Herriak

Munduko sokatira txapelketaren txanda iritsi da

Munduko sokatira txapelketaren txanda iritsi da

Ibarrako sokatira taldeak, Eskozian jokatuko den goma gaineko 8X8ko Munduko Txapelketan parte hartuko du, ostegunean eta ostiralean. Euskal Herriko txapelketan bezala, pisuaren arabera, hainbat mailatan lehiatuko dira ibartarrak Perth-en (Eskozia). Bidaia, ordea, hilaren 22an hasiko da, goizean goiz, Ibarrako plazan. 04:00ak inguruan, autobusez Bilbora abiatuko dira 31 lagun. Hauetatik 26 tiralariak izango dira. Espedizioa, entrenatzaile, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ibarra, Kirola, paperekoa, Sokatira | Ez dago iruzkinik »

Hobariak eta salbuespenak izango dira udalaren hainbat tasatan

2012/02/19
Nork

Ibarrako Udalak adierazi duenez, hobariak eta kenketak izango dira udaleko hainbat tasa eta zergetan familia ugarientzako edota lanbidearteko gutxieneko soldata baino gutxiagoko diru sarrerak dituztenentzako. 2012. urterako indarrean dagoen lanbidearteko gutxieneko soldata (641,40 euro) baino gutxiagoko diru sarrerak egiaztatzen dituzten pertsonak, esaterako, salbuetsita daude zabor bilketagatiko tasa ordaintzetik, eta uraren kontsumoagatiko eta estolderia erabiltzeagatiko tasan [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ibarra, paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Xabi Fernandez, zazpitik bost

2012/02/19
Nork
Xabi Fernandez, zazpitik bost

Volvo Ocean Race estropadan Xabi Fernandezen ontziak bosgarren garaipena lortu du Txinako uretan. Guztira zazpi etapa jokatu dira, eta Telefonicak bost irabazi ditu. Sailkapen nagusian lehen postuan aurkitzen dira, sendo, 114 puntutatik 111 eskuratuta. Laugarren etapa luzea, tartean laburrak jokatzen baitira, bihar hasiko da. Sanyatik (Txina) abiatuko dira, Aucklandera (Zeelanda Berria) iristeko asmoz. Horretarako, 5220 [...]

Irakurri gehiago

Bidalita bela, Ibarra, Kirola, paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Bost milioi euroko aurrekontua onartu du Ibarrako Udalbatzak

2012/02/15
Nork
Bost milioi euroko aurrekontua onartu du Ibarrako Udalbatzak

Atzo eginiko osoko bilkuran 2012. urterako aurrekontua onartu zen Bilduko zinegotzien aldeko bozkekin. 5.086.000 euroko aurrekontua izango du, bada, Udalak, pasa den urtean baino 500.000 euro gutxiago. 2010eko datuei erreparatuz gero, berriz, 6.961.500 euroko aurrekontua zuen Udalak urte hartan. Bi urtetan ia bi milioi murriztu da, beraz, aurrekontu orokorra.   Inbertsioetara bideratutako gastua da nabarmendu [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Herriak, Ibarra | Ez dago iruzkinik »

Aranalde eta bere kideei elkartasuna azaltzeko Poitiersera joan dira

Maite Aranalde euskal presoa Poitierseko espetxean aurkitzen da, Frantzian, Euskal Herritik 550 kilometrora. Larunbatean, Ibarratik hainbat herritar bertara joan ziren, Aranalde eta bere kideek bizi duten egoera bertatik bertara salatzeko asmoz. Ibartarrekin batera, Abadiño, Eskoriatza eta Berangoko jendea ere espetxe kanpoan elkartu zen, 100 lagun inguru, barnean zituzten herritarrei elkartasuna azaltzeko. Poitiersen lau euskal herritar [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ibarra, paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Erosteagatik sarituak

2012/02/15
Nork
Erosteagatik sarituak

Iragan astean egin zuten Ibarrako merkatarien elkarteko Gabonetako zozketaren sarin banaketa. Hiru sari zozketatu dira: 300 euro,  200 euro eta 100 euroko txekeak elkarteko dendetan erosteko. 200 euroko txekearen irabazlea agertu ez denez saria eman gabe geratu da. Manoli Berasategi (300 euro) eta Gema Jauregi (100 euro), biak ibartarrak, lortu dituzte beste bi txekeak. Sari [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ekonomia, Gizartea, Herriak, Ibarra | Ez dago iruzkinik »

Euskal Herria Eguna antolatzeko batzarra

2012/02/14
Nork

Algortan irailean egingo duten Euskal Herria Eguna antolatzeko bilera izango da martxoaren 10ean. Bilera honetara senidetuta dauden Ibarrako, Lizarrako eta Algortako  elkarteak eta herritarrak daude deituta. Goizean batzarra egingo dute, eta ondoren, Hernanin bazkalduko dute sagardotegian. Parte hartzeko Subegin eman beharko da izena.

