pilota

Gutxigatik irabazi du partida Mikel Goñik

2012/02/13
Nork

Larunbatean Mikel Goñi pilotari Nafarrak pilota partida jokatu zuen Ibarrako pilotalekuan. Iñaki Errazkin eta Julen Urruzola bikotearen aurka aritu zen nor baino nor, eta 22. tantora iristea lortu zuen. Tolosaldeko bikoteak 21 tanto egin zituen. Pilotalekua bete egin zen hiru pilotarien arteko lehia ikusteko.

Irakurri gehiago

Bidalita Ibarra, Kirola, pilota | Ez dago iruzkinik »

Mikel Goñiren aurka jokatuko dute partida, Errazkinek eta Urruzolak

2012/02/01
Nork

Hilaren 11ean, larunbatean, Mikel Goñi pilotaria Iñaki Errazkin eta Julen Urruzola bikotearen aurka ariko da. 18:00etan hasiko da pilota partida, eta Belabieta pilotalekuan izango da. Alperrak kuadrila eta bere lagunek antolatu dute, eta pilota partida hau ikusteko sarrerak salgai jarri dituzte: Ibarrako Zubiaurre eta  Karlatz tabernetan, eta Asteasuko Iturriondon eskuratu daitezke.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Ibarra, Kirola, pilota | Ez dago iruzkinik »

Pilota eskola berria aurkezten

Pilota eskola berria aurkezten

Lizartzako Pilota Eskola aurkeztu zuten urtarrilaren 8an, Mikel Olaetxea eta Nagore Arozena pilotarien eskutik. Lehenik, herriko frontoian eskolako 20 pilotariren arteko 10 lehia jokatu ziren. Ondoren eskola berriko kamisetak jantzi zituzten. Hauetan agertzen den irudia, Juan XXIII.a eskolak antolatutako lehiaketatik irten da, eta irabazleak Manex Malkorra eta Alaitz Azpiroz izan ziren. Topaketari amaiera emateko hamaiketakoa [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kirola, Lizartza, paperekoa, pilota | Ez dago iruzkinik »

Zeberio II.a Banakako Erremonte Txapelketatik kanpo geratu da

2011/12/26
Nork

Binakako Txapelketa irabazi berritan, Gabonetako Banakako Erremonte Txapelketatik at geratu da Patxi Zeberio. Elduaindarrak Jabier Urrizaren aurka jokatu zuen iragan larunbatean txapelketako lehen partida, final-laurdenekoa, eta iruñearra nagusitu zen 9-30eko emaitzarekin. 36 minutu iraun zuen partidan Urriza jaun eta jabe izan zen. Zeberio hasi zen 5-3 irabazten, baina seina berdindu zutenetik Urrizak aurrea hartu zion. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Elduaien, Herriak, Kirola, pilota | Ez dago iruzkinik »

Zeberio II.a eta Ion binakako txapelketaren finaletik partida batera daude

Zeberio II.a eta Ion binakako txapelketaren finaletik partida batera daude

  Patxi Zeberio elduaindarrak binakako txapelketaren finala partida batera dauka. Finalerdietako lehen partidan, Zeberio II.ak eta Ionek erakustaldia eskaini zuten Galarretan, iragan larunbatean. Finalera sailkatzeko, bi partida irabazi behar dira, eta gipuzkoarrek lehen puntua erraz eraman zuten etxera. Ionen lana azpimarratu behar da, Urrutia handia aurrean izanagatik, jaun eta jabe izan baitzen lehen tantotik. Patxi [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Elduain, Kirola, pilota | Ez dago iruzkinik »

Festetako egunik garrantzitsuena ospatzen ari dira Belauntzan

2011/06/24
Nork
Festetako egunik garrantzitsuena ospatzen ari dira Belauntzan

San Joan festetako egunik garrantzitsuena ospatzen ari dira gaur, Belauntzan. Atzo eman zieten hasiera jaiei, eta oraindik asteburu guztia daukate aurretik. Gaur, goizean goiz dianaren doinuekin esnatu dituzte belauntzarrak. Gero meza nagusia, hamaiketako eta Zeberio eta Mañukorta bertsolariak izan dituzte. Arratsaldean, berriz, herriko umeen pilota partidak izan dira lehenik eta Irurtzungo eskolako pilotarien txanda izan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Aisia, Belauntza, jaiak, pilota | Ez dago iruzkinik »

