Herriak

849.000 euroko inbertsioa gizarte arreta hobetzeko

2011/02/21
Nork

Ibarrako Udalak ekitaldi honetan 849.000 euro bideratuko ditu herritarren beharrei erantzungo dieten zerbitzuei eusteko eta berriak sortzeko. Honela, ibartarrei zuzendutako gizarte arreta hobetuko delarik.Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailak arreta berezia eskainiko die hirugarren adinekoei eta estualdi ekonomikoan bizi diren pertsonei. Aurtengo urterako prestatutako aurrekontuaren bidez, Ibarrako Udalak eutsi egingo die orain arte erantzun ona jaso duten [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Gizartea, Ibarra | Iruzkin bat »

Gaurko egunaren ondoren atseden hartuko dute Lizartzako Ihauteriek

Lizartzako udal ordezkari berriek, zaharrek urte osoan baino, harreman handiagoa eduki dute herritarrekin Ihauterien lehen egunean. Izan ere, Ihauterietan udal ordezkariz atera direnak, herritarrek aukeraturikoak izan dira. Lizartzako Ihauterien lehen eguna gaurkoa izan baldin bada ere, jaiak astean zehar atseden hartuko du, hilaren 25ean itzultzeko. Gaurkoari dagokionez, lehenik udal ordezkari berriak aukeratu dituzte. Hauek gibela [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Lizartza | Ez dago iruzkinik »

Laugarren txapela eskuratzeko borrokan

2011/02/17
Nork

Euskadiko sokatira Txapelketan jada hiru txapela banatu dira, eta asteburu honetan laugarrena eskuratzeko norgehiagoka hasiko dute. Bertan izango da Ibarrako sokatira taldea. Jardunaldi hau bihar izango da Baionan. Euskadiko Sokatira Txapelketako bosgarren saioa jokatu da, eta gizonezkoen tiraldiak izango dira ikusgai. Txapelketak etenaldia izan zuen joan zen asteburuan, eta larunbat honetan, bidearen erdia osatuko du. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ibarra, Kirola, Sokatira | Ez dago iruzkinik »

Kaldereroen jaian parte hartzeko entsegua larunbatean

2011/02/17
Nork

Ibarrako Alurr Dantza Taldeko haurrek, berrikuntza gisa, kaldereroen jaian parte hartuko dute hilaren 25ean, 18:00etatik aurrera. Horretarako, Alurr taldeak dantza ikastaro bat emango du bihar, hilak 19, 12:00etan. Alurr Dantza Taldearen lokal zaharrean izango da. Txarangak joko dituen doinuak dantzatuko dituzte. Eta Ibarrako Loatzo musika eskolako abesbatzak ere parte hartuko du. Kaldereroetan parte hartuko duten [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Dantza, Ibarra | Ez dago iruzkinik »

Aurtengo Inauteriei hasiera emateko prest daude jada Lizartzako herritarrak

2011/02/16
Nork
Aurtengo Inauteriei hasiera emateko prest daude jada Lizartzako herritarrak

Hilaren 19an hasi eta 27an amaituko dira Lizartzako Inauteriak. Data berdinean ospatu zituzten 1994. eta 2000. urtean ere. 1994. urtean Inauteriak berreskuratu zituzten urtean garizuma garaian ospatu bazituzten ere, geroztik egutegi arruntetan markatzen diren Inauteriak baino astebete lehenago ospatzen dira Lizartzan. Aurtengoan 18. aldiz ospatuko dituzte Inauteriak lizartzarrek. Hasiera larunbat honetan bertan emango diete, eguerdiko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, jaiak, Lizartza | Ez dago iruzkinik »

Fernadez «oso pozik»dago gauzak ondo doazelako

2011/02/16
Nork
Fernadez «oso pozik»dago gauzak ondo doazelako

Mapfre ontziak bigarren postua mantentzen du. Gainera, lehenengo postuan doan Virbac-Paperec ontziak izan dituen arazo batzuk direla eta, orain duten 508 miliatako tartea txikitzea posible izango da. Jada 47. eguna dute Barcelona Word Race txapelketan. Gutxi gora behera ibilbidearen erdia egina dute eta Zeelanda Berriko uretan nabigatzen ari dira orain. Fernandezek eta Martinezek hirugarren postuan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita bela, Ibarra, Kirola | Ez dago iruzkinik »

‘Rei Kimera’ taldearen kontzertua gaztetxean

2011/02/16
Nork

Larunbat honetan, Rei Kimera talde tolosarrak kontzertua eskainiko du Begi-gorri gaztetxean. Kontzertua 23:00etan hasiko da, eta musikaz gozatu nahi duen edonor gonbidatuta dago Berrobiko gaztetxera.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Berrobi, Ekitaldiak, Musika | Ez dago iruzkinik »

Haitzetan Raju Lizarrara asteburu pasa

2011/02/16
Nork

Haitzetan Raju Mendi Taldeak asteburu pasa antolatu du asteburu honetarako. Irteerara joan nahi dutenek larunbatean 08:00etan Ibarrako plazara joan beharko dute. Asteburu honetan Nafarroa bisitatuko dute, zehazki Lizarrara joango dira. Bertako mendi taldearekin senideturik aurkitzen dira eta haiekin batera mendira joateaz gain beste hainbat ekitaldi egingo dituzte.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Ekitaldiak, Ibarra, Mendi irteera | Ez dago iruzkinik »

