Lizartzako Manipulados del Araxes lantegiko zuzendaritzak bost langile kaleratzeko erabakia hartu du, eta «hori eta langileen egungo egoera orokorra salatzeko» ELA eta LAB sindikatuek deituta elkarretaratzea egin dute Tolosako Trianguloan. Bi sindikatuek adierazitakoaren arabera, Lizartzako lantegiak dituen 14 langiletik 5 kaleratzeko erabakia hartu du zuzendaritzak. «Azken hamabost hilabeteetan lan erregulazio txostena aurkeztuta, egoera honetan egon [...]
Berastegi eta Lizartzara iritsi dira inauteriak. Tolosakoei aurre hartuta, dagoeneko mozorroak atera dituzte kalera. Berastegin, txikienek mozorroak jantzi eta dantza emanaldia egin dute. Ondoren, txokolate beroa hartu dute. 19:00etatik aurrera triki-poteoa, eta eguna bukatzeko afaria izango dute. Lizartzan goizean goiz hasi dira baserri eta kaleak girotzen. Gorputza mugituz, hotzari aurre egin diote. Besteak beste, bazkaria [...]
ELA eta LAB sindikatuek Lizartzako Manipulados del Araxes enpresako zuzendaritzak 14 langiletik 5 kaleratzeko erabakia hartu duela salatu dute, 15 hilabete EREan egon ostean. “Gainontzeko langileek EREan jarraituko dute zuzendaritzaren asmoak betetzen badira”, esan dute sindikatuek. Manipulados del Araxes urte luzeetan grafikagintzara dedikatu den enpresa da. “Urte oparoak izan direnean irabazi horiek ez dira bertako [...]
Leitzakoak izan ziren goiztiarrenak, eta euren lekukoa aresoarrek hartu zuten. Orain, Berastegi eta Lizartzaren txanda heldu da. Tolosan Inauteriak gertu direla iragartzen duten kaldereroak ospatuko dituzten bitartean, berastegiarrak eta lizartzarrak mozorroen festan murgilduko dira asteburuan. Lizartzan, dena den, iragan asteburuan ere izan zen zer ospatua. Izan ere, inauterien hasieraz ohartarazten duen diana etzi entzungo den [...]
Ekin diete inauteriei Lizartzan. Duela urte asko jazotako gertakari bat gogoratuz hasten dituzte jaiak urtero. Txekor bat jokoan jarri zuten musean, eta antza tranpa egin zuten jabeen aurkakoek. Eztabaidari irtenbidea emate aldera, epaileak txekorra herri osoarentzat banatzea erabaki zuen, txekor jate batean. Pasadizo horixe da, hain zuzen eguerdian egin duten antzerkian irudikatzen dutena. Antzerkiaren ostean, [...]
Nahiz eta hurrengo asteburuan izan ekitaldi nagusienak, etzi emango diete hasiera Inauteriei. 12:00etan gibela janez hasiko dira, eta udal ordezkariak eta txekorra plazan izango dira. Ondoren, antzerkia eta Otsolar dantza taldea izango dira.
Lizartzako Pilota Eskola aurkeztu zuten urtarrilaren 8an, Mikel Olaetxea eta Nagore Arozena pilotarien eskutik. Lehenik, herriko frontoian eskolako 20 pilotariren arteko 10 lehia jokatu ziren. Ondoren eskola berriko kamisetak jantzi zituzten. Hauetan agertzen den irudia, Juan XXIII.a eskolak antolatutako lehiaketatik irten da, eta irabazleak Manex Malkorra eta Alaitz Azpiroz izan ziren. Topaketari amaiera emateko hamaiketakoa [...]
Kultur astea izan dute Lizartzan hamaika ekitaldirekin. Hitzaldiak, proiekzioak, haurrentzako tailerrak, antzerkiak eta ipuin kontaketak. Gaur gauean, gitarra eta ahots-fantasiaren euskal kanten inguruan kontzertua izango da kultur gunean, eta gauerdian Margot taldearen kontzertua izango dute gaztetxean. Bihar, igandea, berriz, kultur astearekin bukatzeko, 19:00etan, ‘Ispilua’ antzezlana izango da, kultur gunean. Kultura batzordetik ekintzek izan duten parte [...]
Lizartzako kultur astearen barruan, hitzaldia izango da hilaren 30ean, 20:00etan, kultur gunean. Nafarroako konkista 500 urte, arabar, bizkaitar eta gipuzkoarren parte hartzea hitzaldia izango da, Nafarroa bizirik taldearen eskutik. Abenduaren 1ean, berriz, umeentzat tailerrak egingo dituzte, 17:00etan hasita, kultur gunean, eta 20:00etan, Mongoliako mendietan barrena proiekzioa izango da Josu Perezen eskutik leku berean, kultur gunean.
Andoni Agirre, Gipuzkoa Zero Zaborreko kidea Lizartzako Kultur Astean, gaur, 20:00etan Zaborra: guk sortu, guk kudeatu hitzaldia izango da kultur gunean; Gipuzkoa Zero Zaborreko taldeko kideak etorriko dira hitzaldia ematera. Zaborraren eboluzioa eta arazoak azalduko dituzte. Zaborraren inguruan interesa duen edonork bertara joateko aukera izango du. Zaborraren gaia pil-pilean dago. Zer da hitzaldian azalduko duzuena? Gaur egun zaborrarekin ditugun arazoak azalduko ditugu. Zabortegiak gainezka ditugu, eta Europako aginduarekin 2015. urterako itxita egon behar dira. [...]
Nahiz eta hurrengo asteburuan izan ekitaldi nagusienak, etzi emango diete hasiera Inauteriei. 12:00etan gibela janez hasiko dira, eta udal ordezkariak eta txekorra plazan izango dira. [...]
Urtarrileko azken bi igandeetarako auzolanerako deia egin du Iñaki Bera, nekazari berriak. Negutegian laguntzea nahi du, eta Barazki bizidunak da bere negutegia. Igandean bere negutegira [...]
Gipuzkoako Foru Aldundiak Berastegin, A-15ean, eurite handiak izan zirela eta, luiziak izateko arriskua ikusi du. Horregatik, Berastegitik Andoainera norabidean A-15era sartzeko bidea itxi du. Sarbide [...]
Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.
Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.
Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.
Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]
Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala bihar hasiko da Garagardo dastaketarekin, baina egitarauaren barruko ekitaldirik nabarmenena bihar izango da. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realeko harrobiaren zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindulari izandakoa mahaiaren bueltan elkartuko dituzte Emaneurrekoek. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiaren bueltan ariko dira hizketan bi kirolariak. Mahai-ingurua Barrenan izango da, 19:00etan hasita. Emaneurreren [...]