Herriak

Berso lagun artea osatu asmo dute Berastegin

2012/04/19
Nork

Berastegi eta bertsoa uztartu asmoz, bertso lagun arte bat martxan jarri nahi dute herrian. Horretarako, herriko bertsozale, bertsolari edota bertsolaritza jorratu nahi duten guztiak bilerara deitu dituzte. Gaur izango da hitzordua, aparkaleku azpiko lokalean, 20:00etan.

Irakurri gehiago

Bidalita Berastegi, Ekitaldiak, Herriak, Kultura, paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Jai batzordea osatzeko lehen bilera, etzi

2012/04/18
Nork

Leaburuko festak pixkanaka gerturatzen ari direnez, festak antolatzen hasteko, jai batzordea osatzeko lehen bilera egingo dute Leaburun. Etzi, ostirala, izango da bilera, 19:00etan gazte gelan. Udaletik herritar guztiak animatu dituzte bilerara joan eta jaien antolaketan parte hartzera.

Irakurri gehiago

Bidalita Bilera, Ekitaldiak, Gizartea, Herriak, Kultura, Leaburu | Ez dago iruzkinik »

Ibarratik misio taldearen urteko batzarra, hilaren 24an

2012/04/18
Nork

Ibarratik misio taldeak urteko batzarra egingo du datorren asteartean, hilaren 24an. Parrokiko lokaletan izango da, 20:00etan lehen deialdian, eta 20:15ean, bigarrenean. Bertan, 2011 urteko balantze ekonomikoa egingo dute, iaz finantzatutako proiektuak aurkeztuko dituzte eta zuzendaritzako batzarren aldaketa egingo dute. Pasa den urteko proiektuetan eta besoetan hartutako haurretan, guztira, 64.627,50 euro bideratu zituen misio taldeak. Proiektuetarako [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Herriak, Ibarra, paperekoa | Ez dago iruzkinik »

TAO txartela eskuratzeko eskaera egiteko aukera dute ibartarrek, hilaren 27ra arte

2012/04/17
Nork

TAOk egun duen eremua zabalduko du, eta hainbat aldaketa izango ditu maiatzaren 2tik aurrera Ibarran. Aurretik, baina, bertakoen TAO txartela eskuratu nahi dutenek, hilaren 27a baino lehen egin beharko dute eskaera udaletxean. Iragan asteburuan jaso zituzten herritarrek euren etxeetan TAO berrituaren xehetasunak eta txartela eskuratzeko eman beharreko pausoak. Lehen aldaketa nabaria TAO eremu urdinaren zabaltzea [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Herriak, Ibarra | Ez dago iruzkinik »

Xabi Fernandez ibartarra Londreseko Olinpiar Jokoetan izango da

2012/04/17
Nork
Xabi Fernandez ibartarra Londreseko Olinpiar Jokoetan izango da

Belan lehiatuko da, 49er sailean, Iker Martinez hondarribitarrarekin batera. Espainiako Bela Federazioak jakitera eman berri du gipuzkoarren parte hartzea. Volvo Ocean Race mundu biran liderrak dira, iaz munduko nabigatzaile onenaren izendapena jaso zuten, eta hirugarrenez hartuko dute parte Olinpiar Jokoetan.

Irakurri gehiago

Bidalita bela, Herriak, Ibarra, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Enjoy English ekimenari buruz informazioa emateko hitzaldia, bihar

2012/04/17
Nork

Pasa den urtean bezala, aurten ere, Uzturpe ikastolak Udalarekin batera antolatzen duen uztaileko udaleku irekien barruan, Oporretan Euskaraz izeneko programaz gain, Enjoy English izenekoa ere garatu nahi du. Bada, Ikastolen elkartearen laguntzaz antolatzen duen ekimenari buruz zehaztapen gehiago jaso nahi duenak, bihar izango du horretarako aukera. Izan ere, Ibarrako Benito Izagirre Kultur Etxean bilera egingo [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Herriak, Ibarra, Politika | Ez dago iruzkinik »

Moto bira antolatu du Langostino moto elkarteak hilaren 29rako

2012/04/17
Nork

Ibarrako Langostino moto elkarteak bira antolatu du datorren iganderako, hilaren 29rako. Ibarrako Erre-Berri dendatik irtengo dira 09:30ean, eta Tolosarantz abiatuko dira. Andoain, Lasarte, Uzurbil, Orio, Zarautz eta Zumaiatik igaroko dira, eta Itziarren geldialdia egingo dute hamaiketakoa egiteko. Deba, Lastur, Madariaga auzoa, Azkarate, Azkoitia, Azpeitia, Urraki edo Errezil, Tolosa zeharkatu, eta Ibarran bukatuko dute. Bazkaria Xepla [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Herriak, Ibarra, paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Lasarten eta Baigorrin estreinatu dute Alurr dantza eskolakoek ikuskizun berria

2012/04/16
Nork
Lasarten eta Baigorrin estreinatu dute Alurr dantza eskolakoek ikuskizun berria

