Leitzaranen, Berastegiko Beines baserriaren inguruan XVI. edo XVII. mendekoak izan daitezkeen meategiak aurkitu ditu Burdina Taldeak. Leitzarango bailaran Beriñas burdinola zegoen, eta meategi hauek burdinola horrekin lotuta egongo lirateke. Burdina Taldea 85 pertsona inguruk osatzen duten boluntario taldea da. Orain dela 8 urte arkeologo bat, arkeologo laguntzaile bat eta arkitektu bat bilera batzuk egiten hasi [...]
Hilaren 10etik ekainaren 10era, 2011. urteko trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko zergari dagozkion ordainagiriak ordainduko dira. Helbideratutako ordainagiriak esandako kontu eta banketxe edo kutxan kargatuko dira. Helbideratu gabekoak zergapekoaren posta helbidera bidaliko dira, eta hauen ordainketa edozein banketxe edo kutxatan egin ahal izango da.
Berastegiko Ategiko eguneko zentroa ixteko arriskuan egon daiteke erabiltzaile falta dela eta. Eguneko zentroa 2007an jarri zen martxan. Berastegiko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak herrian jende heldu asko ikusi eta hauek izan dezaketen bakardadeari aurre egiteko aukera bezala ikusi zuten. Urte hauetan guztira bost erabiltzaile izan ditu eta ez berastegiarrak soilik. Gaur egun erabiltzaile bakarra [...]
Gaur eman diete hasiera inauteriei Berastegin. Eguzkiak Berastegin bete betean jotzen zuenean atera dira umeak eskolatik mozorroturik.Kalabaza, tomate, azenario eta abarrak ikusi ahal izan dira gaur Berastegin. Giro bikainarekin kalejira polit bat egin dute herrian zehar. Zezenaren aurrean korrikaldi bat egin ondoren, txokolatada izan dute indarrak berreskuratzeko.
Azken urteetako ohiturari jarraituz Zuhaitz eguna ospatuko dute igande honetan Berastegin. Muñagorri herri eskolako haurrek ere parte hartuko dute festa honetan. Gainera, aurten berrikuntza bat izango dute, ekitaldi berri bat ospatuko baitute. 2010ean jaiotako haur bakoitzaren izenean zuhaitz bat landatuko dute. Ekitaldi hauek beti bezala, otsaileko azken igandean egingo dituzte. Horretarako festan parte hartu nahi [...]
Tolosarrak Inauterien zain dauden arren, Lizartzan eta Berastegin asteburu honetan bertan izango dute Inauteriez gozatzeko aukera izango dute. Lizartzarrak lehengo larunbatean eman zieten hasiera ospakizunei, eta bihartik igandera bitarte berriz ere festa giroan sartzeko aukera izango dute. Berastegiarrak ere bihar hasiko dituzte ospakizunak eskolako haurren kalejirarekin, eta hauek larunbatean amaituko dituzte Inauteriak. Ea eguraldia lagun [...]
Aurreko urtean bezala, biotxikitzailea Berastegira eramateko asmoa du udalak. Honela, neguan zehar kimatutako zuhaitzak, adarrak eta abar txikitu eta konposta egin ahal izango dute berastegiarrek. Biotxikitzailea martxoaren 12an ekarri nahi dute, baina horretarako martxoaren 9a baino lehen izena eman beharko da. Informazio gehiago eskuratzeko udaletxeko idazkaritzara jo behar da.
Guraso Elkarteak zenbait ikastaro antolatu behar ditu herritar guztientzat. Automakillajea, kosmetika naturala, gizarte sareak, bitxien tailerra eta abar izango dira ikastaro hauetako batzuk. Izena emateko orria etxe guztietan banatu dute, baina norbaitek jaso ez balu Guraso Elkartearekin harremanetan jarri behar du, beastige@gmail.com helbidean. Izena emateko epea otsailaren 12an bukatuko da. Guraso Elkarteak herritar guztiak ikastaroetan [...]
Berastegiko Udalak senidetze proiektu bat abian jarri du Senegaleko Kelle herriarekin. Helburua elkartruke kultural emankorra ezartzea eta garapen jasangarri bat martxan jartzea da. 2010eko azaroan abiatu ziren Senegalera, Aitor Lizartza Berastegiko alkatea, Sebas Gartziarena alkateordea eta Asier Goenaga tolosarra. Hegazkina azaroan hartu zuten arren, bidaia irailean hasi zen. Nene Dioph izeneko senegaldarrak, urtero bere herrira [...]
Bihar, hilaren 28an, odola emateko aukera izango dute berastegiarrek. Odola herriko Muñagorri eskolan eman ahal izango da, 18:30etik 20:30era bitarte. Berastegiko Odol Emaileen elkartekoek dei egiten diete herritarrei odol ematera anima daitezen.
Nahiz eta hurrengo asteburuan izan ekitaldi nagusienak, etzi emango diete hasiera Inauteriei. 12:00etan gibela janez hasiko dira, eta udal ordezkariak eta txekorra plazan izango dira. [...]
Urtarrileko azken bi igandeetarako auzolanerako deia egin du Iñaki Bera, nekazari berriak. Negutegian laguntzea nahi du, eta Barazki bizidunak da bere negutegia. Igandean bere negutegira [...]
Gipuzkoako Foru Aldundiak Berastegin, A-15ean, eurite handiak izan zirela eta, luiziak izateko arriskua ikusi du. Horregatik, Berastegitik Andoainera norabidean A-15era sartzeko bidea itxi du. Sarbide [...]
Sanjuandegin 3 urtetik 12 urtera bitarteko haurrentzako Umeen Eguna antolatu dute maiatzaren 26rako. Haurrei zuzendutako ekitaldiak izango dira goiz-goizetik, «egun polit bat pasatzeko asmoarekin». Umeen Egunean parte hartzeko izena emateko orriak herriko ikastetxeetan banatu dituzte, eta gaur da inskribatzeko azkenengo eguna. Esku orririk jaso ez duenak 645-47 17 00 telefonora deituta eman dezake izena. [...]
Zuri bertsorik beteena sortzea adina kostako zait artikulu hau osatzea. Barrua bor-bor daukat. Bihotza ere bai. Etzi Gaintxurizketan zure errautsak aireratzeko ekitaldian aurreskua dantzatzeko eskaintza egin zidatenetik, bertsolariari gaia jartzen dioteneko une erabakigarrian aurkitzen naiz: nondik hasi, zer esan, nola segi… baina, guztiaren gainetik, nola bukatu. Urduri eta gogo biziz urratsak hasi eta bukatzeko. Zuk
MUSIKAErrenteria-Orereta: Gaur, bertso musikatuak izango dira Arkaitza tabernan 23:30etik aurrera. Bertsolariak Jon Martin, Jokin Labaien, Arkaitz Oiartzabal eta Manex Mujika izango dira, eta gai jartzailea Haritz Casabal. Errenteria-Orereta: Gaur eta bihar, Musikasteren haritik hainbat ekitaldi izango dira. Gaur: 18:30ean, Errenteria Musikaleko ikasleen emanaldia izango da Xabier Olaskoaga plazan. 20:30ean, hainbat abesbatzek kontzertua emango dute Fatimako [...]
EAJko kostako ordezkariek Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian Bilduk atez atekoa ezarriko duen ala ez argitzeko eskatu dute. Aian ez dutela jarriko aurreratu du Aiako alkate Igor Iturainek (EAJ). Pasa den astean, aipatu herrietako alkateek (Bildu) eta Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari Amaia Guruzetak (Bildu) birziklatzearen alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartu zuten, agerraldi publiko [...]