Gazteluko alkateak, Mikel Bellosok, Maria Albizu Irizar bizilaguna zoriondu du gaur goizean, udalaren izenean. Izan ere, Albizuk 103 urte betetzen ditu gaur. Umoretsu hartu du alkatea, eta sasoi betean dagoela eta burua argi duela erakutsi du. Albizu Leaburun jaio zen, baina ezkontzean Gaztelura joan zen bizitzera.
Irakurri gehiago
Bidalita Bestelakoak, Gaztelu, Gizartea, Leaburu | Ez dago iruzkinik »
Azaroaren 5 eta 6ko asteburuan, Gaztelun Asteburu Kulturala ospatu zuten. Uholdeak izanagatik, egitaraua aurrera ateratzea lortu zuten gainera herritarrek. Bertako produktuen azoka, hamaiketakoa eta jubilatuen bazkaria izan zituzten igandean. Aurreko egunean berriz, haurrentzat magoa eta jolasak, iluntzean afaria eta tartean, Bide Ertzean taldearen kontzertua. Gazteluarren esanetan, giro ederra izan zuten, eta parte hartu zuten guztiei [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Gaztelu, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Herriaren erdian, plazaren ondoan bi bizitzadun hiru etxe eraikiko ditu Udalak. Prezio tasatuko etxebizitzak izango dira, eta 2013 urtearen hasierarako bukatuta egongo dira. Sei etxebizitza horietatik bi esleituta daude dagoeneko, beraz, lau dira Udalak zozketatuko dituenak. Etxebizitza hauek jabetza erregimenean eskuratuko dira, eta familia unitatearen ohiko etxebizitza izateko erabili beharko dira. Etxebizitza bakoitzak behe oina [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Gaztelu, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Udan ez aspertzeko, eta jolasean igarotzeko aukera bikaina dira herrietan antolatu dituzten udalekuak. Urtero bezala, Gazteluko udalak ere udaleku irekiak antolatu ditu, eta bertan herriko 11 umek hartzen dute parte. Pasa den astean, hilaren 14 eta 15an Orioko aterpetxera joan ziren bi egun pasatzera, Leaburu – Txaramako haurrekin batera. Hilaren 7an, berriz, San Fermin egun [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:aisia, gaztelu, ludoteka, uda, udalekuak
Bidalita Aisia, Gaztelu | Ez dago iruzkinik »
Urtean zehar, Gaztelu eta Orexako herrietan, yoga ikastaroak jaso dituzte. Ikasturteari amaiera emateko, Gaztelun yoga saio bat egin zuten bi herrietako ikasleek. Horren ondoren afaria egin zuten elkarrekin Erroizpe Azpiko kirol eta kultur elkartean.
Irakurri gehiago
Etiketak:gaztelu, orexa, yoga
Bidalita Aisia, Gaztelu, Kirola, Orexa | Ez dago iruzkinik »
Oraintxe ireki dituzte ere Ibarraldeko herrietako hauteslekuak. 20:00ak arte egongo da udal eta foru hauteskundeetan bozkatzeko aukera. Hauek dira herriz herri aurkeztu diren alderdien zerrenda: Belauntza: PP, PSE-EE, Belauntza Berreginez, eta Denok Bat. Berastegi: PP, PSE-EE eta Bildu. Berrobi: PP, PSE-EE, Giroa eta Bildu. Elduain: PP eta Bildu. Gaztelu: PP, Udaberri Taldea, eta Bildu. Ibarra: [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Belauntza, Belautza, Berastegi, Berrobi, Elduaien, Elduain, Gaztelu, Herriak, Ibarra, Leaburu, Lizartza, Orexa, Politika | Ez dago iruzkinik »
Bihar, larunbata, Hala Bazan antzerkia egongo da Gaztelun. Antzerkia eskola zaharrean izango da, 17:30ean. Antzezlea Rosa Martinez izango da. Ondoren, merienda egingo dute Erroizpe Azpiko Kirol eta Kultur Elkartean. Gauean, San Isidroko egingo dute urtero bezala, 20.30ean. Hau ere kultur elkartean izango da.
Irakurri gehiago
Etiketak:antzerkia, gaztelu, hala bazan, kultura
Bidalita Antzerkia, Ekitaldiak, Gaztelu, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Gazteluko ezker abertzaleak antolatutako gaurko Elkartasun Eguneko bertso bazkarian 50 bat lagun bildu dira. Lehenago hala ere, sagardo dastatzea izan dute frontoian, eta bazkaldu aurretik elkarretaratzea ere egin dute plazan. Bertso bazkarian Maialen Lujanbio eta Iker Zubeldia izan dira, eta bertsoak entzutearekin batera, kultur etxeko afera gertatu zeneko argazkiak ikusteko aukera izan dute bertaratutakoek. Elkartasun [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Gaztelu, Politika | Ez dago iruzkinik »
Gazteluko ezker abertzaleak Elkartasun eguna antolatu du, larunbaterako. Gazteluko kultur etxean izan ziren arazoen ondorioz, oraindik inputatuta dauden 12 lagunei eta bost langile kaleratuei elkartasuna adieraztea izango da helburua. Horretarako, goizean hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Nahiz eta, bazkalostean ere festarekin jarraituko duten. 12:30ean emango diete hasiera elkartasun egunari, herriko plazan egingo duten sagardo dastaketarekin. 13:30ean [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:elkartasun eguna, ezker abertzalea, gaztelu, inputatu, kultur etxea
Bidalita Bertsolaritza, Bestelakoak, Ekitaldiak, Gaztelu | Ez dago iruzkinik »
Gazteluko ezker abertzaleak Elkartasun eguna antolatu du, maiatzaren 7rako. Gazteluko kultur etxean izan ziren arazoen ondorioz, oraindik inputatuta dauden 12 lagunei eta bost langile kaleratuei elkartasuna adieraztea dute helburu. Kultur etxearekin izandako gorabeherak orain dela 12 urte hasi ziren. «Kultur alorrean zeuden gabeziei aurre egiteko kultur gune bat sortzea» izan zen kultur etxea sortzearen helburua. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:elkartasun eguna, ezker abertzalea, gaztelu, inputatuak, kultur etxea, politika
Bidalita Ekitaldiak, Gaztelu, Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »