Leaburu

Larresorokoen bisita

2011/04/05
Nork
Larresorokoen bisita

Pasa den igandean Lapurdiko Larresoro herriko lagunen bisita jaso zuten Leaburu-Txaramakoek. Guztira 60 lagun inguru elkartu ziren. Toka txapelketa egin zuten, lehenik. Irabazleak Larresoroko Pantsiz eta Katu izan ziren. Ondoren, sagardotegira joan ziren bazkaltzera. Bertan musika eta kantuen bidez alaitu zuten giroa.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Aisia, Leaburu | Ez dago iruzkinik »

Txaramako jaiak antolatzeko bilera

2011/04/01
Nork

Txaramako jaiak gerturatzen ari direla eta, Txaramako Jai Batzordeak bilera egingo du, hilaren 12an, asteartean. Horretarako, 19:30ean Txaramako elkartean elkartuko dira. Herritar guztiak gonbidatuta daude.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Bilera, Ekitaldiak, Leaburu, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Peñascal Fundazioaren esku gelditu da Ostatua

Leaburu-Txaramako udaletxean  ez ohiko batzarra egin zuten atzo. Gai zerrendan, besteak beste, Herriko Ostatuaren kudeaketaren behin behineko esleipena aurkitzen zen. Udal ordezkariek azaldu zutenez, lehiaketara bi partaide aurkeztu ziren eta hauetan lehena Peñascal Fundazioa gelditu zen. Gauzak honela, euren esku geldituko da Leaburuko Ostatua, 10 urterako. Ondoren, beste bost urteko luzapena eskatu ahalko dute. Hilean [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Leaburu | Ez dago iruzkinik »

Info7ren aldeko bertso afaria

2011/03/22
Nork
Info7ren aldeko bertso afaria

Pasa den ostiralean, Leaburu-Txaramako herritarrak Info7 irratiaren aldeko bertso afari batean elkartu ziren. Bertan izan ziren Jokin Uranga eta Amets Arzallus bertsolariak. Guztira 40 lagun inguru elkartu ziren Zazpi Bide elkartean, eta 350 euro bildu zituzten Info7 irratiarentzat. Giro ederrean pasa zuten gaua .

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kultura, Leaburu | Ez dago iruzkinik »

Arzallus eta Uranga izango dira Info 7ren aldeko bertso afarian

2011/03/15
Nork

Bertso afaria izango da ostiral honetan, 20:30ean, Leaburuko Zazpi Bide elkartean. Herriko Larte Azpi kultur ekintza elkarteak antolatu du afaria. Eta, Info 7 irratiaren aldekoa izango da. Bertan  izango dira bi bertsolari ezagun, Jokin Uranga azpeitiarra eta Amets Arzallus hendaiarra. Txartelak herritarrentzat salgai izan dira hainbat egunetan Zazpi Bide elkartearen sarreran. Orain, bertso afarira joan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Bertsolaritza, Ekitaldiak, Kultura, Leaburu | Ez dago iruzkinik »

Leaburun hauteskundeen inguruko bilera larunbatean

2011/03/10
Nork

Leaburu-Txaramako ezker abertzaleak etzi udal hauteskundeen inguruko bilera egingo du. Bilera 16:30ean izango da Leaburuko kultur etxean. Bertan inguratzen ari diren hauteskundeei buruz hitz egingo dute.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bilera, Ekitaldiak, Leaburu, Politika | Ez dago iruzkinik »

Candanchura eskiatzera joateko aukera bikaina

2011/03/02
Nork

Belauntza, Orexa eta Leaburuko udalek eskiatzera joateko irteera antolatu dute martxoaren 18tik 20ra bitarte. Izena emateko epea hilaren 7an amaituko da. Candanchura autobusez joango dira. Ostiral iluntzean abiatu eta igande arratsaldean itzuliko dira. Ostatua bertako Aguilas aterpetxean hartuko dute. Aterpetxe hau eskiatzeko pisten ondoan dago. Irteerarako lehentasuna Uli Mankomunitateko herritarrek izango dute. Belauntzako, Leaburuko eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Aisia, Belauntza, Ekitaldiak, Gaztelu, Herriak, Kirola, Leaburu, Mendi irteera, Orexa | Ez dago iruzkinik »

Haur eta gaztetxoen begirale izateko lan poltsa osatzen ari dira

2011/03/02
Nork

Aurtengo Aste Santu eta Gabonetako ludotekarako zein uztaileko udaleku irekietarako, aisialdirako begiraleen lan poltsa osatzeko jendea behar dute Uli Mankomunitateko herriek, hau da, Belauntzak, Leaburu-Txaramak, Gazteluk eta Orexak. Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 28an ireki zen eta hilaren 18an amaituko da. Belauntza, Leaburu-Txarama eta Gaztelun informazioa eta dokumentuak udaletxean eskuragarri egongo dira. Orexarako telefonoz edo emailez [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Belautza, Gaztelu, Gizartea, Leaburu, Orexa | Ez dago iruzkinik »

