Gaur 08:30ak inguruan auto bat irauli da Leaburun, Gi-3881 errepideko 2. kilometroan. Herrizaingo sailak esan duenez, istripuan ume bat zauritu da, eta Asucion klinikara eraman dute
Irakurri gehiagoGaur 08:30ak inguruan auto bat irauli da Leaburun, Gi-3881 errepideko 2. kilometroan. Herrizaingo sailak esan duenez, istripuan ume bat zauritu da, eta Asucion klinikara eraman dute
Irakurri gehiagoUrretxun jokatu zuten igandean Urrezko Aizkorako kanporaketa. Lopezen eta Erasunen aurka jokatu eta gero, Arrospide eta Mugertza II.ak lortu dute finalerdietarako txartela. 45 ontzako enborra, kana erdiko bat zutik, bi enbor 45 ontzakoak, 45 ontzako bat zutik, bi 60 ontzako eta sei kana erdiko erdibitu behar izan zituzten bi bikoteek. Lan guzti horiek bukatzen lehenak [...]
Irakurri gehiagoGazteluko alkateak, Mikel Bellosok, Maria Albizu Irizar bizilaguna zoriondu du gaur goizean, udalaren izenean. Izan ere, Albizuk 103 urte betetzen ditu gaur. Umoretsu hartu du alkatea, eta sasoi betean dagoela eta burua argi duela erakutsi du. Albizu Leaburun jaio zen, baina ezkontzean Gaztelura joan zen bizitzera.
Irakurri gehiago
Euskal herritar askok bezala, Leaburu-Txaramako herritarrek urtea mendira joanez hasi zuten. Urtero bezala, zenbait herritar, aurten ere, Erroxpe mendira igo ziren. Bertan hamaiketakoa egin zuten, eta euskal presoak ere gogoan izan zituzten. Bestetik, Leaburu-Txaramako Udalak herritarrei Gabonak zoriondu eta eskerrak emateko Lurlaneko produktuez osatutako saski bat zozketatu du Leaburuko eta Txaramako etxe guztien artean. Horretarako, [...]
Irakurri gehiagoEuskal Herriko Mus Txapelketaren kanporaketak jokatzen ari dira eskualdeko herrietan. Ostiralean, Leaburu-Txaramako herritarrek azken honetako elkartean jokatu zuten. Iban Amondarain Uriartek eta Luis Mari Alkorta Uriartek osatutako bikotea izan onena, finala eurek irabazi baitzuten. Kanporaketari zegozkion sariez gain, hurrengo fasera sailkatzeko txartela eskuratu zuten. Herrietako kanporaketa gainditzen duten bikoteek, herrialdekoan jokatzen dute, eta zazpi lehia [...]
Irakurri gehiagoUrte berria saski eta guzti hasi ahalko du Leaburu-Txaramako familiaren batek. Izan ere, udalaren eskutik, saski baten zozketa egingo dute urtarrilaren 2an. Ekimen honekin, udalak, nolabait «eskertza» adierazi nahi die herritarrei. Herritar bakoitzak zenbaki bat izango du, eta ONCE itxuen elkarteko zozketako zenbaki irabazlearen azken hiru zenbakidunak jasoko du saskia.
Irakurri gehiagoEuskal Herriko Mus Txapelketa herriz-herri jokatzen ari da, Bai Euskal Herriarik antolatuta. Leaburu-Txaramari dagokion kanporaketa, hilaren 30ean, ostiralean, jokatuko da. Txaramako elkartean 21:30ean elkartuko dira, lehia jokatzeko. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu, eta sari “potoloak” egongo direla azaldu dute antolatzaileek.
Irakurri gehiagoIzarren argia filma izango da gaur, ostirala, ikusgai Txaramako Kultur Etxean. 18:00etatik aurrera emango dute. 1938an Saturrarango emakumeen kartzelan Espainiako Gerra Zibilean gertatutako ankerkeriak biltzen ditu pelikulan Mikel Rueda zuzendari bilbotarrak. Barbara Goenaga alkizarrak eta Erik Probanza tolosarrak hartzen dute parte.
Irakurri gehiagoUdaletik azaldu dutenez, ostiralean, hilaren 18an, ez dute zabalduko kultur etxea. Hain zuzen ere, igandean, hau da, hilaren 20an Espainiako Gorte Orokorretarako hauteskundeak izango dira, eta kultur etxea bozkatzeko gune bezala erabiliko dutenez, ezingo dute zabaldu.
Irakurri gehiagoUholdeen kaltetuekin bilera egingo dute gaur, Leaburuko udaleko ordezkariek. 19:30ean izango da, udaletxeko batzar aretoan.
Irakurri gehiago