Ibarrako Udal Gobernua osatzen duen Bildu alderdiak jakitera eman duenez, beraiek alkatetza hartu eta «berehala eta inolako errurik izan gabe», bi auzitan murgildurik ikusi dute udala, eta 250.000 euroko ordainketari aurre egin beharra izango du ziurrenik bi urteren buruan. Udalerako lan egiten zuen arkitektoak jarritako salaketa, eta Zapatero Plana deiturikoarekin buruturiko proiektua daude kopuru horren [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Gizartea, Herriak, Ibarra, paperekoa | Ez dago iruzkinik »
2011. urteko abenduan hasi ziren Ibarrako parrokiaren teilatua konpontzeko lanak, eta urtarrilean bukatu zituzten. 60.000 euroko aurrekontua izan dute obrek, eta parrokiaren batzarrak aurreikusi zituen diru laguntzak jasoko ez dituztenez, herritarriei laguntza ekonomikoa eman dezaten eskatu die. Ibarrako eraikin esanguratsuenetakoa da San Bartolome eliza. 1550ean Migel Idogarate hargin asteasuarrak hasi zituen eraikitze lanak, eta 1587an [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Gizartea, Herriak, Ibarra, paperekoa | Ez dago iruzkinik »
«Euskal preso eta iheslari politikoen eskubideak bermatzeko helburuz» sortu den Herrira mugimendua aurkeztu zuten herenegun Ibarran. Mugimenduaren berri izatera hainbat ibartar gerturatu ziren Kultur Etxean egindako batzarrera. Herrira ez dagoela inongo alderdi politikoren menpe azaldu zuten, eta presoekiko eta iheslariekiko elkartasun eta gizarteratze ekimenak burutu eta informazioa zabaltzea daudela izango dituen egitekoen artean. i.t.
Irakurri gehiago
Bidalita Gizartea, Herriak, Ibarra, paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »
Asteburu betea dute datorrena leaburuarrek. Batetik, etzi, larunbatean, zuhaitz eguna ospatuko dute, eta bestetik, gandean, Larresorokoekin bazkaria izango dute. Etzi egingo duten zuhaitz egunari dagokionez, Leaburuko plazan elkartuko dira 16:00etan, eta Txaraman, 16:30ean, eta Udalak dituen lurretara joango dira landaketak egitera. Denetariko zuhaitzak landatuko dituzte, eta ekimena herritar guztiei irekia izango da. Lapurdiko lagunekin bazkaria [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Gizartea, Herriak, Kultura, Leaburu, paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Saharar errefuxiatuen kanpalekuetako Tichla herriari laguntzeko asmoz, II. Elkartasun kilometroa egingo dute gaur Ibarran. Uzturpe ikastolak antolatu du ekimena elkarbizitza planaren barruan, eta Ibarrako Udalaren laguntza izan du. Ekimen honekin, elkartasuna lantzeaz gain, ikasleak saharar errefuxiatuen kanpalekuetako eta zehazki Tichlako errealitateaz jabetuz, bertako ikastetxearen eta erietxearen azpiegitura hobetzeko dirua lortu nahi dute. Maila guztietako ikasleek [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Gizartea, Herriak, Ibarra, paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Herrian duten «hondakinen arazoari» aurre egiteko sortu den Zero Zabor taldea aurkeztu dute Lizartzan. Euren asmoa «Gipuzkoako hondakinen arazoaren berri eman eta honi aurre egiteko Lizartzan Zero Zabor programa bat martxan jartzeko lanean aritzea» da. Hondakinen «murriztea, berrerabilpena etabirziklapena» dira dituzten hiru eginkizunak.
Irakurri gehiago
Bidalita Gizartea, Herriak, Lizartza, paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Ohiko osoko bilkura izango da gaur, Leaburu-Txaramako udaletxean. 20:00etan hasiko da.
Irakurri gehiago
Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Herriak, Leaburu, paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Duela zortzi urte hasi zen gurea. Hasieran, askoren eszeptizismoak ez zuen sinistu gure harremanean. Guk, pasio, zirrara eta bizitasun handiko erlazio bati bidea ireki genion (elkarlana eta ilusioarekin helburu handiak ere lortzen dira!). Oso gustura gaude bizitako esperientziarekin, gurekin batera aritu diren dozenaka ibartar bezala (urtero 200dik gora lagun): muntai lanean, kartelak egiten, sukaldearen berotasunean, [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Gizartea, Gutuna, Herriak, Ibarra, paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Leaburu-Txaramako Udalak antolatuta, ludoteka izango da Aste Santuan. Bada, herritarrek martxoaren 15a izango dute bertan izena emateko azken eguna.
Irakurri gehiago
Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Herriak, Leaburu, paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Ibarrako misio taldeko egoitzan Hondurasko egoeraren berri izango da martxoaren 14an, 20:00etatik aurrera. Izan ere, misio taldeak hainbat proiektu gauzatu dituen Suyapa zonaldeko hainbat herritarrekin internet bidezko hartu-emana egingo dute. Misio taldekoek ibartar guztiak gonbidatu dituzte parrokiko lokalera joan daitezen euren ekimenak ezagutzera.
Irakurri gehiago
Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Herriak, Hitzaldiak, Ibarra | Ez dago iruzkinik »