Ibarrako Subegi kultur elkartearen inguruan mugitzen diren hainbat taldek antolatuta, Subegi eguna izango da larunbat honetan. Aurten egingo ez den Ibarrako Garagardo Festaren hutsunea bete nahi du Subegi egunak, «haurrentzat nahiz helduentzat, eta herritar guztiei irekia den egitarauarekin». Garagardo Festak utzitako lekua betetzeko, hainbat ideia zituzten antolatzaileek, baina azkenean Subegi eguna aukeratu zuten. «Garagardo Festa [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Herriak, Ibarra, Kultura, paperekoa | Ez dago iruzkinik »
San Bartolome jaiak antolatzen hasteko Festa Batzordea egitekoa ziren gaur, baina maiatzaren 10era atzeratu dutela jakinarazi dute. 19:30ean izango da, udaletxeko batzar aretoan.
Irakurri gehiago
Bidalita Gizartea, Herriak, Ibarra, Kultura, paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Ibarrako Udaleko Euskara Zerbitzuak Emeterio Arrese Literatur Lehiaketan izena emateko epea zabaldu du. Hogeita laugarren urtez antolatzen duten ekimenean 16 urte arteko ibartar gazte guztiek parte har dezakete, hiru mailatan banatuta. Parte hartzeko ekainaren 15a baino lehen utzi beharko dira lanak kultur etxean edota euskara zerbitzuan. Lanek Ibarra izan behar dute ardatz, eta erreportaje, ikerketa-lan, [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Ekitaldiak, Herriak, Ibarra, Kultura, Leihaketak, paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Laster izango da Ibarrako Eneko Aritzaren Lagunak kultur elkartearen bigarren lana ikusteko aukera. 2004an Eneko Aritza film laburra estreinatu zuten, eta orain Sua filma jendaurrean aurkezteko prest dute. Estreinaldiaren aurretik, girotzen joateko, filmaren grabaketako argazkiekin erakusketa jarri dute Ibarrako kultur etxean. Maiatzaren 25era arte izango da erakusketa ikusteko aukera. Goizez, 11:00etatik 13:00etara izango da zabalik, [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Gizartea, Herriak, Ibarra, Kultura, paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Ohiko osoko bilkura egingo dute gaur Ibarrako udaletxean, 19:30etik aurrera. Bertan, besteak beste, Ibarrako Hirigintza Plan Orokorraren behin betiko onarpena lortzeko prozedura geldiaraztea eta Plan Orokor berria egiteko proposamenaren onarpena eta Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde koordinakundeak aurkezturiko mozioa eztabaidatuko dute.
Irakurri gehiago
Bidalita Gizartea, Herriak, Ibarra, paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Uzturpe Ikastolako DBH 3ko ikasleek, Hezkuntza Solidarioa proiektuaren barruan, gizarte sareen inguruko ezagutza zabaltzeko aurkezpen bat burutu dute. Lan hau Ibarrako kultur etxean, apirilaren 26an, 19:00etatik aurrera aurkeztuko dute jendaurrean. Sextinga-a, Grooming-a eta Ciberbulling-a moduko gaiak jorratu dituzte lan honetan.
Irakurri gehiago
Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Herriak, Hitzaldiak, Ibarra | Ez dago iruzkinik »
Subegi eguna antolatu dute maiatzaren 12rako. 12:00etan dultzaineroak izango dira, 14:30ean bertso bazkaria Xabier Silveira eta Alaia Martinekin, ondoren haur jolasak, eta 20:30ean hasi eta goizaldera arte Zea Mays, Hesian, DJ Bull, DJ Elepunto, Willis Drummond edota La Jodederaren musikaz gozatzeko aukera izango da Emeterio Arreseko frontoian. Bertan karpa jarriko dute, txosnak egongo dira, eta [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Herriak, Ibarra, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Xabi Fernandez ibartarraren bela ontziak atzo hasi zuen seigarren etapa. Itajai (Brasil) eta Miami (Ameriketako Estatu Batuak) arteko ibilbidea dute aurretik. Hamabost egunez lurrean egon ostean, lurra utzi eta 4.800 milia dituzte aurretik. Cabo Frio ekidin asmoz, Team Telefonica bela ontziak aurrera egiteko hegoaldeko bidea aukeratu du, eta ibilbidea hasi eta lehen zatian bide hori [...]
Irakurri gehiago
Bidalita bela, Ibarra, Kirola, paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Ibarrako Udalak herriko eragile eta taldeen parte hartzea eta elkarlana bultzatu nahi ditu, «proiektu eta ekimenak guztien artean sortzeko». Bada, helburu horrekin aurrera egiteko, herriko eragile eta taldeak bilerara deitu ditu, datorren asteartean, hilaren 24an, 19:00etan, Ibarrako Kultur Etxean: Udaletik adierazi dutenez, «urteko egutegiari begiratuta, bistan gelditzen da Ibarran ekintza asko antolatzen direla urte osoan, [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Herriak, Ibarra, Kultura, paperekoa | Ez dago iruzkinik »
San Lorenzo festak antolatzeko bilera egingo du gaur jai batzordeak, udaletxean, 20:30ean hasita. Berastegiko Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu bileran parte hartzera.
Irakurri gehiago
Bidalita Ekitaldiak, Herriak, Ibarra, paperekoa | Ez dago iruzkinik »