Irakurri gehiago

Bidalita Bilera, Ekitaldiak, Herriak, Ibarra | Ez dago iruzkinik »

Mikel Goñi pilotariak frontoiak betetzen jarraitzen duela erakutsi du

Alperrak koadrilako kideak eta Aitor Esnaola euskal presoaren lagunak oso gustura zeuden larunbatean, jai ederra antolatu baitzuten Ibarrako pilotalekuan. Alde batetik, frontoia txiki gelditu zen, eta bestetik, kirol mailan, tanto ederrak, azken unera arte emozioa, eta Mikel Goñiren erakustaldia. Aurkariak, Iñaki Errazkin eta Julen Urruzola, ez ziren motz gelditu. Maila bikaina erakutsi zuten, eta Goñi [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ibarra, Kirola, paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Manipulados del Araxes lantegiko langileen egoera salatu dute ELAk eta LABek

2012/02/13
Nork
Manipulados del Araxes lantegiko langileen egoera salatu dute ELAk eta LABek

Lizartzako Manipulados del Araxes lantegiko zuzendaritzak bost langile kaleratzeko erabakia hartu du, eta «hori eta langileen egungo egoera orokorra salatzeko» ELA eta LAB sindikatuek deituta elkarretaratzea egin dute Tolosako Trianguloan. Bi sindikatuek adierazitakoaren arabera, Lizartzako lantegiak dituen 14 langiletik 5 kaleratzeko erabakia hartu du zuzendaritzak.  «Azken hamabost hilabeteetan lan erregulazio txostena aurkeztuta, egoera honetan egon [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ekonomia, Gizartea, Herriak, Lizartza | Ez dago iruzkinik »

Gutxigatik irabazi du partida Mikel Goñik

2012/02/13
Nork

Larunbatean Mikel Goñi pilotari Nafarrak pilota partida jokatu zuen Ibarrako pilotalekuan. Iñaki Errazkin eta Julen Urruzola bikotearen aurka aritu zen nor baino nor, eta 22. tantora iristea lortu zuen. Tolosaldeko bikoteak 21 tanto egin zituen. Pilotalekua bete egin zen hiru pilotarien arteko lehia ikusteko.

Irakurri gehiago

Bidalita Ibarra, Kirola, pilota | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du “Musika dantzagarria eta alaia” osatu du gunean   duela 25 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaJimmy Bidaurreta musikari donostiarrak ‘Dantza Baltza’ bildumako laugarren diskoa kaleratu du Dantza Baltza  disko bildumako laugarren lana kaleratu du Jimmy Bidaurreta musikariak (Donostia, 1971), Jimmy Bidaurreta Meets Viorica izenpean . Aurreko hiru lanek bezalaxe, Gaztelupeko Hotsak disko etxearen zigilua du honek ere. Azken batean, musika traidizionala egungo soinuetara moldatuta eskaini du Bidaurretak Dantza Baltza bildumaren bidez. Gaztelupeko Hotsakeko Joxe [...]


  • Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du InterRedek jolas kooperatiboei buruzko tailerra egingo du asteburuan gunean   duela 49 minutu · Ikusi

    Hezkuntza eta generoa lantzen dituen InteRed Gobernuz Kanpoko Erakundeak Inklusioa eta jolas kooperatiboak tailerra antolatu du astebururako. Erakundeak Bengoetxea kalean duen egoitzan egingo dute ekimena, eta honen dinamizatzailea, Pascal Deru aditu belgikarra izango da. Saioak larunbatean, 10:00etatik 19:30era bitartean; eta igandean, 10:00etatik 14:00etara egingo dituzte. Lantegia hezitzaile, animatzaile eta jolas kooperatiboak interesatzen zaizkion eta jolasteko


  • Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kalean ibiltzea ez zaie erraza egiten gunean   duela 49 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaUrtero bezala, ikasleek elbarrien errealitatearen kontzientzia har dezaten, lehiaketa antolatu du ONCEk. San Patricio ikastetxeko haurrek parte hartu dute ekimenean, euren auzoetako irisgarritasun arazoak aztertuz. ONCEk eta bere Fundazioak 28. eskola lehiaketa antolatu dute. Zure auzoa irisgarriago egin ezazu lelopean, Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako nahiz Hezkuntza Bereziko ikasleek euren inguruan dauden guneak aztertu behar [...]


  • Xabier Etxabe-(e)k beste sarrera bat idatzi du Neguko Aterpeko zerbitzua urte osoan eskaintzea aztertzen ari da udal gobernua gunean   duela 52 minutu · Ikusi

    Loiolako Erriberan ongizate zentro bat zabaldu eta Zuhaiztiko kiroldegian dagoena handitu nahi dute  Erakundeek gizartean ahulenak direnen ondoan egon behar dutela eta Ongizate Sailak krisiaren ondorioak pairatzen dituztenen beharrei erantzun behar diela nabarmendu du Jon Albizu Ongizate zinegotziak. Hori dela eta, aurten eta ondorengo urteetan orain arte eskaini diren zerbitzuak mantentzea izango dute helburu. Behar [...]


  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du La Oreja de Van Goghek 150.000 euro jasoko ditu Euskadiren izena zabaltzeagatik gunean   duela 52 minutu · Ikusi

    Donostiako musika taldeak hitzarmen bat sinatu berri du Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailarekin La Oreja de Van Gogh musika talde donostiarrak 150.000 euro jasoko ditu Euskadiren sustapena egiteagatik. Izan ere, musika taldeak Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailarekin hitzarmen bat sinatu berri du, taldeak Euskal Autonomi Erkidegoaren publizitatea egin dezan. Hala, taldeak Euskadiren izena zabaldu beharko du, bere disko [...]