Lizartza

Aurtengo Inauteriei hasiera emateko prest daude jada Lizartzako herritarrak

2011/02/16
Nork
Aurtengo Inauteriei hasiera emateko prest daude jada Lizartzako herritarrak

Hilaren 19an hasi eta 27an amaituko dira Lizartzako Inauteriak. Data berdinean ospatu zituzten 1994. eta 2000. urtean ere. 1994. urtean Inauteriak berreskuratu zituzten urtean garizuma garaian ospatu bazituzten ere, geroztik egutegi arruntetan markatzen diren Inauteriak baino astebete lehenago ospatzen dira Lizartzan. Aurtengoan 18. aldiz ospatuko dituzte Inauteriak lizartzarrek. Hasiera larunbat honetan bertan emango diete, eguerdiko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, jaiak, Lizartza | Ez dago iruzkinik »

“Egia da oraindik neure burua lekuz kanpo ikusten dudala”

2011/02/10
Nork
“Egia da oraindik neure burua lekuz kanpo ikusten dudala”

Haimar Altuna 1976an jaio zen Ibarran, baina lizartzarra dela dio. Duela sei urte atxilotu zuten, eta pasa den urtarrilean izan zuen epaiketa. Fiskalak zortzi urteko espetxe zigorra eskatu zuen arren, epaiak defentsa-abokatuari eman zio arrazoia, absoluzioa emanez. Urtarrilaren 19an aske geratu zinen sei urte espetxean igaro ondoren. Epaiketan absoluzioa espero al zenuen? Normalean, euskaldunok epaiketa horretatik pasatzen garen bakoitzean, ez dugu inolako itxaropenik izaten, azken finean gure aurkako epaitegia bait [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Lizartza, Politika | Ez dago iruzkinik »

Haimar Altuna euskal preso ohia etxean da

Haimar Altuna Lizartzan aurkitzen da. Goizaldeko 05:00ak aldera iritsi da etxera euskal preso ohia. Bertan, ia sei urte espetxean igaro dituen herritarrari lehen harrera egin diote senide, lagun eta eskualde guztitik gerturatu diren herritarrek. Aste honen hasieran egin zioten epaiketa Haimar Altunari. Fiskalak zortzi urteko espetxe zigorra eskatzen zuen, defentsa abokatuak aldiz, absoluzioa. Epaiak azken [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Lizartza, Politika | Ez dago iruzkinik »

Haimar Altuna euskal preso lizartzarra aske geldituko da

Haimar Altuna euskal preso lizartzarra aske geldituko da

Euskal preso politikoaren senide eta lagunek azaldu dutenez, Haimar Altuna lizartzarra ondorengo orduetan aske geldituko da. Hauek, senide eta lagunak, Valdemororako bidean aurkitzen dira une honetan, Altuna Madrileko espetxe honetan baitago. Haimar Altuna atzo epaitu zuten Espainiako Auzitegi Nazionalean. “Hamalau guardia zibil” pasa ziren epaiketan zehar, baina “ez zuten inongo frogarik jarri mahai gainean”. Defentsa [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Lizartza, Politika | Ez dago iruzkinik »

Haimar Altunaren aurkako epaiketa Madrilen

2011/01/17
Nork

Haimar Altuna Ijurko euskal preso lizartzarrak, bihar epaiketa izango du. Huelvako espetxean dago preso baina pasa den astean, Valdemoroko espetxera eraman zuten epaiketa duela eta. Haimar Altuna 2005. urtean atxilotu zuten Frantziako Estatuan, Maite Aranalde ibartarra eta beste kide batekin batera. Bertan 5 urte egon zen preso, eta lehengo urtean Espainiaratu zuten. Harrez geroztik, Soto [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Lizartza, Politika | Ez dago iruzkinik »

Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen atzo “bere bikotea erasotzeagatik”

2010/11/10
Nork

Ertzaintzak atzo eta gaur bost gizon atxilotu ditu Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban, ustez bikotekidea erasotzeagatik. Gara.net -en arabera, Lizartzako atxiloketa atzo 13.00ak aldera izan zen. “49 urteko gizon batek emaztea lepotik heldu eta itotzen saiatu zen, Ertzaintzaren arabera”.

