Kultur astea

Uzturpe ikastolaren kultur astea ekitaldiz betea dator

2012/01/27
Nork

Hamaika ekitaldi antolatu dituzte Uzturpe ikastolakoek euren XII. kultur asterako. Datorren aste osoan zehar bai ikasleei, gurasoei, bai eta herritar orori zuzendutako ekintzez gozatzeko aukera izango da. Herritar guztientzako ekintzen artean, astelehen eta asteartean hitzaldiak izango dira kultur etxean. Bestetik, asteazkenean ikastola bisitatzeko aukera izango da. Ostegunean lasterka egingo dute Sahararen alde, eta larunbat arratsaldez, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Herriak, Ibarra, Kultur astea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Kultur aste oparoa

2011/12/03
Nork

Kultur astea izan dute Lizartzan hamaika ekitaldirekin. Hitzaldiak, proiekzioak, haurrentzako tailerrak, antzerkiak eta ipuin kontaketak. Gaur gauean, gitarra eta ahots-fantasiaren euskal kanten inguruan kontzertua izango da kultur gunean, eta gauerdian Margot taldearen kontzertua izango dute gaztetxean. Bihar, igandea, berriz, kultur astearekin bukatzeko, 19:00etan, ‘Ispilua’ antzezlana izango da, kultur gunean. Kultura batzordetik ekintzek izan duten parte [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Herriak, Kultur astea, Kultura, Lizartza | Ez dago iruzkinik »

Askotariko ekitaldiak izango dira datorren aste osoan zehar

2011/11/23
Nork

Haur nahiz helduentzako ekintzak antolatu dituzte. Haurrei dagokienez ipuin kontaketa saioak,  tailerrak eta antzerkiak izango dituzte. Helduentzat, berriz, denetarik izango da. Ekitaldien artean hitzaldiak nagusitzen dira, makrobiotikari buruz, zaborraren inguruan edota Nafarroako konkistari buruz, eta software libreari buruzko tailerra ere izango da aukeran. Ikus-entzunezko, antzerki, kantu poteo, gaztain-jate eta zuzeneko musikak osatuko dute aurtengo kultur [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ekitaldiak, Herriak, Kultur astea, Kultura, Lizartza | Ez dago iruzkinik »

Bihar hasiko den kultur astea hilaren 13ko Azoka Egunarekin amaituko da

2011/11/02
Nork

Urteko sasoi honetan ohikoa den moduan, kultur ekitaldiz beteriko asteari ekingo diote Berastegin. Hain zuzen ere, bihar, hilak 3 hasiko dira kultur astearekin, eta azaroaren 13ra arte iraungo du. Tartean adin guztiei zuzendutako ekimenak izango dira, eta horietan «pisurik handiena» hilaren 13an egingo duten azoka bereziak izango du. Herriko produktuak izango dira ikusgai eta eskuragai [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Berastegi, Kultur astea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Gazteak protagonista kultur hamabostaldian

2011/10/29
Nork

Gaztetxoenak izan dira protagonista nagusi gaurkoan Orexako kultur hamabostaldian. Eurentzako puzgarriak jarri dituzte arratsaldean, eta gozatu ederra hartu dute beraien gainean saltoka. Gainera, txokolatea ere prestatu dute herritarrek, bai txikientzat, bai eta nahi zuen ororentzat ere. Biharkoan, tradizio handia duen Uitzi-Orexa ibilaldia egingo dute, eta ondoren herri bazkaria egingo dute denek elkarrekin.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Kultur astea, Kultura, Orexa | Ez dago iruzkinik »

Bi astez kulturaz blai

2011/10/26
Nork

  Gaur ekingi dio Udalak urtero antolatzen duen kultur hamabostaldiak. Datozen egunetan, eta izenari men eginez, bi asteko iraupenarekin kultur ekitaldiz beteriko egitarauaz gozatzeko aukera izango da. Hitzaldietatik hasi, eta txango eta herri bazkarietara, denetarik izango da, adin guztiei zuzendua, gainera. Tradizio handiena duen ekimena Orexa eta Uitziren artean egin ohi duten ibilaldia izaten da. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kultur astea, Kultura, Orexa | Ez dago iruzkinik »

