Berastegi

Kaleak alaituz inauterietan dabiltza, Berastegin eta Lizartzan

2012/02/11
Nork

Berastegi eta Lizartzara iritsi dira inauteriak. Tolosakoei aurre hartuta, dagoeneko mozorroak atera dituzte kalera. Berastegin, txikienek mozorroak jantzi eta dantza emanaldia egin dute. Ondoren, txokolate beroa hartu dute. 19:00etatik aurrera triki-poteoa, eta eguna bukatzeko afaria izango dute. Lizartzan goizean goiz hasi dira baserri eta kaleak girotzen. Gorputza mugituz, hotzari aurre egin diote. Besteak beste, bazkaria [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Berastegi, Gizartea, Inauteriak, jaiak, Lizartza | Ez dago iruzkinik »

Inauteriak izango dituzte Berastegin eta Lizartzan, asteburu honetan

2012/02/09
Nork
Inauteriak izango dituzte Berastegin eta Lizartzan, asteburu honetan

Leitzakoak izan ziren goiztiarrenak, eta euren lekukoa aresoarrek hartu zuten. Orain, Berastegi eta Lizartzaren txanda heldu da. Tolosan Inauteriak gertu direla iragartzen duten kaldereroak ospatuko dituzten bitartean, berastegiarrak eta lizartzarrak mozorroen festan murgilduko dira asteburuan. Lizartzan, dena den, iragan asteburuan ere izan zen zer ospatua. Izan ere, inauterien hasieraz ohartarazten duen diana etzi entzungo den [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Berastegi, Gizartea, Herriak, jaiak, Lizartza, paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Animaliak bedeinkatu dituzte euren zaindariaren egunean

2012/01/17
Nork

Urtero bezala, San Anton egunean, meza egin dute Berastegiko San Anton ermitan, eta ondoren, apaizak herritarrek eraman dituzten animaliak bedeinkatu ditu. Zakurrak, txakurkumeak eta oilar bat zeuden ermitaren atarian elizkizuna noiz bukatu zain bedeinkatuak izateko. Bedeinkapenaren ostean, hamaiketakoa hartu dute bertaratu diren guztiek.

Irakurri gehiago

Bidalita Berastegi, Gizartea, Herriak | Ez dago iruzkinik »

«Adierazi nahi dudana ederki moldatzen da poesiara»

2012/01/11
Nork
«Adierazi nahi dudana ederki moldatzen da poesiara»

Mungiako Udalak antolatzen duen Lauaxeta Poesia saria irabazi berri du berastegiarrak. Horrez gain, laster ikusiko du bere lehen poema liburuak argia, Elkar argitaletxearen eskutik. Poesia duela gutxi deskubritu zuen, eta bertan topatu du bere barnean duena aurkitzeko tresna. Nolatan aurkeztu zinen lehiaketara? Lehiaketa honetan aurkeztu naizen lehendabiziko aldia izan da. Poesia serioski idazten duela gutxi hasi naiz, eta lehiaketa [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Berastegi, elkarrizketa, Herriak, Kultura, paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Berastegitik Andoainerako norabidean A-15 autobiderako sarrera ireki dute

2012/01/05
Nork

Berastegin, A-15 autobidean Andoaingo norabidean sartzeko bidea zabaldu dute. Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegitura eta Mugikortasun Departamentuak sarbide hori azaroaren hasieran itxi egin behar izan zuen, luizi arriskuaren ondorioz konponketa lanak egin ahal izateko. Lanek urtarrilaren 9ra arte iraungo zutela iragarri bazen ere, azkenean urtarrilaren 3an zabaldu ahal izan dute sarbidea. Izan ere, Foru Aldundiko [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Berastegi, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Etiopia laguntzeko ekimena

2011/12/28
Nork
Etiopia laguntzeko ekimena

Muñagorri eskolako ingurumen batzordeak antolatuta, Elkartasun Azoka egin berri dute Berastegin. Antolatzaileak «oso gustura» daude izan duen harrerakin. «Oso pozik gaude, ekimenak zituen bi helburuak bete egin baitira». Azokaren lehen helburua erabilerarik ez zuen materialari berrerabilpena ematea zen, eta bigarren helburua, elkartasun izaera izatea. Herritarrek utzitako materialarekin 400 euro inguru bildu dute, eta hori aurreko [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Berastegi, Gizartea, Herriak, paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Muñagorri eskolak antolatuta, Elkartasun Azoka egingo dute

2011/12/07
Nork

Aurten ere, Muñagorri eskolako Ingurumen Batzordeak Elkartasun Azoka antolatu du abenduko hirugarren astebururako. Antolatzaileek diotenaren arabera, «bigarren eskuko materialen azoka honen helburua soberan edo erabiltzen ez ditugun gauzei etekina atera eta erabilpen berri bat ematea da». Azokaren aurreko egunetan materiala jasoko dute. Arropa, jostailuak, liburuak edota altzariak utzi daitezke. Muñagorri eskolakoek erabili daitezkeen eta txukun [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Berastegi, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Berastegiko A-15erako sarbidea itxita egongo da

2011/11/28
Nork

Gipuzkoako Foru Aldundiak Berastegin, A-15ean, eurite handiak izan zirela eta, luiziak izateko arriskua ikusi du. Horregatik, Berastegitik Andoainera norabidean A-15era sartzeko bidea itxi du. Sarbide hori itxita egongo da 2012ko urtarrilaren 9ra arte. Ondorioz, Andoainera A-15 autobidea erabilita joan nahi dutenek Leitzan hartu beharko dute A-15a, hau da, Leitzako A-15eko lotuneraino GI-2130 errepidetik joan beharko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita azpiegiturak, Berastegi, Gizartea, hirigintza, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Berastegitik Andoainera noranzkoan A-15era sartzeko bidea itxita jarraituko du

2011/11/25
Nork

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Berastegitik Andoainera noranzkoan A-15 autobiara sartzeko bidea itxita egongo da urtarrilaren 9a arte. Luizi arriskua dagoelako mantenduko dute itxita. Orain hiru bat aste itxi zuten, uholdeen ondorioz, eta orduan azaroaren 28a arte itxita egongo zela esan zuten, baina inguruan azterketa lanak egin ondoren, ikusi da oraindik arriskua badagoela, eta horregatik [...]

Irakurri gehiago

Bidalita azpiegiturak, Berastegi | Ez dago iruzkinik »

Kultur asteari amaiera emateko Azoka Eguna, igandean

2011/11/10
Nork

Pasa den asteko ostegunean hasitako kultur astea ari da bukaerara ailegatzen. Azken ukitua ekitaldi handienak emango dio, igandeko Azoka Egunak, hain zuzen. Asko dira egun honek dituen ezaugarriak. Batetik herriko produktuak ikusi, dastatu eta eskuratzeko aukera izango da. Bestetik, lehiaketa ugari izango dira, gaztarena nabarmendu daitekeelarik, 20. urtez egingo baita. Parte hartzaileek berastegiarrak behar dute [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Berastegi, Ekitaldiak, Herriak | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 33 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 33 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 34 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.


  • Koadro txikia Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]


  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bittor Alkiza eta Iban Mayo Ordizian izango dira bihar gunean   duela 34 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala bihar hasiko da Garagardo dastaketarekin, baina egitarauaren barruko ekitaldirik nabarmenena bihar izango da. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realeko harrobiaren zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindulari izandakoa mahaiaren bueltan elkartuko dituzte Emaneurrekoek. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiaren bueltan ariko dira hizketan bi kirolariak. Mahai-ingurua Barrenan izango da, 19:00etan hasita. Emaneurreren [...]