Kirola

Munduko sokatira txapelketaren txanda iritsi da

Munduko sokatira txapelketaren txanda iritsi da

Ibarrako sokatira taldeak, Eskozian jokatuko den goma gaineko 8X8ko Munduko Txapelketan parte hartuko du, ostegunean eta ostiralean. Euskal Herriko txapelketan bezala, pisuaren arabera, hainbat mailatan lehiatuko dira ibartarrak Perth-en (Eskozia). Bidaia, ordea, hilaren 22an hasiko da, goizean goiz, Ibarrako plazan. 04:00ak inguruan, autobusez Bilbora abiatuko dira 31 lagun. Hauetatik 26 tiralariak izango dira. Espedizioa, entrenatzaile, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ibarra, Kirola, paperekoa, Sokatira | Ez dago iruzkinik »

Xabi Fernandez, zazpitik bost

2012/02/19
Nork
Xabi Fernandez, zazpitik bost

Volvo Ocean Race estropadan Xabi Fernandezen ontziak bosgarren garaipena lortu du Txinako uretan. Guztira zazpi etapa jokatu dira, eta Telefonicak bost irabazi ditu. Sailkapen nagusian lehen postuan aurkitzen dira, sendo, 114 puntutatik 111 eskuratuta. Laugarren etapa luzea, tartean laburrak jokatzen baitira, bihar hasiko da. Sanyatik (Txina) abiatuko dira, Aucklandera (Zeelanda Berria) iristeko asmoz. Horretarako, 5220 [...]

Irakurri gehiago

Bidalita bela, Ibarra, Kirola, paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Mikel Goñi pilotariak frontoiak betetzen jarraitzen duela erakutsi du

Alperrak koadrilako kideak eta Aitor Esnaola euskal presoaren lagunak oso gustura zeuden larunbatean, jai ederra antolatu baitzuten Ibarrako pilotalekuan. Alde batetik, frontoia txiki gelditu zen, eta bestetik, kirol mailan, tanto ederrak, azken unera arte emozioa, eta Mikel Goñiren erakustaldia. Aurkariak, Iñaki Errazkin eta Julen Urruzola, ez ziren motz gelditu. Maila bikaina erakutsi zuten, eta Goñi [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ibarra, Kirola, paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gutxigatik irabazi du partida Mikel Goñik

2012/02/13
Nork

Larunbatean Mikel Goñi pilotari Nafarrak pilota partida jokatu zuen Ibarrako pilotalekuan. Iñaki Errazkin eta Julen Urruzola bikotearen aurka aritu zen nor baino nor, eta 22. tantora iristea lortu zuen. Tolosaldeko bikoteak 21 tanto egin zituen. Pilotalekua bete egin zen hiru pilotarien arteko lehia ikusteko.

Irakurri gehiago

Bidalita Ibarra, Kirola, pilota | Ez dago iruzkinik »

Xabi Fernandezen ontziak hirugarren etapa lehen postuan amaitu du

2012/02/07
Nork
Xabi Fernandezen ontziak hirugarren etapa lehen postuan amaitu du

Volvo Ocean Race lasterketaren hirugarren etapa Txinan amaitu zen iragan larunbatean. Xabi Fernandez ibartarraren ontziak, Telefonicak, lehen postua lortu zuen 12 eguneko ibilaldiaren ostean. Etapa oso parekatua izan zen, izan ere, bigarren iritsi zen Groupama ontzia bi ordu baino gutxiagora helmugaratu zen. Xabi Fernandezek Trimmer lanak egiten ditu Telefonican, eta Txinan oina jarri orduko bere [...]

Irakurri gehiago

Bidalita bela, Ibarra, Kirola, paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Ibarrak irabazi du Euskal Herriko Sokatira Txapelketa

2012/02/06
Nork

Ibarrak Goma Gaineko Euskal Herriko Sokatira Txapelketaren finala irabazi du Durangon, 640 kilotan.

Irakurri gehiago

Bidalita Ibarra, Kirola, Sokatira | Ez dago iruzkinik »

Mikel Goñiren aurka jokatuko dute partida, Errazkinek eta Urruzolak

2012/02/01
Nork

Hilaren 11ean, larunbatean, Mikel Goñi pilotaria Iñaki Errazkin eta Julen Urruzola bikotearen aurka ariko da. 18:00etan hasiko da pilota partida, eta Belabieta pilotalekuan izango da. Alperrak kuadrila eta bere lagunek antolatu dute, eta pilota partida hau ikusteko sarrerak salgai jarri dituzte: Ibarrako Zubiaurre eta  Karlatz tabernetan, eta Asteasuko Iturriondon eskuratu daitezke.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Ibarra, Kirola, pilota | Ez dago iruzkinik »

Xabi Fernandezen ontzia lehen postuan aurkitzen da, harrokeria handirik gabe

Xabi Fernandez eta bere ontzia Indonesia inguruan aurkitzen dira une honetan, Volvo Ocean Race lasterketaren hirugarren etapan. Azken orduak erabakigarriak izaten ari dira, eta Telefonica ontziak lasterketaren buruan jarraitzen badu ere, Groupama eta Puma aurkariak oso urbil dituzte: hirugarren etapako 1.300 itsas milia egin ondoren, bi miliako aldea besterik ez dago lehen sailkatuen artean. Honen [...]