Kulturaren astearen ospakizunetan barneratuta

2011/01/27
Nork
Kulturaren astearen ospakizunetan barneratuta

Aurten, XI. Kultur Astea antolatu du Ibarrako Uzturpe Ikastolak. Astean zehar ekitaldi ugari izan dituzten arren, asteburuan ere ez dira geldirik egongo eta kulturaren astea ospatzen jarraituko dute. Asteburuari hasiera on bat emateko, gaur gauen herrikoa den Alurr dantza taldeak «Oinazez» ikuskizuna eskainiko du Belabieta kiroldegian. Oraindik sarrerarik eskuratu ez dutenek, gaur gauean sarreran izango [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Ibarra, Kirola, Kultur astea, Kultura, Sokatira | Ez dago iruzkinik »

Ibarrako Uzturpe Ikastolak hamaikagarrenez Kultur Astea antolatu du

2011/01/19
Nork

Hamaikagarren urtez jarraian, Ibarrako Uzturpe Ikastolak Kultur Astea antolatu du, datorren asterako, hilaren 24tik 31ra. Gustu guztientzako moduko ekitaldiak izango dira aukeran. Horien artean egongo dira hitzaldiak, mendi irteera, dantza, tailerrak etab. Gehienbat hitzaldiz osatuta dago egitaraua, eta hauek Benito Izagirre Kultur Etxean izango dira. Astelehenean hasiko da Kultur Astea hitzaldi batekin. Izkalkiren eskutik Ttala [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Dantza, Ekitaldiak, Hitzaldiak, Ibarra, Kultur astea, Mendi irteera | Ez dago iruzkinik »

Kultur astea bukatu dute Berastegin

2010/11/15
Nork
Kultur astea bukatu dute Berastegin

Kultur asteari amaiera emateko,  atzo Berastegin azoka izan zuten. Bertako pilotalekuan postu ugari elkartu ziren. Herrikoak ziren era guztietako produktuekin osatutako postuak. Azokan bertan, gazta txapelketa, I. euskal-oilo erakusketa, III. Ardi-ahari eta bildots txapelketa eta IV. animali eta abere erakusketa izan ziren. Gazta txapelketaren irabazlea, Joxe Mari Domintxin izan zen eta bere atzetik, Eneko Etxeberria, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Berastegi, Kultur astea | Ez dago iruzkinik »

Arroz esne goxoena Mari Jose Saizarrena

2010/11/08
Nork
Arroz esne goxoena Mari Jose Saizarrena

Berastegiko Kultur Astearen baitan, II. Arroz Esne Lehiaketa jokatu zen larunbat arratsaldean. 27 lagunek hartu zuten parte bertan, eta garaile Mari Jose Saizar izan zen. Luxuzko epai-mahaia izan zuten, tartean baitzen Davis de Jorge, Robin Food sukaldaria. Itxura edo aurkezpena, eta zaporea hartu zuten kontuan epaileek. Bigarren, Marisol Atxukarro geratu zen, eta hirugarren, Eva Garaikoetxea. Ondoren, 200 [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Berastegi, Ekitaldiak, Kultur astea, Kultura, Leihaketak | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Atez ateko sistema abiatuko du Bilduk gehiengo osoa duen zortzi herrietan gunean   duela 2 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaBilduk gehiengo osoa duen Goierriko zortzi herrietan atez ateko sistema abian jartzeko asmoa du, datorren urte hasieratik aurrera. Hain zuzen ere, Ataunen, Lazkaon, Legazpin, Legorretan, Ordizian, Ormaiztegin, Seguran eta Zaldibian. Goierrikoez gain, Gipuzkoako beste 27 udalerritan ere gauza bera egingo du koalizio abertzaleak. Gaurtik aurrera hasiko da eskaera udal-batzarretara eramaten. Legorreta izango da zaborrak kudeatzeko [...]


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 36 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 36 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 37 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.


  • Koadro txikia Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]