Ibarra

Ondo egiten ikasteko

2012/03/23
Nork
Ondo egiten ikasteko

Erraza dirudien arren, ez dugu guztiz ongi egiten, eta hori ekidin asmoz, Tolosaldeko Mankomunitateak Ecovidrio erakundearen laguntzarekin beiraren birziklatze kopurua igotzea eta birziklatzen dena kalitatez egitea helburu duen ekimena jarri du martxan. Villabonan eta Iruran izan dira informazio puntuarekin, eta atzokoa Ibarraren txanda izan zen. Herriko plazan kokatu zuten, eta herritar ugarik izan zuen beira [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Herriak, Ibarra, paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gutuna: Dena krisian ote dago, Ibarrako Gazte Festak ere bai?

2012/03/22
Nork

Ibarrako Gazte Asanbladaren izenean kezka handi bat dugu; 2012an Gazte Festarik izango ote? Ibarrako Gaztetxea eta Gazte Asanblada kinka larrian ikusten ditugu. Autokritika egin dugu, Gaztetxearen izaera zabal horretan itxia den zerbaitetan bilakatu da eta horrek honetara eraman gaitu. Une honetan helburu bat dugu, Ibarrako gazte guztien artean antolatutako festak, horrela pluralagok, parte hartzaileagoak, dibertigarriagoak… [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Hartu hitza, Herriak, Ibarra, Kultura, paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Greba orokorrari buruzko informazio banaketa

2012/03/22
Nork

Martxoaren 29ko  greba orokorraren inguruko informazio banaketa egingo dute etzi, larunbatean, Ibarrako greba komiteak deituta. Erreformari ez! Burujabetza ekonomikoa lelopean, 10:00etan egin dute hitzordua Ibarrako plazan, eta gazteei, langilegoari eta, oro har, herritar guztiei egin diete joateko gonbita.

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Herriak, Ibarra, paperekoa | Ez dago iruzkinik »

«Ibaialde itxiko balitz, euskara etorkizunik gabe legoke»

2012/03/22
Nork
«Ibaialde itxiko balitz, euskara etorkizunik gabe legoke»

Garai zailak dira Lodosako Ibaialde ikastolarentzat. Irakasleak soldata jaso gabe lau hilabate zeramatzatela ikastolaren aldeko elkartasun festa egin zuten otsailean. Uneko egoerari buelta ematea lortu zuten, baina bertako zuzendaria den Iñigo Telleria ibartarrak dioen bezala, «arazoari estalki bat baino ez diogu jarri, eta hemendik gutxira arazo berarekin egon gaitezke». Bost ikasle zituen ikastolak bere sorreran, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita elkarrizketa, Euskara, Gizartea, Herriak, Hezkuntza, Ibarra, paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Langostino moto elkartearen irteera

2012/03/21
Nork

Langostino moto elkarteak bira egingo du igande honetan, hilaren 25ean. Hasiera batean egun osorako ibilaldia egin asmo bazuten ere, azkenean, goiz bira egitea erabaki dute. Ibarratik 09:30ean irtengo dira, eta Betelu aldera abiatuko dira. Lekunberritik eta Irurtzundik pasata, Goñira iritsiko dira, eta han hamaiketakoa egingo dute. Handik Ibarrarako bidea hartuko dute.

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Herriak, Ibarra, paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Lasterka, Elkartasuna xede hartuta

2012/03/15
Nork
Lasterka, Elkartasuna xede hartuta

Ehunka gaztetxori ezagunago zaie orain Mendebaldeko Sahara, eta bertako Tichla herria. Uzturpe ikastolan sahararrak eta euren egoera ezagutzeko hainbat ekimen burutu dituzte urte hasieratik, eta atzo eman zioten amaiera, Sahararen aldeko Elkartasun Kilometroarekin. Bada, gaztetxo ugarik egin zuen korri, eta dirua batzea ere lortu zuten. Tichla herriko ikastetxea eta erietxea hobetzeko erabiliko dute bildutakoa. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Herriak, Ibarra, paperekoa | Ez dago iruzkinik »

«Espero ez zuen» 250.000 euroko galerari egin behar dio aurre udalak

2012/03/15
Nork
«Espero ez zuen» 250.000 euroko galerari egin behar dio aurre udalak

Ibarrako Udal Gobernua osatzen duen Bildu alderdiak jakitera eman  duenez, beraiek alkatetza hartu eta «berehala eta inolako errurik izan gabe», bi auzitan murgildurik ikusi dute udala, eta 250.000 euroko ordainketari aurre egin beharra izango du ziurrenik bi urteren buruan. Udalerako lan egiten zuen arkitektoak jarritako salaketa, eta Zapatero Plana deiturikoarekin buruturiko proiektua daude kopuru horren [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Herriak, Ibarra, paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Ibarrako Parrokiak teilatuaren konponketa gastuei aurre egiteko laguntza eskatu du

2012/03/15
Nork
Ibarrako Parrokiak teilatuaren konponketa gastuei aurre egiteko laguntza eskatu du

2011. urteko abenduan hasi ziren Ibarrako parrokiaren teilatua konpontzeko lanak, eta urtarrilean bukatu zituzten. 60.000 euroko aurrekontua izan dute obrek, eta parrokiaren batzarrak aurreikusi zituen diru laguntzak jasoko ez dituztenez, herritarriei laguntza ekonomikoa eman dezaten eskatu die. Ibarrako eraikin esanguratsuenetakoa da San Bartolome eliza. 1550ean Migel Idogarate hargin asteasuarrak hasi zituen eraikitze lanak, eta 1587an [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Herriak, Ibarra, paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Herrira aurkeztu dute Ibarran

2012/03/15
Nork
Herrira aurkeztu dute Ibarran

«Euskal preso eta iheslari politikoen eskubideak bermatzeko helburuz» sortu den Herrira mugimendua aurkeztu zuten herenegun Ibarran. Mugimenduaren berri izatera hainbat ibartar gerturatu ziren Kultur Etxean egindako batzarrera. Herrira ez dagoela inongo alderdi politikoren menpe azaldu zuten, eta presoekiko eta iheslariekiko elkartasun eta gizarteratze ekimenak burutu eta informazioa zabaltzea daudela izango dituen egitekoen artean. i.t.

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Herriak, Ibarra, paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Sahararen aldeko elkartasun kilometroa egingo dute gaur

2012/03/15
Nork

Saharar errefuxiatuen kanpalekuetako Tichla herriari laguntzeko asmoz, II. Elkartasun kilometroa egingo dute gaur Ibarran. Uzturpe ikastolak antolatu du ekimena elkarbizitza planaren barruan, eta Ibarrako Udalaren laguntza izan du. Ekimen honekin, elkartasuna lantzeaz gain, ikasleak saharar errefuxiatuen kanpalekuetako eta zehazki Tichlako errealitateaz jabetuz, bertako ikastetxearen eta erietxearen azpiegitura hobetzeko dirua lortu nahi dute. Maila guztietako ikasleek [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Herriak, Ibarra, paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hilaren 26an Umeen Eguna izango da Sanjuandegin, auzoko festen harira gunean   duela 11 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Sanjuandegin 3 urtetik 12 urtera bitarteko haurrentzako Umeen Eguna antolatu dute maiatzaren 26rako. Haurrei zuzendutako ekitaldiak izango dira goiz-goizetik, «egun polit bat pasatzeko asmoarekin». Umeen Egunean parte hartzeko izena emateko orriak herriko ikastetxeetan banatu dituzte, eta gaur da inskribatzeko azkenengo eguna. Esku orririk jaso ez duenak 645-47 17 00 telefonora deituta eman dezake izena. [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Xanti Zabala ‘Lexo’ (Iritzia: Joxe Juan Ugalde) gunean   duela 17 minutu · Ikusi

    Zuri bertsorik beteena sortzea adina kostako zait artikulu hau osatzea. Barrua bor-bor daukat. Bihotza ere bai. Etzi Gaintxurizketan zure errautsak aireratzeko ekitaldian aurreskua dantzatzeko eskaintza egin zidatenetik, bertsolariari gaia jartzen dioteneko une erabakigarrian aurkitzen naiz: nondik hasi, zer esan, nola segi… baina, guztiaren gainetik, nola bukatu. Urduri eta gogo biziz urratsak hasi eta bukatzeko. Zuk


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Zine karteldegia (hilaren 18a, 19a eta 20a) gunean   duela 41 minutu · Ikusi

    NIESSEN (Errenteria-Orereta) La sombra de la traición : 17:15; 20:00; 22:45; 01:00 (lar.).   Los cachorros : 17:30; 19:45.   Sombras tenebrosas : 17:00; 19:45; 22:30; 01:00 (lar.).   Los vengadores 3D : 17:00; 19:45; 22:30; 01:00 (lar.).   Los vengadores : 17:10; 19:50; 22:40.   Los juegos … : 17:00; 20:00.   American Pie: el reencuentro : 22:45; 01:00 (lar.).   Infiltrados…: 22:45; 01:00 (lar.). VARIETES (Hendaia) L’oncle Charles : 17:00 (ig.); [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Asteburuko ekitaldiak (hilaren 18a, 19a eta 20a) gunean   duela 47 minutu · Ikusi

    MUSIKA Errenteria-Orereta: Gaur, bertso musikatuak izango dira Arkaitza tabernan 23:30etik aurrera. Bertsolariak Jon Martin, Jokin Labaien, Arkaitz Oiartzabal eta Manex Mujika izango dira, eta gai jartzailea Haritz Casabal.   Errenteria-Orereta: Gaur eta bihar, Musikasteren haritik hainbat ekitaldi izango dira. Gaur: 18:30ean, Errenteria Musikaleko ikasleen emanaldia izango da Xabier Olaskoaga plazan. 20:30ean, hainbat abesbatzek kontzertua emango dute Fatimako [...]


  • Amaia Ventas-(e)k beste sarrera bat idatzi du EAJko ordezkariek Bilduk atez atekoa ezarriko duen argitzeko eskatu dute gunean   duela 47 minutu · Ikusi

    Koadro txikia EAJko kostako ordezkariek Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian Bilduk atez atekoa ezarriko duen ala ez argitzeko eskatu dute. Aian ez dutela jarriko aurreratu du Aiako alkate Igor Iturainek (EAJ). Pasa den astean, aipatu herrietako alkateek (Bildu) eta Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari Amaia Guruzetak (Bildu) birziklatzearen alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartu zuten, agerraldi publiko [...]