Kirola

Zeberiok gaizki hasi du Sagardoaren Txapelketa

2011/02/21
Nork
Zeberiok gaizki hasi du Sagardoaren Txapelketa

Erremonteko Sagardoaren Txapelketaren lehen partida jokatu zuten asteburuan Zeberio II.ak eta Barrenetxea IV.ak 29-40 galduz Juaristi-Olazar bikotearen aurka. Akatsek galduarazi zien partida elduaindarrari eta bikoteari. 18 akats egin zituzten eta aurkariek bi bakarrik. Hasieratik jarri ziren aurretik eta Zeberiok eta Barrenetxeak ezin izan ziren gerturatu.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Elduaien, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Ibarrako tiratzaileek bosgarren egin dute 600 kiloko txapelketaren lehen jardunaldian

2011/02/21
Nork

Ibarrak bosgarren egin du 600 kiloko mailan Goma Gaineko Euskal Herriko Sokatira Txapelketaren lehen jardunaldian. Sokarri taldeak lortu du lehen  postua tiraldi guztiak irabazi eta gero. Baionan jokatu da norgehiagoka. Zortzi talde aritu dira lehian: Ibarra, Sokarri (Arrigorriaga, Bizkaia), Abadiño (Abadiño, Bizkaia), Amaiur (Amaiur, Nafarroa Garaia), Ñapurrak (Ezpeleta, Lapurdi), Indarka-Baiona (Baiona, Lapurdi), Basaburua-Imotz (Basaburua eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ibarra, Kirola, Sokatira | Ez dago iruzkinik »

Laugarren txapela eskuratzeko borrokan

2011/02/17
Nork

Euskadiko sokatira Txapelketan jada hiru txapela banatu dira, eta asteburu honetan laugarrena eskuratzeko norgehiagoka hasiko dute. Bertan izango da Ibarrako sokatira taldea. Jardunaldi hau bihar izango da Baionan. Euskadiko Sokatira Txapelketako bosgarren saioa jokatu da, eta gizonezkoen tiraldiak izango dira ikusgai. Txapelketak etenaldia izan zuen joan zen asteburuan, eta larunbat honetan, bidearen erdia osatuko du. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ibarra, Kirola, Sokatira | Ez dago iruzkinik »

Fernadez «oso pozik»dago gauzak ondo doazelako

2011/02/16
Nork
Fernadez «oso pozik»dago gauzak ondo doazelako

Mapfre ontziak bigarren postua mantentzen du. Gainera, lehenengo postuan doan Virbac-Paperec ontziak izan dituen arazo batzuk direla eta, orain duten 508 miliatako tartea txikitzea posible izango da. Jada 47. eguna dute Barcelona Word Race txapelketan. Gutxi gora behera ibilbidearen erdia egina dute eta Zeelanda Berriko uretan nabigatzen ari dira orain. Fernandezek eta Martinezek hirugarren postuan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita bela, Ibarra, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Herriko kirolariei omenaldia egin die Gazteluko Udalak

2011/02/14
Nork
Herriko kirolariei omenaldia egin die Gazteluko Udalak

Herriko kirolariei eta Julian Goñiri omenaldia egin zioten gazteluarrek. Horretarako, urtarrilaren 30ean bi ekitaldi ospatu zituen Gazteluko Udalak. Alde batetik, zinegotzi zen Julian Goñiren bigarren urteurrena zela eta gogora ekarri nahi nahi izan zuen «bere lanerako grina eta bere indarra». Herriko kirolariei ematen zaien ikurra Goñik banatzen zuela eta, berak hasitako lana «ohorez betetzen ari [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Gaztelu, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Anjel Arrospidek final berri bat jokatuko du urrezko mailan

Anjel Arrospideren ibiliak ez du etenik. Leaburuko aizkolariak final berri baterako txartela lortu zuen asteburuan, Munitibarren. Binakako txapelketaren urrezko mailan, Arrospidek Mugerza II.arekin osatzen du bikotea eta argi dago gustuko duela ebakera desberdineko lehia hau. Aizkolariek sei ariketa desberdin egin behar izaten dituzte, eta iraupenak baino trebetasunak du garrantzia. Kaso horretan, leaburuarra maisua da eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Kirola, Leaburu | Ez dago iruzkinik »

Fernandezek eta Martinezek bigarren postuari eusten diote

2011/02/07
Nork

Barcelona World Race txapelketaren 40. eguna betetzear den honetan Xabi Fernandez ibartarrak eta Iker Martinezek gidatzen duten Mapfre ontzia lehia bizian da sailkapen orokorreko bigarren postua mantentzeko. Izan ere, azken egunetan asko gerturatu zaizkie Estrella Damm espainiarrak eta Groupe Bel frantziarrak Orain arte abiadura moteldu behar izan dute euskaldunek zenbait arazorengatik, baina hauek guztiak gaindituta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita bela, Ibarra, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Ibarrak bigarren egin du gizonezkoen 640koan