Erabilera anitzeko eraikina egiteko zortzi enpresa lehian

2011/02/15
Nork
Erabilera anitzeko eraikina egiteko zortzi enpresa lehian

Ibarrako Udalak erabilera anitzeko eraikina gauzatzeko eta etxebizitzak egiteko asmoa duten aldameneko orubearen salmenta adjudikatzeko lehiaketa bat antolatu zuen. Txelo Romeoren hitzetan erantzuna «oso positiboa» izan da, proiektu honetan interesatutako zortzi enpresen proposamenak jaso baitituzte. Honek «Gipuzkoan bakarra den zentro honek piztu duen interesa erakusten duela» erakusten du Romeoren ustez. Aurretik, udalak LKS enpresari 151.000 [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita azpiegiturak, Ibarra | Ez dago iruzkinik »

Guraso Elkarteak antolatutako ikastaroak

2011/02/15
Nork

Guraso Elkarteak zenbait ikastaro antolatu behar ditu herritar guztientzat. Automakillajea, kosmetika naturala, gizarte sareak, bitxien tailerra eta abar izango dira ikastaro hauetako batzuk. Izena emateko orria etxe guztietan banatu dute, baina norbaitek jaso ez balu Guraso Elkartearekin harremanetan jarri behar du, beastige@gmail.com helbidean. Izena emateko epea otsailaren 12an bukatuko da. Guraso Elkarteak herritar guztiak ikastaroetan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Berastegi, Ikastaroak | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hilaren 26an Umeen Eguna izango da Sanjuandegin, auzoko festen harira gunean   duela 13 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Sanjuandegin 3 urtetik 12 urtera bitarteko haurrentzako Umeen Eguna antolatu dute maiatzaren 26rako. Haurrei zuzendutako ekitaldiak izango dira goiz-goizetik, «egun polit bat pasatzeko asmoarekin». Umeen Egunean parte hartzeko izena emateko orriak herriko ikastetxeetan banatu dituzte, eta gaur da inskribatzeko azkenengo eguna. Esku orririk jaso ez duenak 645-47 17 00 telefonora deituta eman dezake izena. [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Xanti Zabala ‘Lexo’ (Iritzia: Joxe Juan Ugalde) gunean   duela 19 minutu · Ikusi

    Zuri bertsorik beteena sortzea adina kostako zait artikulu hau osatzea. Barrua bor-bor daukat. Bihotza ere bai. Etzi Gaintxurizketan zure errautsak aireratzeko ekitaldian aurreskua dantzatzeko eskaintza egin zidatenetik, bertsolariari gaia jartzen dioteneko une erabakigarrian aurkitzen naiz: nondik hasi, zer esan, nola segi… baina, guztiaren gainetik, nola bukatu. Urduri eta gogo biziz urratsak hasi eta bukatzeko. Zuk


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Zine karteldegia (hilaren 18a, 19a eta 20a) gunean   duela 43 minutu · Ikusi

    NIESSEN (Errenteria-Orereta) La sombra de la traición : 17:15; 20:00; 22:45; 01:00 (lar.).   Los cachorros : 17:30; 19:45.   Sombras tenebrosas : 17:00; 19:45; 22:30; 01:00 (lar.).   Los vengadores 3D : 17:00; 19:45; 22:30; 01:00 (lar.).   Los vengadores : 17:10; 19:50; 22:40.   Los juegos … : 17:00; 20:00.   American Pie: el reencuentro : 22:45; 01:00 (lar.).   Infiltrados…: 22:45; 01:00 (lar.). VARIETES (Hendaia) L’oncle Charles : 17:00 (ig.); [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Asteburuko ekitaldiak (hilaren 18a, 19a eta 20a) gunean   duela 48 minutu · Ikusi

    MUSIKA Errenteria-Orereta: Gaur, bertso musikatuak izango dira Arkaitza tabernan 23:30etik aurrera. Bertsolariak Jon Martin, Jokin Labaien, Arkaitz Oiartzabal eta Manex Mujika izango dira, eta gai jartzailea Haritz Casabal.   Errenteria-Orereta: Gaur eta bihar, Musikasteren haritik hainbat ekitaldi izango dira. Gaur: 18:30ean, Errenteria Musikaleko ikasleen emanaldia izango da Xabier Olaskoaga plazan. 20:30ean, hainbat abesbatzek kontzertua emango dute Fatimako [...]


  • Amaia Ventas-(e)k beste sarrera bat idatzi du EAJko ordezkariek Bilduk atez atekoa ezarriko duen argitzeko eskatu dute gunean   duela 49 minutu · Ikusi

    Koadro txikia EAJko kostako ordezkariek Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian Bilduk atez atekoa ezarriko duen ala ez argitzeko eskatu dute. Aian ez dutela jarriko aurreratu du Aiako alkate Igor Iturainek (EAJ). Pasa den astean, aipatu herrietako alkateek (Bildu) eta Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari Amaia Guruzetak (Bildu) birziklatzearen alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartu zuten, agerraldi publiko [...]