Udalak Ibarrako neska sokatiralariak zoriondu ditu. Izan ere, euren hitzetan, «urtea amaitzeko, Euskal Herriko Sokatira Txapelketa irabaztea bezalakorik ez dago. Gure aldetik, zorionak eta horrela jarraitzeko esan besterik ez. Lanaren fruitu fresko gehiago etor daitezela, nesken eta mutilen artean. Kirol talde guztiei urte berri on eta 2012an emaitza hobeak lor ditzazuela».
Irakurri gehiago
Bidalita Herriak, Ibarra, Kirola, Sokatira | Ez dago iruzkinik »
1995. urteko maiatzaren 27an jokatu zuen estreinako partida profesionaletan, Hernaniko Galarreta pilotalekuan. 16 urte igaro dira ordutik, eta hamaika garaipen eskuratu ditu, Binakako Erremonte Txapelketan txapela gehien jantzi dituen pilotaria bilakatu delarik. Azkena, zazpigarrena, iragan larunbatean lortu zuen, Ionekin batera, Juaristi eta Lizaso bikotea mendean hartu ostean. Nola sentitzen zara garaipen berriaren aurrean? Oso gustura nago. Urteko txapelketarik garrantzitsuena irabazidugu Ionek [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Elduaien, elkarrizketa, Herriak, Kirola, paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Binakako erremonte txapelketaren finala jokatu zen larunbatean Galarretan. Zeberio II.ak eta Ionek 40-38 irabazi zieten Juaristi-Lizasori. Partida gogorra eta lehiatua izan zen, eta galtzaileak eskura eduki zuten txapela, ia partida osoan aurretik ibili baitziren. Azken txanpan, ordea, Patxi Zeberio eta Ionek garaipena lortu zuten markagailua irauli ostean. Elduaindarrak zortzigarren finala zuen larunbatekoa, eta garaipenarekin zazpigarren [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Elduain, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Ibarrak Euskal Herriko Sokatira Txapelketa irabazi zuen larunbatean, Arrankudiagan. 260 kiloko mailan, 4X4 goma gainekoan, ezustekoa eman zuen Ibarrako nesken A taldeak. Bi kanporaketa jokatu ostean, finalera laugarren postuan sailkatu zen Ibarra A. Badaiotz jaun eta jabe izan zen finalaurreko horietan. Txapela eurena izango zela zirudien, baina egun erabakigarrian, Ibarrak eta Badaiotzek berdindurik amaitu zuten, [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Ibarra, Kirola, Sokatira | Ez dago iruzkinik »
Patxi Zeberio erremontista elduaindarra Binakako Erremonte Txapelketako finala jokatzeko sailkatu da, Matxin III-Urrutia I.a bikotearen aurka erraz gailendu eta gero. Zortzigarren finala jokatuko du, eta zazpigarren txapela lortzen saiatuko da. Berak eta Ionek osaturiko bikoa noren aurka ariko den, ordea, erabakitzeko dago oraindik. Hain zuzen ere, bihar arratsaldean erabaki liteke, Ezkurra-Aizpurua II eta Juaristi-Lizasoren arteko [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Elduaien, Herriak, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Berrobiko XX. Ion Ander Izagirre Frontenis Txapelketa azken puntura iritsi da. Gaur jokatu dituzte hirugarren eta laugarren postuetarako partidak, eta bihar, asteazkena finalen txanda izango da. 16:00etatik aurrera ondorengoek jokatuko dute: binaka Romero-Lobo eta Niko-Iker ariko dira; nesketan, Leire-Oihane eta Mireia-Arantzazu neurtuko dira, eta banaka, Romero Enekoren aurka. Ohiko sariez gain, hainbat opari zozketatuko dituzte [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Berrobi, Herriak, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Euskal Herriko Goma Gaineko 4X4 Sokatira Txapelketaren jardunaldi berri bat jokatu zen larunbatean Ibarran. Etxeko lau talde egon ziren bertan, bi mutilenak eta bi neskenak. Azken hauek, 260 kilotan aritu ziren, eta mutilak 300 kilotan. Talde ugari elkartu zirenez Belabieta kiroldegian, luze joan zen lehen jardunaldia; 17:00etatik 20:00etara. Mutiletan hirugarren Mutiletan bi multzo egin zituzten, [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Ibarra, Kirola | Iruzkin bat »
Xabi Fernandez ibartarra Cabo Hirian aurkitzen da, Volvo Ocean Race probaren lehen etapa amaitu ostean. 21 egun egon dira itsasoan Telefonica ontziko gizonak, eta bigarren ontziari 16 orduko aldea atera die. Garaipen honi esker, ibartarraren taldeak 31 puntu lortu ditu. Orain, Hegoafrikan atseden hartzea tokatzen zaie, bertan hasiko baita bigarren etapa abenduaren 11n.Cabo Hiritik abiatuko [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Ibarra, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Patxi Zeberio elduaindarrak binakako txapelketaren finala partida batera dauka. Finalerdietako lehen partidan, Zeberio II.ak eta Ionek erakustaldia eskaini zuten Galarretan, iragan larunbatean. Finalera sailkatzeko, bi partida irabazi behar dira, eta gipuzkoarrek lehen puntua erraz eraman zuten etxera. Ionen lana azpimarratu behar da, Urrutia handia aurrean izanagatik, jaun eta jabe izan baitzen lehen tantotik. Patxi [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Elduain, Kirola, pilota | Ez dago iruzkinik »
Hogeita hamar lagun inguru biltzen dira Ibarran sokatiraren bueltan. Zaletasun moduan hasi ziren, eta pixkanaka, egonkortu, bere lekua egin, eta egun maila handienekoekin tiraldiak egiteko gai dira Ibarrako sokatira taldeko kideak. Hori erakutsiko dute bihar, Ibarran bertan hasiko den Euskal Herriko 4×4 Goma Gaineko Sokatira Txapelketan. Emakumezko (260 kilo) eta gizonezkoen (300 kilo) lehia ikusteko [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Herriak, Ibarra, Kirola, Sokatira | Ez dago iruzkinik »