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Lizartza | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hilaren 26an Umeen Eguna izango da Sanjuandegin, auzoko festen harira gunean   duela 12 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Sanjuandegin 3 urtetik 12 urtera bitarteko haurrentzako Umeen Eguna antolatu dute maiatzaren 26rako. Haurrei zuzendutako ekitaldiak izango dira goiz-goizetik, «egun polit bat pasatzeko asmoarekin». Umeen Egunean parte hartzeko izena emateko orriak herriko ikastetxeetan banatu dituzte, eta gaur da inskribatzeko azkenengo eguna. Esku orririk jaso ez duenak 645-47 17 00 telefonora deituta eman dezake izena. [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Xanti Zabala ‘Lexo’ (Iritzia: Joxe Juan Ugalde) gunean   duela 18 minutu · Ikusi

    Zuri bertsorik beteena sortzea adina kostako zait artikulu hau osatzea. Barrua bor-bor daukat. Bihotza ere bai. Etzi Gaintxurizketan zure errautsak aireratzeko ekitaldian aurreskua dantzatzeko eskaintza egin zidatenetik, bertsolariari gaia jartzen dioteneko une erabakigarrian aurkitzen naiz: nondik hasi, zer esan, nola segi… baina, guztiaren gainetik, nola bukatu. Urduri eta gogo biziz urratsak hasi eta bukatzeko. Zuk


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Zine karteldegia (hilaren 18a, 19a eta 20a) gunean   duela 42 minutu · Ikusi

    NIESSEN (Errenteria-Orereta) La sombra de la traición : 17:15; 20:00; 22:45; 01:00 (lar.).   Los cachorros : 17:30; 19:45.   Sombras tenebrosas : 17:00; 19:45; 22:30; 01:00 (lar.).   Los vengadores 3D : 17:00; 19:45; 22:30; 01:00 (lar.).   Los vengadores : 17:10; 19:50; 22:40.   Los juegos … : 17:00; 20:00.   American Pie: el reencuentro : 22:45; 01:00 (lar.).   Infiltrados…: 22:45; 01:00 (lar.). VARIETES (Hendaia) L’oncle Charles : 17:00 (ig.); [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Asteburuko ekitaldiak (hilaren 18a, 19a eta 20a) gunean   duela 47 minutu · Ikusi

    MUSIKA Errenteria-Orereta: Gaur, bertso musikatuak izango dira Arkaitza tabernan 23:30etik aurrera. Bertsolariak Jon Martin, Jokin Labaien, Arkaitz Oiartzabal eta Manex Mujika izango dira, eta gai jartzailea Haritz Casabal.   Errenteria-Orereta: Gaur eta bihar, Musikasteren haritik hainbat ekitaldi izango dira. Gaur: 18:30ean, Errenteria Musikaleko ikasleen emanaldia izango da Xabier Olaskoaga plazan. 20:30ean, hainbat abesbatzek kontzertua emango dute Fatimako [...]


  • Amaia Ventas-(e)k beste sarrera bat idatzi du EAJko ordezkariek Bilduk atez atekoa ezarriko duen argitzeko eskatu dute gunean   duela 48 minutu · Ikusi

    Koadro txikia EAJko kostako ordezkariek Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian Bilduk atez atekoa ezarriko duen ala ez argitzeko eskatu dute. Aian ez dutela jarriko aurreratu du Aiako alkate Igor Iturainek (EAJ). Pasa den astean, aipatu herrietako alkateek (Bildu) eta Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari Amaia Guruzetak (Bildu) birziklatzearen alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartu zuten, agerraldi publiko [...]