Gaztetxoenak izan dira protagonista nagusi gaurkoan Orexako kultur hamabostaldian. Eurentzako puzgarriak jarri dituzte arratsaldean, eta gozatu ederra hartu dute beraien gainean saltoka. Gainera, txokolatea ere prestatu dute herritarrek, bai txikientzat, bai eta nahi zuen ororentzat ere. Biharkoan, tradizio handia duen Uitzi-Orexa ibilaldia egingo dute, eta ondoren herri bazkaria egingo dute denek elkarrekin.
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Kultur astea, Kultura, Orexa | Ez dago iruzkinik »
Gaur ekingi dio Udalak urtero antolatzen duen kultur hamabostaldiak. Datozen egunetan, eta izenari men eginez, bi asteko iraupenarekin kultur ekitaldiz beteriko egitarauaz gozatzeko aukera izango da. Hitzaldietatik hasi, eta txango eta herri bazkarietara, denetarik izango da, adin guztiei zuzendua, gainera. Tradizio handiena duen ekimena Orexa eta Uitziren artean egin ohi duten ibilaldia izaten da. [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Kultur astea, Kultura, Orexa | Ez dago iruzkinik »
Eneko Maioz (Donostia, 1984) «gogotsu» dago herriaren alde lan egiteko. Ez dauka beldurrik, Orexa herri aktiboa da eta jendea lanerako prest dago; gainera, taldearen laguntza osoa ere badu. Orexan herritarrez osatutako zerrenda bakarra aurkeztu zen; bost zinegotzi daude, eta bostak Bilduk eskuratu zituen. Dagoeneko aste batzuk daramatzazue udalean sartuta. Zer moduz egokitu zara lan berrira? Pixkanaka-pixkanaka ari gara erritmoa hartzen. Kostata, baina, gustura. Eguneroko erritmoa hartu behar [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:alkatea, alkatetza, orexa, politika
Bidalita Orexa, Politika | Ez dago iruzkinik »
Urtean zehar, Gaztelu eta Orexako herrietan, yoga ikastaroak jaso dituzte. Ikasturteari amaiera emateko, Gaztelun yoga saio bat egin zuten bi herrietako ikasleek. Horren ondoren afaria egin zuten elkarrekin Erroizpe Azpiko kirol eta kultur elkartean.
Irakurri gehiago
Etiketak:gaztelu, orexa, yoga
Bidalita Aisia, Gaztelu, Kirola, Orexa | Ez dago iruzkinik »
Oraintxe ireki dituzte ere Ibarraldeko herrietako hauteslekuak. 20:00ak arte egongo da udal eta foru hauteskundeetan bozkatzeko aukera. Hauek dira herriz herri aurkeztu diren alderdien zerrenda: Belauntza: PP, PSE-EE, Belauntza Berreginez, eta Denok Bat. Berastegi: PP, PSE-EE eta Bildu. Berrobi: PP, PSE-EE, Giroa eta Bildu. Elduain: PP eta Bildu. Gaztelu: PP, Udaberri Taldea, eta Bildu. Ibarra: [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Belauntza, Belautza, Berastegi, Berrobi, Elduaien, Elduain, Gaztelu, Herriak, Ibarra, Leaburu, Lizartza, Orexa, Politika | Ez dago iruzkinik »
Atzo, oilarraren igoerarekin eman zieten amaiera Orexan Santa Krutzei. Asteasuko Elizmendi auzoan igandean amaitu zituzten ospakizunak, baina Orexan Santa Krutz eguna ospatu ondoren amaitu zituzten herriko festak. Dianarekin eman zioten hasiera egunari. 11:00etan herritar guztiak adi jarri ondoren, 13:00etan auzoen arteko apustua egin zuten pilotalekuan. Bertan hiru auzotako hiru bikotek jokatu zituzten pilota partidak. Jende [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:jaiak, orexa, santa krutz
Bidalita jaiak, Orexa | Ez dago iruzkinik »
Ostiralean hasi zituzten orexarrek jaiak oilarraren jaitsierarekin. Gaur, larunbata, umeak izan dira nagusi arratsaldeko jai giroan. Lehenik eta behin ume jolasak egin dituzte, eta ondoren, merienda ederra egin dute, haur eta gurasoek. Herri afaria egingo dute 21:00etan, eta ondoren, Imuntzo eta Beloki trikitilariak ariko dira giro alaitzen. Hauen saioa amaitzean, Dj Bullen txanda izango da. [...]
Irakurri gehiago
Bidalita jaiak, Orexa | Ez dago iruzkinik »
Belauntza, Orexa eta Leaburuko udalek eskiatzera joateko irteera antolatu dute martxoaren 18tik 20ra bitarte. Izena emateko epea hilaren 7an amaituko da. Candanchura autobusez joango dira. Ostiral iluntzean abiatu eta igande arratsaldean itzuliko dira. Ostatua bertako Aguilas aterpetxean hartuko dute. Aterpetxe hau eskiatzeko pisten ondoan dago. Irteerarako lehentasuna Uli Mankomunitateko herritarrek izango dute. Belauntzako, Leaburuko eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:belauntza, eskia, gaztelu, irteera, kirola, leaburu-txarama, orexa
Bidalita Aisia, Belauntza, Ekitaldiak, Gaztelu, Herriak, Kirola, Leaburu, Mendi irteera, Orexa | Ez dago iruzkinik »
Aurtengo Aste Santu eta Gabonetako ludotekarako zein uztaileko udaleku irekietarako, aisialdirako begiraleen lan poltsa osatzeko jendea behar dute Uli Mankomunitateko herriek, hau da, Belauntzak, Leaburu-Txaramak, Gazteluk eta Orexak. Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 28an ireki zen eta hilaren 18an amaituko da. Belauntza, Leaburu-Txarama eta Gaztelun informazioa eta dokumentuak udaletxean eskuragarri egongo dira. Orexarako telefonoz edo emailez [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:begirale, belauntza, gaztelu, gizartea, lan poltsa, leaburu-txarama, orexa
Bidalita Belautza, Gaztelu, Gizartea, Leaburu, Orexa | Ez dago iruzkinik »
2009ko abenduan berrireki zuen Orexako Kontsu taberna Nereo Cantero azpeitiarrak. Azken urte honetako balorazioa egiterakoan «positiboa» dela dio, eta orokorrean «gustura» dago izandako harrerarekin. Taberna denbora luzez itxita egon zenez, «berriro martxa hartzea kosta» egiten dela dio Nereo Canterok. Hala ere, noiz behinka jendea ea irekita dagoen galdezka etortzen zaio, eta pixkanaka pixkanaka Tolosaldeko jendea [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:orexa, taberna
Bidalita Aisia, Bestelakoak, Orexa | Ez dago iruzkinik »