Irakurri gehiago

Bidalita bela, Ibarra, Kirola, paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Anjel Arrospide eta Ugaitz Mugertza finalerdietara pasa dira

2012/01/24
Nork

Urretxun jokatu zuten igandean Urrezko Aizkorako kanporaketa.  Lopezen eta Erasunen aurka jokatu eta gero, Arrospide eta Mugertza II.ak lortu dute finalerdietarako txartela. 45 ontzako enborra, kana erdiko bat zutik, bi enbor 45 ontzakoak, 45 ontzako bat zutik, bi 60 ontzako eta sei kana erdiko erdibitu behar izan zituzten bi bikoteek. Lan guzti horiek bukatzen lehenak [...]

Irakurri gehiago

Bidalita aizkora, Kirola, Leaburu, paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Pilota eskola berria aurkezten

Pilota eskola berria aurkezten

Lizartzako Pilota Eskola aurkeztu zuten urtarrilaren 8an, Mikel Olaetxea eta Nagore Arozena pilotarien eskutik. Lehenik, herriko frontoian eskolako 20 pilotariren arteko 10 lehia jokatu ziren. Ondoren eskola berriko kamisetak jantzi zituzten. Hauetan agertzen den irudia, Juan XXIII.a eskolak antolatutako lehiaketatik irten da, eta irabazleak Manex Malkorra eta Alaitz Azpiroz izan ziren. Topaketari amaiera emateko hamaiketakoa [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kirola, Lizartza, paperekoa, pilota | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du “Musika dantzagarria eta alaia” osatu du gunean   duela 20 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaJimmy Bidaurreta musikari donostiarrak ‘Dantza Baltza’ bildumako laugarren diskoa kaleratu du Dantza Baltza  disko bildumako laugarren lana kaleratu du Jimmy Bidaurreta musikariak (Donostia, 1971), Jimmy Bidaurreta Meets Viorica izenpean . Aurreko hiru lanek bezalaxe, Gaztelupeko Hotsak disko etxearen zigilua du honek ere. Azken batean, musika traidizionala egungo soinuetara moldatuta eskaini du Bidaurretak Dantza Baltza bildumaren bidez. Gaztelupeko Hotsakeko Joxe [...]


  • Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du InterRedek jolas kooperatiboei buruzko tailerra egingo du asteburuan gunean   duela 44 minutu · Ikusi

    Hezkuntza eta generoa lantzen dituen InteRed Gobernuz Kanpoko Erakundeak Inklusioa eta jolas kooperatiboak tailerra antolatu du astebururako. Erakundeak Bengoetxea kalean duen egoitzan egingo dute ekimena, eta honen dinamizatzailea, Pascal Deru aditu belgikarra izango da. Saioak larunbatean, 10:00etatik 19:30era bitartean; eta igandean, 10:00etatik 14:00etara egingo dituzte. Lantegia hezitzaile, animatzaile eta jolas kooperatiboak interesatzen zaizkion eta jolasteko


  • Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kalean ibiltzea ez zaie erraza egiten gunean   duela 45 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaUrtero bezala, ikasleek elbarrien errealitatearen kontzientzia har dezaten, lehiaketa antolatu du ONCEk. San Patricio ikastetxeko haurrek parte hartu dute ekimenean, euren auzoetako irisgarritasun arazoak aztertuz. ONCEk eta bere Fundazioak 28. eskola lehiaketa antolatu dute. Zure auzoa irisgarriago egin ezazu lelopean, Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako nahiz Hezkuntza Bereziko ikasleek euren inguruan dauden guneak aztertu behar [...]


  • Xabier Etxabe-(e)k beste sarrera bat idatzi du Neguko Aterpeko zerbitzua urte osoan eskaintzea aztertzen ari da udal gobernua gunean   duela 47 minutu · Ikusi

    Loiolako Erriberan ongizate zentro bat zabaldu eta Zuhaiztiko kiroldegian dagoena handitu nahi dute  Erakundeek gizartean ahulenak direnen ondoan egon behar dutela eta Ongizate Sailak krisiaren ondorioak pairatzen dituztenen beharrei erantzun behar diela nabarmendu du Jon Albizu Ongizate zinegotziak. Hori dela eta, aurten eta ondorengo urteetan orain arte eskaini diren zerbitzuak mantentzea izango dute helburu. Behar [...]


  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du La Oreja de Van Goghek 150.000 euro jasoko ditu Euskadiren izena zabaltzeagatik gunean   duela 48 minutu · Ikusi

    Donostiako musika taldeak hitzarmen bat sinatu berri du Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailarekin La Oreja de Van Gogh musika talde donostiarrak 150.000 euro jasoko ditu Euskadiren sustapena egiteagatik. Izan ere, musika taldeak Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailarekin hitzarmen bat sinatu berri du, taldeak Euskal Autonomi Erkidegoaren publizitatea egin dezan. Hala, taldeak Euskadiren izena zabaldu beharko du, bere disko [...]