Leaburuko udal liburutegia berriro zabalik

2011/02/15
Nork

Leaburuko udal liburutegiak ateak zabaldu ditu berriro. Liburutegia astelehen, asteazken eta ostiraletan 17:00etatik 19:00etara irekiko dute. Leaburuko Udalak ordutegi horretan KZ guneko zerbitzua erabili ahal izango dela gogorarazi du. Baita astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:30era eta tutoreak adierazten duen egunetan ere.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Kultura, Leaburu | Ez dago iruzkinik »

Anjel Arrospidek final berri bat jokatuko du urrezko mailan

Anjel Arrospideren ibiliak ez du etenik. Leaburuko aizkolariak final berri baterako txartela lortu zuen asteburuan, Munitibarren. Binakako txapelketaren urrezko mailan, Arrospidek Mugerza II.arekin osatzen du bikotea eta argi dago gustuko duela ebakera desberdineko lehia hau. Aizkolariek sei ariketa desberdin egin behar izaten dituzte, eta iraupenak baino trebetasunak du garrantzia. Kaso horretan, leaburuarra maisua da eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Kirola, Leaburu | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hilaren 26an Umeen Eguna izango da Sanjuandegin, auzoko festen harira gunean   duela 11 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Sanjuandegin 3 urtetik 12 urtera bitarteko haurrentzako Umeen Eguna antolatu dute maiatzaren 26rako. Haurrei zuzendutako ekitaldiak izango dira goiz-goizetik, «egun polit bat pasatzeko asmoarekin». Umeen Egunean parte hartzeko izena emateko orriak herriko ikastetxeetan banatu dituzte, eta gaur da inskribatzeko azkenengo eguna. Esku orririk jaso ez duenak 645-47 17 00 telefonora deituta eman dezake izena. [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Xanti Zabala ‘Lexo’ (Iritzia: Joxe Juan Ugalde) gunean   duela 17 minutu · Ikusi

    Zuri bertsorik beteena sortzea adina kostako zait artikulu hau osatzea. Barrua bor-bor daukat. Bihotza ere bai. Etzi Gaintxurizketan zure errautsak aireratzeko ekitaldian aurreskua dantzatzeko eskaintza egin zidatenetik, bertsolariari gaia jartzen dioteneko une erabakigarrian aurkitzen naiz: nondik hasi, zer esan, nola segi… baina, guztiaren gainetik, nola bukatu. Urduri eta gogo biziz urratsak hasi eta bukatzeko. Zuk


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Zine karteldegia (hilaren 18a, 19a eta 20a) gunean   duela 42 minutu · Ikusi

    NIESSEN (Errenteria-Orereta) La sombra de la traición : 17:15; 20:00; 22:45; 01:00 (lar.).   Los cachorros : 17:30; 19:45.   Sombras tenebrosas : 17:00; 19:45; 22:30; 01:00 (lar.).   Los vengadores 3D : 17:00; 19:45; 22:30; 01:00 (lar.).   Los vengadores : 17:10; 19:50; 22:40.   Los juegos … : 17:00; 20:00.   American Pie: el reencuentro : 22:45; 01:00 (lar.).   Infiltrados…: 22:45; 01:00 (lar.). VARIETES (Hendaia) L’oncle Charles : 17:00 (ig.); [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Asteburuko ekitaldiak (hilaren 18a, 19a eta 20a) gunean   duela 47 minutu · Ikusi

    MUSIKA Errenteria-Orereta: Gaur, bertso musikatuak izango dira Arkaitza tabernan 23:30etik aurrera. Bertsolariak Jon Martin, Jokin Labaien, Arkaitz Oiartzabal eta Manex Mujika izango dira, eta gai jartzailea Haritz Casabal.   Errenteria-Orereta: Gaur eta bihar, Musikasteren haritik hainbat ekitaldi izango dira. Gaur: 18:30ean, Errenteria Musikaleko ikasleen emanaldia izango da Xabier Olaskoaga plazan. 20:30ean, hainbat abesbatzek kontzertua emango dute Fatimako [...]


  • Amaia Ventas-(e)k beste sarrera bat idatzi du EAJko ordezkariek Bilduk atez atekoa ezarriko duen argitzeko eskatu dute gunean   duela 47 minutu · Ikusi

    Koadro txikia EAJko kostako ordezkariek Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian Bilduk atez atekoa ezarriko duen ala ez argitzeko eskatu dute. Aian ez dutela jarriko aurreratu du Aiako alkate Igor Iturainek (EAJ). Pasa den astean, aipatu herrietako alkateek (Bildu) eta Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari Amaia Guruzetak (Bildu) birziklatzearen alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartu zuten, agerraldi publiko [...]