Alurr Dantza Eskolako gazteek Lasarteko Manuel Lekuona kultur etxean egin zuten Izanak dirau, 1512 , ikuskizun berriaren aurkezpena joan den larunbatean. Nafarroako historia dantzaren bidez kontatzen duen ikuskizuna da. Lasarten, Kukuka dantza eta antzerki eskolak X. urteurrena ospatu zuen larunbatean, eta horren harira egin zuen emanaldia Alurrek.. Atzo, berriz, Iparraldera abiatu ziren dantzari gazteak Baigorriko kultur astearen ekitaldietan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ibarra, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Maialen Muñoz Euskal Herriko txapeldun Gernikako XVII. Nazioarteko duatloian

MAHALA TTT-ko Maialen Muñoz Euskadiko txapeldun gelditu da Gernikako XVII. Nazioarteko duatloia jokatu ostean. Euskadiko zirkuiturako hamaikagarren proba puntuagarria izan zen larunbatekoa, eta Euskal Herrian jokatzen den sprint distantziako duatloirik gogorrenetakoa da Gernikakoa. Maila internazionaleko proba izaki, maila goreneko parte hartzaile ugari bildu zen bertan. Lasterkariek 5km korrika, ondoren 20km bizikletan eta azkenik 2.5km korrika [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ibarra, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Anabel Egues preso elduaindarra EPPK-ren mintzakide izendatu dute

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak, EPPK-k, barne antolakuntza berritu du, eta sei preso izendatu ditu mintzakide. Horien artean,  Anabel Egues preso elduaindarra dago, Jon Olarra, Xabier Alegria, Lorentxa Gimon, Marixol Iparragirre eta Mikel Albisurekin batera. Berria eta Gara egunkariei eskainitako elkarrizketan, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak dei egin die Espainiako eta Frantziako gobernuei Mintzakidetzarekin bil daitezen, «dagozkigun [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Elduain, paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hilaren 26an Umeen Eguna izango da Sanjuandegin, auzoko festen harira gunean   duela 12 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Sanjuandegin 3 urtetik 12 urtera bitarteko haurrentzako Umeen Eguna antolatu dute maiatzaren 26rako. Haurrei zuzendutako ekitaldiak izango dira goiz-goizetik, «egun polit bat pasatzeko asmoarekin». Umeen Egunean parte hartzeko izena emateko orriak herriko ikastetxeetan banatu dituzte, eta gaur da inskribatzeko azkenengo eguna. Esku orririk jaso ez duenak 645-47 17 00 telefonora deituta eman dezake izena. [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Xanti Zabala ‘Lexo’ (Iritzia: Joxe Juan Ugalde) gunean   duela 18 minutu · Ikusi

    Zuri bertsorik beteena sortzea adina kostako zait artikulu hau osatzea. Barrua bor-bor daukat. Bihotza ere bai. Etzi Gaintxurizketan zure errautsak aireratzeko ekitaldian aurreskua dantzatzeko eskaintza egin zidatenetik, bertsolariari gaia jartzen dioteneko une erabakigarrian aurkitzen naiz: nondik hasi, zer esan, nola segi… baina, guztiaren gainetik, nola bukatu. Urduri eta gogo biziz urratsak hasi eta bukatzeko. Zuk


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Zine karteldegia (hilaren 18a, 19a eta 20a) gunean   duela 42 minutu · Ikusi

    NIESSEN (Errenteria-Orereta) La sombra de la traición : 17:15; 20:00; 22:45; 01:00 (lar.).   Los cachorros : 17:30; 19:45.   Sombras tenebrosas : 17:00; 19:45; 22:30; 01:00 (lar.).   Los vengadores 3D : 17:00; 19:45; 22:30; 01:00 (lar.).   Los vengadores : 17:10; 19:50; 22:40.   Los juegos … : 17:00; 20:00.   American Pie: el reencuentro : 22:45; 01:00 (lar.).   Infiltrados…: 22:45; 01:00 (lar.). VARIETES (Hendaia) L’oncle Charles : 17:00 (ig.); [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Asteburuko ekitaldiak (hilaren 18a, 19a eta 20a) gunean   duela 48 minutu · Ikusi

    MUSIKA Errenteria-Orereta: Gaur, bertso musikatuak izango dira Arkaitza tabernan 23:30etik aurrera. Bertsolariak Jon Martin, Jokin Labaien, Arkaitz Oiartzabal eta Manex Mujika izango dira, eta gai jartzailea Haritz Casabal.   Errenteria-Orereta: Gaur eta bihar, Musikasteren haritik hainbat ekitaldi izango dira. Gaur: 18:30ean, Errenteria Musikaleko ikasleen emanaldia izango da Xabier Olaskoaga plazan. 20:30ean, hainbat abesbatzek kontzertua emango dute Fatimako [...]


  • Amaia Ventas-(e)k beste sarrera bat idatzi du EAJko ordezkariek Bilduk atez atekoa ezarriko duen argitzeko eskatu dute gunean   duela 48 minutu · Ikusi

    Koadro txikia EAJko kostako ordezkariek Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian Bilduk atez atekoa ezarriko duen ala ez argitzeko eskatu dute. Aian ez dutela jarriko aurreratu du Aiako alkate Igor Iturainek (EAJ). Pasa den astean, aipatu herrietako alkateek (Bildu) eta Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari Amaia Guruzetak (Bildu) birziklatzearen alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartu zuten, agerraldi publiko [...]