Ekitaldien egutegia

Ekitaldien zerrenda Egutegia
iCal inportazioa

2012/05/12

Subegi eguneko kontzertuetako sarrerak eskuratzeko aukera zabalik

Subegi eguna antolatu dute maiatzaren 12rako. 12:00etan dultzaineroak izango dira, 14:30ean bertso bazkaria Xabier Silveira eta Alaia Martinekin, ondoren haur jolasak, eta 20:30ean hasi eta goizaldera arte Zea Mays, Hesian, DJ Bull, DJ Elepunto, Willis Drummond edota La Jodederaren musikaz gozatzeko aukera izango da Emeterio Arreseko frontoian. Bertan karpa jarriko dute, txosnak egongo dira, eta edatekoaz gain, ogitartekoak ere izango dira.
Bazkarirako txartelak (haurrek 6 euro, eta helduek 10) herriko tabernatan eskura daitezke. Kontzertuetarako sarrerak, berriz, aurrez eros daitezke 10 euroan, Ibarrako Karlatz, Subegi, Zubiaurre eta Atarin, Tolosako Denak, Raku, Meskal eta Eguzkin, Alegiako Ixkiñan, Anoetako Itzulin, Villabonako Iratzarren, eta Leitzako Torrean. Internet bidez, www.musikaze.com atarian jarri dituzte eskuragarri. Bietarako txartela nahi duenak 20 euroko bonua izango du eskura.

Hasi: 2012/05/12
Amaitu: 2012/05/12

2012/05/11

Uraren kudeaketaren inguruko bilkura

Uraren kudeaketaren inguruko batzarra egingo dute ostiralean, hilaren 11n, 20:30etik aurrera, eskolako ganbaran. Hain zuzen ere, Gipuzkoako Urak-eko Iñigo Elosegi izango da bertan, eta Berastegiko egoeraz eta emango diren aldaketen inguruan azalpenak emango ditu. Berastegiko Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu bilerara, eta «gaiak herrian duen garrantzia dela eta», ahalik eta jende gehien elkartzea espero du.

Hasi: 2012/05/11 20:30
Amaitu: 2012/05/11 21:30

2012/05/10

Festa batzordearen bilkura, udaletxean

Festa batzordearen bilkura izango da bihar, hilak 10, San Bartolome jaiak antolatzeari ekiteko. 19:30ean hasiko da bilera, Ibarrako udaletxeko batzar aretoan.

Hasi: 2012/05/10 19:30
Amaitu: 2012/05/10 20:30

2012/05/07

Herritarren mugikortasuna ezagutzeko bilera

Datorren astelehenean, hilaren 7an, herritarren mugikortasunaren inguruan bilera izango da Leaburuko Udalak deituta. Udaletxean egingo dute 20:00etatik aurrera, eta herritar guztiei egiten zaie bertan parte hartzeko eskaera. Izan ere, leaburuarrek autobusa eta beste garraiobideak erabiltzeko dituzten joerak eta hauen ordutegiak ezagutu nahi dituzte, «zerbitzuak hobetze aldera». Herritar oro, baina bereziki haur eta gaztetxoen gurasoak deitu nahi dituzte bilerara, hauek nola moldatzen diren jakin nahi baitute.

Hasi: 2012/05/07
Amaitu: 2012/05/07

2012/04/29

Moto bira antolatu du Langostino moto elkarteak hilaren 29rako

Ibarrako Langostino moto elkarteak bira antolatu du datorren iganderako, hilaren 29rako. Ibarrako Erre-Berri dendatik irtengo dira 09:30ean, eta Tolosarantz abiatuko dira. Andoain, Lasarte, Uzurbil, Orio, Zarautz eta Zumaiatik igaroko dira, eta Itziarren geldialdia egingo dute hamaiketakoa egiteko. Deba, Lastur, Madariaga auzoa, Azkarate, Azkoitia, Azpeitia, Urraki edo Errezil, Tolosa zeharkatu, eta Ibarran bukatuko dute. Bazkaria Xepla elkartean egingo dute.
Hamaiketakoa nahi duenak 7 euro ordaindu beharko du, eta bazkarirako, berriz, 16 euro. Izena langostinomotofesta@gmail.com helbidean eman behar da.

Hasi: 2012/04/29
Amaitu: 2012/04/29

2012/04/26

Zero zabor helburua ezagutzeko hitzaldia

Hondakinak arazo jardunaldien barruan, Zero Zabor ekimenari buruzko hitzaldia izango da apirilaren 26an Elduaingo kultur etxean, 19:00etan, Zero Zabor taldeko Ainhoa Arrospideren eskutik.

Hasi: 2012/04/26 19:00
Amaitu: 2012/04/26 21:00

Uzturpeko ikasleek gizarte sareak jorratu dituzte

Uzturpe Ikastolako DBH 3ko ikasleek, Hezkuntza Solidarioa proiektuaren barruan, gizarte sareen inguruko ezagutza zabaltzeko aurkezpen bat burutu dute. Lan hau Ibarrako kultur etxean, apirilaren 26an, 19:00etatik aurrera aurkeztuko dute jendaurrean. Sextinga-a, Grooming-a eta Ciberbulling-a moduko gaiak jorratu dituzte lan honetan.

Hasi: 2012/04/26 19:00
Amaitu: 2012/04/26 20:00

2012/04/20

Jai batzordea osatzeko lehen bilera, etzi

Leaburuko festak pixkanaka gerturatzen ari direnez, festak antolatzen hasteko, jai batzordea osatzeko lehen bilera egingo dute Leaburun. Etzi, ostirala, izango da bilera, 19:00etan gazte gelan. Udaletik herritar guztiak animatu dituzte bilerara joan eta jaien antolaketan parte hartzera.

Hasi: 2012/04/20 19:00
Amaitu: 2012/04/20 21:00

2012/04/19

Herriko jaiak antolatzeko bilera

San Lorenzo festak antolatzeko bilera egingo du gaur jai batzordeak, udaletxean, 20:30ean hasita. Berastegiko Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu bileran parte hartzera.

Hasi: 2012/04/19
Amaitu: 2012/04/19

Berso lagun artea osatu asmo dute Berastegin

Berastegi eta bertsoa uztartu asmoz, bertso lagun arte bat martxan jarri nahi dute herrian. Horretarako, herriko bertsozale, bertsolari edota bertsolaritza jorratu nahi duten guztiak bilerara deitu dituzte. Gaur izango da hitzordua, aparkaleku azpiko lokalean, 20:00etan.

Hasi: 2012/04/19
Amaitu: 2012/04/19
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hilaren 26an Umeen Eguna izango da Sanjuandegin, auzoko festen harira gunean   duela 2 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Sanjuandegin 3 urtetik 12 urtera bitarteko haurrentzako Umeen Eguna antolatu dute maiatzaren 26rako. Haurrei zuzendutako ekitaldiak izango dira goiz-goizetik, «egun polit bat pasatzeko asmoarekin». Umeen Egunean parte hartzeko izena emateko orriak herriko ikastetxeetan banatu dituzte, eta gaur da inskribatzeko azkenengo eguna. Esku orririk jaso ez duenak 645-47 17 00 telefonora deituta eman dezake izena. [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Xanti Zabala ‘Lexo’ (Iritzia: Joxe Juan Ugalde) gunean   duela 8 minutu · Ikusi

    Zuri bertsorik beteena sortzea adina kostako zait artikulu hau osatzea. Barrua bor-bor daukat. Bihotza ere bai. Etzi Gaintxurizketan zure errautsak aireratzeko ekitaldian aurreskua dantzatzeko eskaintza egin zidatenetik, bertsolariari gaia jartzen dioteneko une erabakigarrian aurkitzen naiz: nondik hasi, zer esan, nola segi… baina, guztiaren gainetik, nola bukatu. Urduri eta gogo biziz urratsak hasi eta bukatzeko. Zuk


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Zine karteldegia (hilaren 18a, 19a eta 20a) gunean   duela 32 minutu · Ikusi

    NIESSEN (Errenteria-Orereta) La sombra de la traición : 17:15; 20:00; 22:45; 01:00 (lar.).   Los cachorros : 17:30; 19:45.   Sombras tenebrosas : 17:00; 19:45; 22:30; 01:00 (lar.).   Los vengadores 3D : 17:00; 19:45; 22:30; 01:00 (lar.).   Los vengadores : 17:10; 19:50; 22:40.   Los juegos … : 17:00; 20:00.   American Pie: el reencuentro : 22:45; 01:00 (lar.).   Infiltrados…: 22:45; 01:00 (lar.). VARIETES (Hendaia) L’oncle Charles : 17:00 (ig.); [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Asteburuko ekitaldiak (hilaren 18a, 19a eta 20a) gunean   duela 38 minutu · Ikusi

    MUSIKA Errenteria-Orereta: Gaur, bertso musikatuak izango dira Arkaitza tabernan 23:30etik aurrera. Bertsolariak Jon Martin, Jokin Labaien, Arkaitz Oiartzabal eta Manex Mujika izango dira, eta gai jartzailea Haritz Casabal.   Errenteria-Orereta: Gaur eta bihar, Musikasteren haritik hainbat ekitaldi izango dira. Gaur: 18:30ean, Errenteria Musikaleko ikasleen emanaldia izango da Xabier Olaskoaga plazan. 20:30ean, hainbat abesbatzek kontzertua emango dute Fatimako [...]


  • Amaia Ventas-(e)k beste sarrera bat idatzi du EAJko ordezkariek Bilduk atez atekoa ezarriko duen argitzeko eskatu dute gunean   duela 38 minutu · Ikusi

    Koadro txikia EAJko kostako ordezkariek Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian Bilduk atez atekoa ezarriko duen ala ez argitzeko eskatu dute. Aian ez dutela jarriko aurreratu du Aiako alkate Igor Iturainek (EAJ). Pasa den astean, aipatu herrietako alkateek (Bildu) eta Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari Amaia Guruzetak (Bildu) birziklatzearen alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartu zuten, agerraldi publiko [...]