Ibarrako Udalak, San Bartolome jaien antolaketarekin jarraitu nahi du. Horretarako, festa batzordea antolatu du bihar, asteartea, 19:30ean. Festa Batzordeak egin du bilkura deialdia, eta udal batzar aretoan izango da. Udalak ibartar guztiak parte hartzera gonbidatu nahi ditu.
Irakurri gehiago
Etiketak:bilera, festa batzordea, gizartea, ibarra, jaiak
Bidalita Gizartea, Ibarra, jaiak | Ez dago iruzkinik »
Belauntza San Joan jaiak ospatzen ari da eta gaurko haurren eguna izan da. Marrazki lehiaketa eta haur jolasak izan dituzte. Ondoren, herri kirol erakustaldia izan da Ibarrako Sokatira Taldearen eskutik. Bi taldetan banatuta aritu dira: txingekin, zakuarekin, sokatiran, trontzan, ingudearekin eta koskolak biltzen. Eguna bukatzeko Saiheski jatea izango dute Udalaren eskutik eta ondoren Xanti eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:2011, belauntza, herri kirolak, jaiak, san joan
Bidalita Belautza, Gizartea, jaiak | Ez dago iruzkinik »
Dignidad y Justiciak Auzitegi Nazionalean Ibarrako udaletxeko balkoian «Maite Aranalde ETAko kidearen bi argazki jarri dituztela» salatu du. «Terrorismoari gorazarre egiten diola» ere adierazi dute. «ETA ez, ETA no jartzen duen kartela manipulatuz jarri dituztela argazkiak» argitu dute. Dignidad y Justiciak, «balkoian dagoen kartela berehala kentzeko» eskatu du, eta era berean «pegatinak jarri dituen edo [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Gizartea, Ibarra, Politika | Ez dago iruzkinik »
Ibarrako Udal Kultura eta Gazteria Sailak adierazi du atzotik hasi eta uztailaren 29a bitartean kultur etxea eta liburutegia udarako ordutegira egokitzen direla . Hori dela eta, atzotik aurrera ordutegi berrira egokituta zabalduko dituzte.ke. Uztailaren 29ra bitarte, astelehenetik ostiralera 09:00etan zabalduko dute kultur etxea eta 09:30ean liburutegia. 14:00ak arte egongo dira zabalik biak. Asteazkenetan, 16:00etatik 18:00etara [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:kultur etxea, liburutegia, ordutegia
Bidalita Gizartea, Ibarra, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak «eskerrak» eman nahi dizkie Ibarrako herriari eta elkarteko boluntarioei, maiatzaren 21ean egin zen diru-bilketan parte hartzeagatik. Lagundu zuten pertsona guztiei esker 1.007,50 euro biltzea lortu zuten, eta diru hau «minbizia duten pertsona eta familiakoei zuzenduriko arreta esku-hartze, prebentzioa arloko esku-hartze eta ikerkuntzarako» erabiliko dela adierazi dute.
Irakurri gehiago
Etiketak:ibarra, minbizia, osasuna
Bidalita Gizartea, Ibarra | Ez dago iruzkinik »
V. Dantzari Txiki eta Alurr eguna ospatuko dute bihar Ibarran. Egun guztiko jaia izango da; goizean, dantzari txikiak ariko dira, arratsaldean erromeria izango da, eta gauean Alurr Dantza Eskolaren emanaldia izango da. Dantzari txikien festan Ibarra, Anoeta, Zizurkil, Tolosa, Berastegi, Irura, Iparralde, Bera eta Altzoko dantza taldeek parte hartuko dute. Horretarako, 09:30ean talde guztiak elkartuko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:alurr, dantza, dantzari txiki eta alurr eguna, ibarra, kultura
Bidalita Dantza, Ekitaldiak, Gizartea, Ibarra, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »
Ibarrako Udaleko Gizarte Zerbitzuak elikagaiak jasoko ditu. Aurtengo kanpainan arroza, lekaleak, pasta, hegaluzea oliotan, sardinak oliotan, azukrea, konpresak, olioa eta helduentzako fardelak behar dira. Produktuak honako lekuetan bilduko dira: udaletxean: 09:00-14:00; kultur Etxean: 10:30-13:00 eta 15:30-21:00; Uzturpe ikastolan: 09:00-12:30eta 14:30-18:00. Janariak hilaren 25etik ekainaren 3ra arte jasoko dira.
Irakurri gehiago
Etiketak:elikagai bilketa, ibarra, sahara
Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Ibarra | Ez dago iruzkinik »
Maiatzaren amaiera iristearekin batera, urtero bezala, Txaramako jaiak ere iritsi dira. Festak bihar hasi eta etzi amaituko dira. 21:00etan emango diete festei hasiera suziriarekin. Ondoren, barrikotea egingo dute plazan. Larunbatean, egun guztian zehar egongo dira ekitaldiak. Eguerdi aldean, toka txapelketa eta pintxo lehiaketa egingo dituzte. Parte hartzaile bakoitzak pintxo ezberdinak aurkeztu beharko ditu, eta gero [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:2011, jaiak, txarama
Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, jaiak, Leaburu | Ez dago iruzkinik »
Apirilaren 19an Berastegiko Antziola baserriak su hartu zuen eta kiskalita geratu zen. Orain berastegiarrek Antziolako familiari lagundu eta baserria eraberritzeko diru laguntza eman nahi dutenentzat kontu korronte bat sortu dute, laguntza eman nahi duenak dirua bertan sartu dezakeelarik. Honakoa da Kutxa-ko kontua: 2101 0095 50 0127869113. Horrez gain, festa bat antolatzen ere ari dira.
Irakurri gehiago
Etiketak:antzuola, berastegi, kontu korrontea, laguntza
Bidalita Berastegi, Bestelakoak, Ekitaldiak, Ekonomia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Gaur hasi da eta ostiralean amaituko da XXII. eskolaren astea Lizartzan. Urtero antolatzen du aste hau herri eskolak, eta bertan eskolako haurrei nahiz herritarrei zuzendutako hainbat ekitaldi izaten dituzte. Gaur esate baterako, ikasleek eskulanekin eman diete hasiera eskolaren asteari. Iluntzean, berriz, punttu txapelketa bat ere egingo dute. Baina, datozen egun hauetan ere jarraipena izango dute [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:eskolaren astea, herri eskola, Lizartza
Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Kultura, Lizartza | Ez dago iruzkinik »