Gazteluko ezker abertzaleak Elkartasun eguna antolatu du, larunbaterako. Gazteluko kultur etxean izan ziren arazoen ondorioz, oraindik inputatuta dauden 12 lagunei eta bost langile kaleratuei elkartasuna adieraztea izango da helburua. Horretarako, goizean hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Nahiz eta, bazkalostean ere festarekin jarraituko duten. 12:30ean emango diete hasiera elkartasun egunari, herriko plazan egingo duten sagardo dastaketarekin. 13:30ean [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:elkartasun eguna, ezker abertzalea, gaztelu, inputatu, kultur etxea
Bidalita Bertsolaritza, Bestelakoak, Ekitaldiak, Gaztelu | Ez dago iruzkinik »
Gazteluko ezker abertzaleak Elkartasun eguna antolatu du, maiatzaren 7rako. Gazteluko kultur etxean izan ziren arazoen ondorioz, oraindik inputatuta dauden 12 lagunei eta bost langile kaleratuei elkartasuna adieraztea dute helburu. Kultur etxearekin izandako gorabeherak orain dela 12 urte hasi ziren. «Kultur alorrean zeuden gabeziei aurre egiteko kultur gune bat sortzea» izan zen kultur etxea sortzearen helburua. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:elkartasun eguna, ezker abertzalea, gaztelu, inputatuak, kultur etxea, politika
Bidalita Ekitaldiak, Gaztelu, Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »
Cope.es webgunearen arabera, Guardia Zibila Andoni Goikoetxea gazteluarraren bila dabil. Gaur goizean Gaztelun eta Txaraman izan dira. Txaraman pisu bat miatu omen dute. Cope.es-en arabera, bere neskalagunarena. Aitor eta Igor Esnaolaren atxiloketekin lotu dituzte miaketak.
Irakurri gehiago
Bidalita Gaztelu, Leaburu, Politika | Ez dago iruzkinik »
www.gara.net webguneak jakinarazi duenez, goizeko 03:00ak aldera Guardia Zibila Txaramako pisu batean sartu da. Inor ez dute atxilotu bertan. Gaztelun ere izan direla azaldu du Gara k. Baserri batean ate joka ibili ondoren, alde egin omen dute bertatik. Lekukoek egunkariari esan diotenaren arabera, gau guztian ibili omen dira ingurune horretan. Gaur, ostirala, elkarretaratzea deitu dute Txaramako plazan, 20:30ean. Atzo arratsaldean Beran atxilotu zuten Lander Etxeberria billabonatarraren inguruan berriz, polizia iturriak aipatuz, Espainiako berri agentziek lotura lanak egitea egotzi diote Etxeberriari, Legorretan [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Gaztelu, Leaburu, Politika | Ez dago iruzkinik »
Belauntza, Orexa eta Leaburuko udalek eskiatzera joateko irteera antolatu dute martxoaren 18tik 20ra bitarte. Izena emateko epea hilaren 7an amaituko da. Candanchura autobusez joango dira. Ostiral iluntzean abiatu eta igande arratsaldean itzuliko dira. Ostatua bertako Aguilas aterpetxean hartuko dute. Aterpetxe hau eskiatzeko pisten ondoan dago. Irteerarako lehentasuna Uli Mankomunitateko herritarrek izango dute. Belauntzako, Leaburuko eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:belauntza, eskia, gaztelu, irteera, kirola, leaburu-txarama, orexa
Bidalita Aisia, Belauntza, Ekitaldiak, Gaztelu, Herriak, Kirola, Leaburu, Mendi irteera, Orexa | Ez dago iruzkinik »
Aurtengo Aste Santu eta Gabonetako ludotekarako zein uztaileko udaleku irekietarako, aisialdirako begiraleen lan poltsa osatzeko jendea behar dute Uli Mankomunitateko herriek, hau da, Belauntzak, Leaburu-Txaramak, Gazteluk eta Orexak. Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 28an ireki zen eta hilaren 18an amaituko da. Belauntza, Leaburu-Txarama eta Gaztelun informazioa eta dokumentuak udaletxean eskuragarri egongo dira. Orexarako telefonoz edo emailez [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:begirale, belauntza, gaztelu, gizartea, lan poltsa, leaburu-txarama, orexa
Bidalita Belautza, Gaztelu, Gizartea, Leaburu, Orexa | Ez dago iruzkinik »
Herriko kirolariei eta Julian Goñiri omenaldia egin zioten gazteluarrek. Horretarako, urtarrilaren 30ean bi ekitaldi ospatu zituen Gazteluko Udalak. Alde batetik, zinegotzi zen Julian Goñiren bigarren urteurrena zela eta gogora ekarri nahi nahi izan zuen «bere lanerako grina eta bere indarra». Herriko kirolariei ematen zaien ikurra Goñik banatzen zuela eta, berak hasitako lana «ohorez betetzen ari [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:gaztelu, kirola, omenaldia
Bidalita Gaztelu, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Ez da erraza 100 urtetatik pasatzea, baina Maria Albisu gazteluarrak 102 bete zituen urtarrilaren 14an. Udalak ere lore sorta batekin zoriondu nahi izan zuen, eta denek batera txokolate bero bat hartu zuten kontu batzuk esaten zituzten bitartean. Izan ere, oso umoretsu dago oraindik Maria.
Irakurri gehiago
Etiketak:102 urte, gaztelu, maria albisu
Bidalita Bestelakoak, Gaztelu | Ez dago iruzkinik »
Iragan astean hiru txakur hil ziren Gaztelu inguruan pozoinduta. Aurrez, Baliarrainen sei hil ziren eta Berastegin «urtero» gertatzen omen dira intoxikazio kasuak. Gazteluko kasuan, pozoia jan eta 15 minuturen bueltan txakurra hilik aurkitzen zen. Konbultsioak, ahotik aparra eta heriotza. Albaitariarengana joateko denborarik gabe hil ziren txakurrak. Ertzaintzan salaketa jarri duenik ere bada, baina «oso zaila» [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Gaztelu, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Gazteluko Asteburu Kulturala haurren parte hartzearekin hasi da gaur arratsaldean. Dozena bat artista, Haurrentzako Eskolan ibili dira eskulanetan. Hasera batean hozkailuetan eta jartzen diren imanak egin dituzte, animalia edo estralurtar itxurarekin. Batzuei kosta bazaie ere, irudimena pixkana askatuz joan da eta sormena lantzen jardun dute 19:30eko pelikula arte. Leku berean, herritarrek Euskal Artzainak Ameriketan filma ikusi dute. Ondoren afariaren txanda iritsi da. Bihar, igandea, besteak beste Jubilatuen Eguna eta Azoka Berezia egongo dira Gaztelun.
Irakurri gehiago
Bidalita Gaztelu, Kultura, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »