Ibarrako udaleko Kirol departamentuak epea ireki du 2011. urterako Kirol Jardunetarako diru laguntzak eskatzeko. Eskaerak aurkezteko epea 2011ko martxoaren 15ean amaituko da. Oinarriak eta aurkeztu beharreko agiriak web orrian daude, www.ibarrakoudala.net helbidean. Edo bestela, kiroldegiko bulegoetan ere eskura daitezke, 8:00etatik 13:00ak bitarte eta 15:00etatik 22:00ak bitarte.
Irakurri gehiago
Etiketak:diru laguntza, ibarra, kirola
Bidalita Ibarra, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Hauspoa Kultur Elkarteak, Alur Dantza Taldeak eta Loatzo musika eskolak Kalderero egunerako antolatu duten kalejiran parte hartzeko entsegua egingo dute bihar, 19:30ean Alurren lokal zaharrean, Ibaigainen. Heldu eta haurrentzat da deia. Hauek zartaginak eta mailuak hartuta joan beharko dute entsegura. Hauspoa Elkarteak herritar guztiak entseguan eta kalejiran parte hartzera animatzen ditu. Kalejirarako, ostiralean 18:00etan elkartuko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:entseguak, ibarra, kalderero eguna
Bidalita Ibarra, jaiak | Ez dago iruzkinik »
2011ko udal tasen salbuespenak eta hobariak eskatzeko epea zabaldu du Ibarrako Udalak. Familia unitate bakoitzeko 2011rako indarrean dagoen lanbidearteko soldata minimoa (641,40 euro) baino gutxiagoko sarrerak egiaztatzen dituzten pertsona fisikoek onurak hauek jaso ahal izango dituzte. Onurak zabor-bilketagatiko tasaren salbuespen osoa izatea, eta ur eta estolderiaren gutxienezko kontsumoaren zenbatekoaren hobariaren ordaina izatea dira. Onura hauek [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:gizartea, ibarra
Bidalita Gizartea, Ibarra | Ez dago iruzkinik »
Ibarrak bosgarren egin du 600 kiloko mailan Goma Gaineko Euskal Herriko Sokatira Txapelketaren lehen jardunaldian. Sokarri taldeak lortu du lehen postua tiraldi guztiak irabazi eta gero. Baionan jokatu da norgehiagoka. Zortzi talde aritu dira lehian: Ibarra, Sokarri (Arrigorriaga, Bizkaia), Abadiño (Abadiño, Bizkaia), Amaiur (Amaiur, Nafarroa Garaia), Ñapurrak (Ezpeleta, Lapurdi), Indarka-Baiona (Baiona, Lapurdi), Basaburua-Imotz (Basaburua eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:600 kiloko txapelketa, ibarra, sokatira
Bidalita Ibarra, Kirola, Sokatira | Ez dago iruzkinik »
Ibarrako Udalak ekitaldi honetan 849.000 euro bideratuko ditu herritarren beharrei erantzungo dieten zerbitzuei eusteko eta berriak sortzeko. Honela, ibartarrei zuzendutako gizarte arreta hobetuko delarik.Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailak arreta berezia eskainiko die hirugarren adinekoei eta estualdi ekonomikoan bizi diren pertsonei. Aurtengo urterako prestatutako aurrekontuaren bidez, Ibarrako Udalak eutsi egingo die orain arte erantzun ona jaso duten [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:arreta, gizartea, ibarra
Bidalita Gizartea, Ibarra | Iruzkin bat »
Euskadiko sokatira Txapelketan jada hiru txapela banatu dira, eta asteburu honetan laugarrena eskuratzeko norgehiagoka hasiko dute. Bertan izango da Ibarrako sokatira taldea. Jardunaldi hau bihar izango da Baionan. Euskadiko Sokatira Txapelketako bosgarren saioa jokatu da, eta gizonezkoen tiraldiak izango dira ikusgai. Txapelketak etenaldia izan zuen joan zen asteburuan, eta larunbat honetan, bidearen erdia osatuko du. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:ibarra, kirola, sokatira
Bidalita Ibarra, Kirola, Sokatira | Ez dago iruzkinik »
Ibarrako Alurr Dantza Taldeko haurrek, berrikuntza gisa, kaldereroen jaian parte hartuko dute hilaren 25ean, 18:00etatik aurrera. Horretarako, Alurr taldeak dantza ikastaro bat emango du bihar, hilak 19, 12:00etan. Alurr Dantza Taldearen lokal zaharrean izango da. Txarangak joko dituen doinuak dantzatuko dituzte. Eta Ibarrako Loatzo musika eskolako abesbatzak ere parte hartuko du. Kaldereroetan parte hartuko duten [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Dantza, Ibarra | Ez dago iruzkinik »
Mapfre ontziak bigarren postua mantentzen du. Gainera, lehenengo postuan doan Virbac-Paperec ontziak izan dituen arazo batzuk direla eta, orain duten 508 miliatako tartea txikitzea posible izango da. Jada 47. eguna dute Barcelona Word Race txapelketan. Gutxi gora behera ibilbidearen erdia egina dute eta Zeelanda Berriko uretan nabigatzen ari dira orain. Fernandezek eta Martinezek hirugarren postuan [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:bela, fernandez, ibarra, kirola, martinez
Bidalita bela, Ibarra, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Haitzetan Raju Mendi Taldeak asteburu pasa antolatu du asteburu honetarako. Irteerara joan nahi dutenek larunbatean 08:00etan Ibarrako plazara joan beharko dute. Asteburu honetan Nafarroa bisitatuko dute, zehazki Lizarrara joango dira. Bertako mendi taldearekin senideturik aurkitzen dira eta haiekin batera mendira joateaz gain beste hainbat ekitaldi egingo dituzte.
Irakurri gehiago
Etiketak:ekitaldia, haitzetan raju, ibarra, mendi irteera
Bidalita Ekitaldiak, Ibarra, Mendi irteera | Ez dago iruzkinik »
Ibarrako Udalak erabilera anitzeko eraikina gauzatzeko eta etxebizitzak egiteko asmoa duten aldameneko orubearen salmenta adjudikatzeko lehiaketa bat antolatu zuen. Txelo Romeoren hitzetan erantzuna «oso positiboa» izan da, proiektu honetan interesatutako zortzi enpresen proposamenak jaso baitituzte. Honek «Gipuzkoan bakarra den zentro honek piztu duen interesa erakusten duela» erakusten du Romeoren ustez. Aurretik, udalak LKS enpresari 151.000 [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:azpiegiturak, ibarra
Bidalita azpiegiturak, Ibarra | Ez dago iruzkinik »