Bidaiatzea oso gustuko du Agurtzane Belauntzaranek. Baita bidaietan bizitakoa paperean kontatzea ere. Eta eginkizun horretan trebea dela esan daiteke, Berria egunkariak antolatzen duen bidaien kontakizun lehiaketan lehen saria eman baitzuen 2009an, eta bigarren saria 2010ean. Mikel Esseryren oroimenezko bidaien kontakizun lehiaketan aurkeztu zen pasa den urtean estreinakoz, eta hor ere saritua izan da bere lana. [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Berrobi, elkarrizketa, Gizartea, Herriak, paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Larunbatean babarrun jatea egingo dute Begi Gorri gaztetxean. Txartelak zazpi eurotan daude salgai helduentzako, eta hiru eurotan umeentzako. Ondoren mus txapelketa egingo da eta gauean Donostiako Ekilibristak taldeak kontzertua emango du. Txartelak Iriarten eta herriko dendan eros daitezke eta gaur da azken eguna horretarako. Bestalde, Berrobiko Udaletik gogorarazi dute saharar herriarekin bat egiteko kanpaina abian [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:babarrun jatea, berrobi, Ekilibristak, elkartasuna, gizartea, kontzertua, mus txapelketa, musika, sahara
Bidalita Berrobi, Gizartea, paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Urtarrileko azken bi igandeetarako auzolanerako deia egin du Iñaki Bera, nekazari berriak. Negutegian laguntzea nahi du, eta Barazki bizidunak da bere negutegia. Igandean bere negutegira gerturatzea nahikoa izango da.
Irakurri gehiago
Bidalita Berrobi, Ekonomia, Gizartea, Nabarmenak, paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Urtearen ondarrean gauden honetan, atzera begira jarri, eta urteak eman duena gogoratzea ohikoa izaten da. Asko dira, halaber, lan hori errazten duten argitalpenak, izan ere, herrietako, eskualdeetako, lurraldeetako edota gai jakin bateko urtekari ugari kaleratzen dira garai hauetan. Horietako bat da Berrobi Berri. Bere hamabigarren alea jaso dute Berrobiko herritarrek, eta bertan herrian aurten gertatutakoak [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Berrobi, Herriak, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Epaileak jakinarazi du bere aitaordea Berrobiko etxola batean hil zuen gazteari jarritako zigorra: 16 urte eta zortzi hilabete. Azaroaren 14ean zinpeko epaitegiak hilketa eta lapurreta delituak egin zituela ebatzi zuen eta gaur jaso du epailearen ebazpena. Hilketa maltzurkeriaz egiteagatik jaso du 16 urteko zigorra eta lapurretagatik 8 hilabetekoa. 2009an hil zuen gazteak bere aitaordea mailu [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:berrobi, gizartea
Bidalita Berrobi, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Berrobiko XX. Ion Ander Izagirre Frontenis Txapelketa azken puntura iritsi da. Gaur jokatu dituzte hirugarren eta laugarren postuetarako partidak, eta bihar, asteazkena finalen txanda izango da. 16:00etatik aurrera ondorengoek jokatuko dute: binaka Romero-Lobo eta Niko-Iker ariko dira; nesketan, Leire-Oihane eta Mireia-Arantzazu neurtuko dira, eta banaka, Romero Enekoren aurka. Ohiko sariez gain, hainbat opari zozketatuko dituzte [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Berrobi, Herriak, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Abenduaren 3an Euskararen eguna ospatuko dute Berrobin. Egun guztiko festa izango da, eta bazkaria egingo dute. 25 euroren truke, txartelak salgai jarri dituzte herriko dendetan. Erosteko azken eguna, hilaren 29a, asteartea, izango da. Bazkaria 14:30ean izango da, eta txisteek eta bertsoek alaituko dute.
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Berrobi, Euskara, Gizartea, Kultura, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »
Pasa den asteburuan hasi ziren Ion Ander Izagirre Frontenis Txapelketako partidekin. Gizonezkoetan 43 bikote eta banakako 32 lagun ariko dira. Emakumezkoek, berriz, bi bikote baino ez daudenez, abenduaren 7an jokatuko dute finala. Asteburu honetan partida gehiago izango dira, eta finalak hurrengoan jokatuko dituzte
Irakurri gehiago
Bidalita Berrobi, Herriak, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Eskualdeko frontenis txapelketarik zaharrena larunbatean hasiko da jokoan, eta datozen hiru asteburuetan emakumezkoen eta gizonezkoen lehia bizia izango da. 20 urte betetzen ditu aurten Berrobiko Ion Ander Izagirre Frontenis Txapelketak, eta finkaturiko ekimena izaki, urtero bezala, harrera bikaina izan du. Hain zuzen ere, gizonezkoetan, 43 bikote ariko dira, eta banaka, berriz, 32 lagun. Pasa den [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Berrobi, Herriak, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Ion Alberdi (Berrobi, 1983), eskualdeko bigarren gizonezkoa izan da Behobia-Donostia lasterketan. Eskualdeko lehen mutila Joseba Jauregi izan da, 1:10:37ko denborarekin. Alberdik 1:11:19ko denbora egin du, orain arte egin duen markarik onena. Sailkapen orokorrean hirurogeita hemeretzigarren postua lortu du. Zer moduzko lasterketa egin zenuen? Nahiko ondo. Nahiz eta haizea eta beroa egiten zuen, nik uste baino hobeto joan zen. Hala ere, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Behobia-Donostia, berrobi, Ion Alberdi, kirola
Bidalita Berrobi, Kirola | Ez dago iruzkinik »