Binakako Txapelketa irabazi berritan, Gabonetako Banakako Erremonte Txapelketatik at geratu da Patxi Zeberio. Elduaindarrak Jabier Urrizaren aurka jokatu zuen iragan larunbatean txapelketako lehen partida, final-laurdenekoa, eta iruñearra nagusitu zen 9-30eko emaitzarekin. 36 minutu iraun zuen partidan Urriza jaun eta jabe izan zen. Zeberio hasi zen 5-3 irabazten, baina seina berdindu zutenetik Urrizak aurrea hartu zion. [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Elduaien, Herriak, Kirola, pilota | Ez dago iruzkinik »
1995. urteko maiatzaren 27an jokatu zuen estreinako partida profesionaletan, Hernaniko Galarreta pilotalekuan. 16 urte igaro dira ordutik, eta hamaika garaipen eskuratu ditu, Binakako Erremonte Txapelketan txapela gehien jantzi dituen pilotaria bilakatu delarik. Azkena, zazpigarrena, iragan larunbatean lortu zuen, Ionekin batera, Juaristi eta Lizaso bikotea mendean hartu ostean. Nola sentitzen zara garaipen berriaren aurrean? Oso gustura nago. Urteko txapelketarik garrantzitsuena irabazidugu Ionek [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Elduaien, elkarrizketa, Herriak, Kirola, paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Patxi Zeberio erremontista elduaindarra Binakako Erremonte Txapelketako finala jokatzeko sailkatu da, Matxin III-Urrutia I.a bikotearen aurka erraz gailendu eta gero. Zortzigarren finala jokatuko du, eta zazpigarren txapela lortzen saiatuko da. Berak eta Ionek osaturiko bikoa noren aurka ariko den, ordea, erabakitzeko dago oraindik. Hain zuzen ere, bihar arratsaldean erabaki liteke, Ezkurra-Aizpurua II eta Juaristi-Lizasoren arteko [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Elduaien, Herriak, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Eskualdeko bi ordezkari ditu Binakako Erremonte Txapelketak Aizpurua II.a eta Zeberio II.a, eta biek egingo dute aurrera txapelketan, azken garaipenen ostean, biek jokatuko baitituzte finalerdietako partidak. Larunbatean jokatu zuen partida Zeberiok eta Ionek osaturiko bikoteak Urtasun eta Etxeberriaren aurka, eta 40-29ko emaitzarekin, nagusitasunez irabazi zuten. Elduaindarra izan zen partidako jokalari azpimarragarriena, baina Ionen lana ere [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Elduaien, Herriak, Kirola | Ez dago iruzkinik »
ELDUAIN Irailak 8, osteguna 10:30 . Suziria. 11:00. Meza Nagusia. Ondoren, hamaiketakoa Kontzeju tabernan. 16:30. Antzerkia herriko txikien eskutik. Ondoren, Poxpolo eta konpainia. 00:00 . Ingo al deu musika taldearekin erromeria plazan. Irailak 9, ostirala 11:00 . Meza Nagusia. Ondoren, haurren puzgarriak plazan. 14:00. Herri bazkaria frontoian. Ondoren. Triki-bertso poteoa, Niko, Unai Muñoa eta Bixente Gorostidirekin. 00:00. Zpeiz Mukaki, Gose eta disko festa plazan. 00:00. Dj Bull, Urdelar elkartean. [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Elduaien, jaiak, Lizartza | Ez dago iruzkinik »
Oraintxe ireki dituzte ere Ibarraldeko herrietako hauteslekuak. 20:00ak arte egongo da udal eta foru hauteskundeetan bozkatzeko aukera. Hauek dira herriz herri aurkeztu diren alderdien zerrenda: Belauntza: PP, PSE-EE, Belauntza Berreginez, eta Denok Bat. Berastegi: PP, PSE-EE eta Bildu. Berrobi: PP, PSE-EE, Giroa eta Bildu. Elduain: PP eta Bildu. Gaztelu: PP, Udaberri Taldea, eta Bildu. Ibarra: [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Belauntza, Belautza, Berastegi, Berrobi, Elduaien, Elduain, Gaztelu, Herriak, Ibarra, Leaburu, Lizartza, Orexa, Politika | Ez dago iruzkinik »
Erremonteko Sagardoaren Txapelketaren lehen partida jokatu zuten asteburuan Zeberio II.ak eta Barrenetxea IV.ak 29-40 galduz Juaristi-Olazar bikotearen aurka. Akatsek galduarazi zien partida elduaindarrari eta bikoteari. 18 akats egin zituzten eta aurkariek bi bakarrik. Hasieratik jarri ziren aurretik eta Zeberiok eta Barrenetxeak ezin izan ziren gerturatu.
Irakurri gehiago
Etiketak:Elduain, erremontea, Patxi Zeberio, Sagardoaren Txapelketa
Bidalita Elduaien, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Elduaingo Haurreskola Publikoan matrikula epea ireki dute. Orain matrikulatutako haurrak martxoaren 1an hasiko lirateke haurreskolan. Haurrak matrikulatzeko aukera urtarrilaren 17tik 28ra (biak barne) bitarte izango da. Haurreskolaren ordutegia 07:30etik 18:30era da. Eskaerak jaso eta entregatzeko inprimakia haurreskolan eskaintzen da. Harremanetarako: 943 683 589
Irakurri gehiago
Etiketak:Elduain, haurreskola, izen ematea
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Elduaien | Ez dago iruzkinik »
Binakako erremonte txapelketaren finala jokatu da gaur Hernaniko Galarreta pilotalekuan. Elduaingo Zeberio II.ak Jonekin osatu du bikotea eta Urriza-Etxeberria III.a zituzten aurkari. Partida guztian faboritoak aurretik joan dira eta azkenean 40-31ko emaitza lortu dute. Lehiak ordubete eta 31 minutuko iraupena eduki du. Patxi Zeberiok binakako txapelketan zazpi final jokatu ditu gaurkoarekin. Aurreko seietan txapela lortu [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Elduain, kirolak
Bidalita Elduaien, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Binakako Azysa Txapelketako finala jokatuko du larunbatean Patxi Zeberiok. Atzo Urtasun eta San Migueli irabazi ostean lortu zuten finalerako txartela elduaingoak eta bere bikote den Ionek. Zeberio II.arentzat zazpigarren finala izango da honakoa. Galarreta pilotalekuan 16:00etan dute hitzordua Zeberio II-Ion eta Urriza-Etxeberria III.ak. Baina honen aurretik, gaur materiala aukeratuko dute. Urtasun eta San Miguelen aurka, gaizki hasi bazineten ere, irabaziz amaitu zenuten. Ezinezko partida zela zirudien. Beraien [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:erremontea, galarreta, kirola, zeberio
Bidalita Elduaien, Herriak, Kirola, pilota | Ez dago iruzkinik »