Iragan astean egin zuten Ibarrako merkatarien elkarteko Gabonetako zozketaren sarin banaketa. Hiru sari zozketatu dira: 300 euro, 200 euro eta 100 euroko txekeak elkarteko dendetan erosteko. 200 euroko txekearen irabazlea agertu ez denez saria eman gabe geratu da. Manoli Berasategi (300 euro) eta Gema Jauregi (100 euro), biak ibartarrak, lortu dituzte beste bi txekeak. Sari [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Herriak, Ibarra | Ez dago iruzkinik »
Lizartzako Manipulados del Araxes lantegiko zuzendaritzak bost langile kaleratzeko erabakia hartu du, eta «hori eta langileen egungo egoera orokorra salatzeko» ELA eta LAB sindikatuek deituta elkarretaratzea egin dute Tolosako Trianguloan. Bi sindikatuek adierazitakoaren arabera, Lizartzako lantegiak dituen 14 langiletik 5 kaleratzeko erabakia hartu du zuzendaritzak. «Azken hamabost hilabeteetan lan erregulazio txostena aurkeztuta, egoera honetan egon [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Herriak, Lizartza | Ez dago iruzkinik »
ELA eta LAB sindikatuek Lizartzako Manipulados del Araxes enpresako zuzendaritzak 14 langiletik 5 kaleratzeko erabakia hartu duela salatu dute, 15 hilabete EREan egon ostean. “Gainontzeko langileek EREan jarraituko dute zuzendaritzaren asmoak betetzen badira”, esan dute sindikatuek. Manipulados del Araxes urte luzeetan grafikagintzara dedikatu den enpresa da. “Urte oparoak izan direnean irabazi horiek ez dira bertako [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:ekonomia, ELA, elkarretaratzea, kaleratzeak, LAB, Lizartza, Manipulados del Araxes
Bidalita Ekonomia, Lizartza | Ez dago iruzkinik »
Ibarrako Udalak jakinarazi duenez, 2012ko aurrekontuak onartu aurretik, herritarren aurrean aurkeztu nahi ditu. Astelehenean, hilak 13, egingo dute, 19:30etik aurrera, udaletxeko pleno aretoan. Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu bileran parte hartzera. Bertan aurrekontuen inguruko informazioa azalduko dute eta herritarrek dituzten zalantzak edo kezkak argitzen eta erantzuten saiatuko direla esan dute.
Irakurri gehiago
Bidalita Ekonomia, Ibarra, paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »
Berastegiko Udalak, ekonomia, ingurumena, etxebizitza, baserria eta hirigintza biltzen dituen batzordearen lehen bilera egingo du, gaur, 21:00etan. Udal bulegotean izango da bilera, eta udal ordezkariek herritar guztiei bertaratzeko deia luzatzen diete. Etxebizitzei buruzko nahiak, beharrak, galderak,… egiteko aukera izango dela esan dute, ekonomia bultzatzeko bideak aztertuko dituzte, eta hirigintzako proposamenak edota baserritarren beharrak ikusi eta [...]
Irakurri gehiago
Bidalita azpiegiturak, Ekonomia, Gizartea, hirigintza, Nekazaritza, paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Urtarrileko azken bi igandeetarako auzolanerako deia egin du Iñaki Bera, nekazari berriak. Negutegian laguntzea nahi du, eta Barazki bizidunak da bere negutegia. Igandean bere negutegira gerturatzea nahikoa izango da.
Irakurri gehiago
Bidalita Berrobi, Ekonomia, Gizartea, Nabarmenak, paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Gaur eguerdian Ibarrako Merkatarien Elkarteak Gabonetako Kanpainaren zozketa egin du. Hiru erosketa txartel dira zozketatu dituztenak: 100, 200 eta 300 eurokoak. Elkarteko bazkide diren dendetan erosketak egin ahal izateko dira. Hauek izan dira zenbaki saridunak: 2.259 zenbakia duenak, 100 euroko txartela eskuratu du; 5.021 zenbaki sarituak 200 euroko txartela jasoko du, eta 1.122 zenbakia duenari, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Gabonak, merkataria, zozketak
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Ibarra | Ez dago iruzkinik »
Ibarrako Udalak jakinarazi duenez, bihartik aurrera eta urria bukatu arte, ibilgailuen sarrerari dagokion tasaren ordainagiriak kobratzen hasiko dira. Epe hori amaitzean, bide exekutiboz kobratuko dira eta %20aren gainkargua ezarriko zaio.
Irakurri gehiago
Etiketak:ibarra, ibilgailuen tasa
Bidalita Ekonomia, Ibarra, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »
Ibarrako Udalak, Villabonan egingo den Mugikortasunaren Bigarren Eskuko Azokarekin bat egiten du. Hori dela eta, herritarrek saltzen jarri nahi duten materiala udaletxera eraman beharko dute. Mugikortasunarekin lotutako materiala eramateko azken eguna hilaren 23a, ostirala izango da.
Irakurri gehiago
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Ibarra, Nabarmenak, Natura, Osasuna | Ez dago iruzkinik »
Hilaren 25ean izango da Ibarran, Hauspoa kultur elkarteak urtero antolatzen duen Ibarra, Azoka eta Piparra izeneko azoka berezia. Hauspoa elkarteko kideek azaldu dutenez, «herriko nekazaritzari eta abeltzaintzari bultzada emateko asmoz herriko baserritarren ganadu zein produktuak ikusgai izango dira bertan, garaian garaiko eta bertakoa ezagutzera emateko asmoz». Horiek horrela, bertan izango dira hainbat arrazetako behiak, behorrak, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:azoka, ekonomia, ibarra, piparra
Bidalita Ekonomia, Ibarra | Ez dago iruzkinik »