salbuetsita daude zabor bilketagatiko tasa ordaintzetik, eta uraren kontsumoagatiko eta estolderia erabiltzeagatiko tasan [...]
Volvo Ocean Race estropadan Xabi Fernandezen ontziak bosgarren garaipena lortu du Txinako uretan. Guztira zazpi etapa jokatu dira, eta Telefonicak bost irabazi ditu. Sailkapen nagusian lehen postuan aurkitzen dira, sendo, 114 puntutatik 111 eskuratuta. Laugarren etapa luzea, tartean laburrak jokatzen baitira, bihar hasiko da. Sanyatik (Txina) abiatuko dira, Aucklandera (Zeelanda Berria) iristeko asmoz. Horretarako, 5220 [...]
Maite Aranalde euskal presoa Poitierseko espetxean aurkitzen da, Frantzian, Euskal Herritik 550 kilometrora. Larunbatean, Ibarratik hainbat herritar bertara joan ziren, Aranalde eta bere kideek bizi duten egoera bertatik bertara salatzeko asmoz. Ibartarrekin batera, Abadiño, Eskoriatza eta Berangoko jendea ere espetxe kanpoan elkartu zen, 100 lagun inguru, barnean zituzten herritarrei elkartasuna azaltzeko. Poitiersen lau euskal herritar [...]
Alperrak koadrilako kideak eta Aitor Esnaola euskal presoaren lagunak oso gustura zeuden larunbatean, jai ederra antolatu baitzuten Ibarrako pilotalekuan. Alde batetik, frontoia txiki gelditu zen, eta bestetik, kirol mailan, tanto ederrak, azken unera arte emozioa, eta Mikel Goñiren erakustaldia. Aurkariak, Iñaki Errazkin eta Julen Urruzola, ez ziren motz gelditu. Maila bikaina erakutsi zuten, eta Goñi [...]
Ibarrako Udalak jakinarazi duenez, 2012ko aurrekontuak onartu aurretik, herritarren aurrean aurkeztu nahi ditu. Astelehenean, hilak 13, egingo dute, 19:30etik aurrera, udaletxeko pleno aretoan. Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu bileran parte hartzera. Bertan aurrekontuen inguruko informazioa azalduko dute eta herritarrek dituzten zalantzak edo kezkak argitzen eta erantzuten saiatuko direla esan dute.
Euskal presoen eskubideen alde lan egiten duen Ibarrako taldeak Frantziako Poitiers-Vivonneko kartzelara joateko deia egin du. Herritar talde batek antolatu du irteera bertan dauden euskal presoei, tartean Ibarrako Maite Aranalderi, elkartasuna azaltzeko, eta era berean, bizi duten egoera salatzeko. Izan ere, beste hainbat debekurekin batera, bisita bikoitzak egiteko aukera kendu diete, eta beraz, senitarteko eta [...]
Leitzakoak izan ziren goiztiarrenak, eta euren lekukoa aresoarrek hartu zuten. Orain, Berastegi eta Lizartzaren txanda heldu da. Tolosan Inauteriak gertu direla iragartzen duten kaldereroak ospatuko dituzten bitartean, berastegiarrak eta lizartzarrak mozorroen festan murgilduko dira asteburuan. Lizartzan, dena den, iragan asteburuan ere izan zen zer ospatua. Izan ere, inauterien hasieraz ohartarazten duen diana etzi entzungo den [...]
Asteburuan bukatu zen Uzturpe ikastolaren kultur astea, ekitaldi ugarirekin. Larunbatean, Jokuak eta jolasak tailerrari amaiera emateaz gain, haur festa egin zuten. Etxeko txikienek ederki gozatu zuten puzgarrietan, eta gurasoek prestaturiko txokolate goxoa ere dastatu zuten. Festari Alurr dantza taldeko gaztetxoek eman zioten amaiera. Ordubeteko emanaldian dantzariek «dakiten guztia» erakutsi zuten, «antolaketa eta trebetasun handiz», eta [...]
Azkoitia inguruan dagoen Erlo mendia ezagutu ahalko da larunbat honetan, hilaren 11n, Haitzetan Raju eta Ibarrako Bai Euskal Herriari ekimenaren bidez. Izan ere, egun pasa antolatu dute mendi honetara, eta animatzen den orok izango du parte hartzeko aukera. 08:30ean irtengo dira Ibarrako plazatik, eta antolatzaileen esanetan, ura eta ogitartekoa baino ez du eman beharko norberak. [...]
Nahiz eta hurrengo asteburuan izan ekitaldi nagusienak, etzi emango diete hasiera Inauteriei. 12:00etan gibela janez hasiko dira, eta udal ordezkariak eta txekorra plazan izango dira. [...]
Urtarrileko azken bi igandeetarako auzolanerako deia egin du Iñaki Bera, nekazari berriak. Negutegian laguntzea nahi du, eta Barazki bizidunak da bere negutegia. Igandean bere negutegira [...]
Gipuzkoako Foru Aldundiak Berastegin, A-15ean, eurite handiak izan zirela eta, luiziak izateko arriskua ikusi du. Horregatik, Berastegitik Andoainera norabidean A-15era sartzeko bidea itxi du. Sarbide [...]
Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.
Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.
Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.
Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]
Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala bihar hasiko da Garagardo dastaketarekin, baina egitarauaren barruko ekitaldirik nabarmenena bihar izango da. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realeko harrobiaren zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindulari izandakoa mahaiaren bueltan elkartuko dituzte Emaneurrekoek. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiaren bueltan ariko dira hizketan bi kirolariak. Mahai-ingurua Barrenan izango da, 19:00etan hasita. Emaneurreren [...]