«Txapelketa zalantza askorekin hasi nuen»

2011/06/10
Nork
«Txapelketa zalantza askorekin hasi nuen»

Mikel Olaetxea – Pilotaria Ez dira ordu asko falta 2. mailako Eskuz Banakako Txapelketako finala jokatzeko, eta egun hauetan final horretarako prestaketetan buru-belarri dabil Mikel Olaetxea (Lizartza, 1985). Hala ere, tartetxo bat atera du Tolosldeko eta Leitzaldeko Hitza -rekin hitz egiteko. Finala, bihar jokatuko da, Logroñoko Adarraga pilotalekuan. Asteazkenean egin zuten pilota aukeraketa Olaetxeak eta Albisuk, eta biak gustura [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Kirola, Lizartza, pilota | Ez dago iruzkinik »

Mikel Olaetxeak eta Jon Ander Albisuk irabazi dute Binakako Txapelketa

2011/04/11
Nork

Mikel Olaetxeak eta Jon Ander Albisuk bigarren mailako Binakako Txapelketako finala irabazi zuten, pasa den larunbatean, Beotibarren. 22-16 irabazi zieten gipuzkoarrek, Gorka eta Merino I.ari. 800 lagun inguru zeuden pilotalekuan, eta izugarrizko giroa jarri zuten. Lau pilotariek ikusleen babesa jaso zuten. Olaetxea izan zen partidako protagonista, eta bere ezker gantxoa erabakigarria izan zen garaipena lortzeko. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kirola, Lizartza, pilota | Ez dago iruzkinik »

“Final gogorra izango da, denontzat izango da zaila tantoa egitea”

2010/12/15
Nork
“Final gogorra izango da, denontzat izango da zaila tantoa egitea”

Binakako Azysa Txapelketako finala jokatuko du larunbatean Patxi Zeberiok. Atzo Urtasun eta San Migueli irabazi ostean lortu zuten finalerako txartela elduaingoak eta bere bikote den Ionek. Zeberio II.arentzat zazpigarren finala izango da honakoa. Galarreta pilotalekuan  16:00etan dute hitzordua Zeberio II-Ion eta Urriza-Etxeberria III.ak. Baina honen aurretik, gaur materiala aukeratuko dute. Urtasun eta San Miguelen aurka, gaizki hasi bazineten ere, irabaziz amaitu zenuten. Ezinezko partida zela zirudien.  Beraien [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Elduaien, Herriak, Kirola, pilota | Ez dago iruzkinik »

Zeberiok finalerako txartela lortu du Binakako Txapelketan

2010/12/15
Nork

Patxi Zeberio eta Jon-ek Urtasun eta San Miguel izan zituzten aurkari atzo, Galarreta pilotalekuan jokatutako finalaurrekoan. Partida gogorra izan zen eskualdekoarentzat eta bere bikotearentzat. Apustuak nafarren alde zeuden eta lehendabiziko herenean beraiek agindu zuten. Gero markagailua 29-23 jartzean oraindik eta nabarmenagoa izan zen Urtasun eta San Miguelen nagusitasuna. Pixkanaka, hala ere, gauzak aldatuz joan ziren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Elduaien, Herriak, Kirola, pilota | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 27 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 27 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 27 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.


  • Koadro txikia Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]


  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bittor Alkiza eta Iban Mayo Ordizian izango dira bihar gunean   duela 27 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala bihar hasiko da Garagardo dastaketarekin, baina egitarauaren barruko ekitaldirik nabarmenena bihar izango da. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realeko harrobiaren zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindulari izandakoa mahaiaren bueltan elkartuko dituzte Emaneurrekoek. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiaren bueltan ariko dira hizketan bi kirolariak. Mahai-ingurua Barrenan izango da, 19:00etan hasita. Emaneurreren [...]