2011/02/07
Nork

Final borrokatuaren ondoren, Ibarrak bigarren postua lortu du sokatirako gizonezkoen 640 kiloko mailan. Eugenio Lopetegi Ibarrako soka tira sustatzaileak azaldu duenez, «taldea oso ondo aritu zen. Sei talde geunden eta horietatik hiru edo laurek irabazi zezakeen txapelketa». Sokarrik lortu zuen txapela lehenengo aldiz eta Ibarraren ondoren Abadiño sailkatu zen. Lopetegik dioenez, Ibarrak «bere maila eman [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ibarra, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Sendi Ekintzaren haur krossean, eguraldia lagun

2011/02/05
Nork

Ibarrako Sendi Ekintza elkarteak hirugarrenez antolatu du gaur, haur krossa. Eguraldi bikainaren laguntzaz, Ibarra eta inguruetako hainbat neska-mutilek hartu dute parte lasterketan.

Irakurri gehiago

Bidalita Ibarra, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Fernandez eta Martinez bigarren postuan

2011/02/02
Nork

Fernandez eta Martinez oso marka onak lortzen ari dira Barcelona Word Racen. Lehenengo postutik 551 miliatara daude, eta hirugarren ontziari 142 miliatako tartea atera diete azken orduetan. Atzo, lehen postuko Virbac Paprec ontzi frantsesak ipar-ekialdera joan behar izan zuen , nahitaezko ibilbidetik pasatzeko. Horren ondorioz, beraien abiadura euskaldunena baino mantsoagoa izan zuten. Gauzak honela, orain [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita bela, Ibarra, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hilaren 26an Umeen Eguna izango da Sanjuandegin, auzoko festen harira gunean   duela 17 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Sanjuandegin 3 urtetik 12 urtera bitarteko haurrentzako Umeen Eguna antolatu dute maiatzaren 26rako. Haurrei zuzendutako ekitaldiak izango dira goiz-goizetik, «egun polit bat pasatzeko asmoarekin». Umeen Egunean parte hartzeko izena emateko orriak herriko ikastetxeetan banatu dituzte, eta gaur da inskribatzeko azkenengo eguna. Esku orririk jaso ez duenak 645-47 17 00 telefonora deituta eman dezake izena. [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Xanti Zabala ‘Lexo’ (Iritzia: Joxe Juan Ugalde) gunean   duela 23 minutu · Ikusi

    Zuri bertsorik beteena sortzea adina kostako zait artikulu hau osatzea. Barrua bor-bor daukat. Bihotza ere bai. Etzi Gaintxurizketan zure errautsak aireratzeko ekitaldian aurreskua dantzatzeko eskaintza egin zidatenetik, bertsolariari gaia jartzen dioteneko une erabakigarrian aurkitzen naiz: nondik hasi, zer esan, nola segi… baina, guztiaren gainetik, nola bukatu. Urduri eta gogo biziz urratsak hasi eta bukatzeko. Zuk


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Zine karteldegia (hilaren 18a, 19a eta 20a) gunean   duela 48 minutu · Ikusi

    NIESSEN (Errenteria-Orereta) La sombra de la traición : 17:15; 20:00; 22:45; 01:00 (lar.).   Los cachorros : 17:30; 19:45.   Sombras tenebrosas : 17:00; 19:45; 22:30; 01:00 (lar.).   Los vengadores 3D : 17:00; 19:45; 22:30; 01:00 (lar.).   Los vengadores : 17:10; 19:50; 22:40.   Los juegos … : 17:00; 20:00.   American Pie: el reencuentro : 22:45; 01:00 (lar.).   Infiltrados…: 22:45; 01:00 (lar.). VARIETES (Hendaia) L’oncle Charles : 17:00 (ig.); [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Asteburuko ekitaldiak (hilaren 18a, 19a eta 20a) gunean   duela 53 minutu · Ikusi

    MUSIKA Errenteria-Orereta: Gaur, bertso musikatuak izango dira Arkaitza tabernan 23:30etik aurrera. Bertsolariak Jon Martin, Jokin Labaien, Arkaitz Oiartzabal eta Manex Mujika izango dira, eta gai jartzailea Haritz Casabal.   Errenteria-Orereta: Gaur eta bihar, Musikasteren haritik hainbat ekitaldi izango dira. Gaur: 18:30ean, Errenteria Musikaleko ikasleen emanaldia izango da Xabier Olaskoaga plazan. 20:30ean, hainbat abesbatzek kontzertua emango dute Fatimako [...]


  • Amaia Ventas-(e)k beste sarrera bat idatzi du EAJko ordezkariek Bilduk atez atekoa ezarriko duen argitzeko eskatu dute gunean   duela 53 minutu · Ikusi

    Koadro txikia EAJko kostako ordezkariek Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian Bilduk atez atekoa ezarriko duen ala ez argitzeko eskatu dute. Aian ez dutela jarriko aurreratu du Aiako alkate Igor Iturainek (EAJ). Pasa den astean, aipatu herrietako alkateek (Bildu) eta Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari Amaia Guruzetak (Bildu) birziklatzearen alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartu zuten, agerraldi publiko [...]