Ekitaldien egutegia

Ekitaldien zerrenda Egutegia
iCal inportazioa

2012/01/27

Iazko festetako uneak


Zabalik dago Benito Izagirre kultur etxean pasa den urteko San Bartolome jaietako argazkiekin eginiko erakusketa. Martxoaren 2ra arte egongo da irekita, eta goizez, 10:30etik 13:00etara bitarte, eta arratsaldez, 15:30etik 21:00etarako ordutegian, bisitatu ahalko da.
Udaleko kultura sailak antolatutako ekimena izan da. Adierazi dutenaren arabera, 700 argazki inguruko bilduma osatu zuten iazko jaietan eta horietatik 300 inguru jarri dituzte ikusgai kultur etxean.
Gainera, nahi duenak gustuko duen argazkiaren kopia eskatzeko aukera ere izango du. Kopia bakoitzeko kostua 0,50 eurokoa izango da, eta eskuratzeko kultur etxeko harreran eskatu besterik ez da egin behar.

Hasi: 2012/01/27
Amaitu: 2012/03/03

2011/05/03

Txirrindularitzaren historia argazki erakusketan bilduta

Gaurtik aurrera, Ibarrako kultur etxean ikusgai dago Gipuzkoako Txirrindularitza argazki erakusketa. Kutxako Gizarte Ekintzak babestutako erakusketa hau bertan egongo da hilaren 20ra arte. Erakusketa bisitatzeko ordutegia: 10:30-13:00 eta 15:30-21:00.
Bilduma honetan gipuzkoarrek txirrindularitzarekiko duten zaletasuna argi eta garbi ikus daiteke. Gure herriak kirol jarduera honekiko duen interesa gogorarazten dute 95 argazki hauek. Bertan ohartuko gara kirol honi diogun zaletasunak bizirik segitzen duela gaur egun ere, baina era berean ikusiko dugu, denborak aurrera egin ahala, zenbait gauza aldatu egin direla.

Hasi: 2011/05/03
Amaitu: 2011/05/20
Lekua: Kultur Etxea
Helbidea:
Ibarra

2011/03/15

Etorkinen errealitatea

Ni ere pertsona erakusketa ikusgai dago asteartetik, Ibarrako kultur etxean. SOS arrazakeriak sortutako erakusketa da. Tolosaldea Garatzeneko Kristina Miralesek  azaldu duen bezala, erakusketa «etorkinen errealitatea Ibarran bizi diren pertsonei gerturatzeko» da. Herrialde ezberdinetako pertsonen errealitatea, eta jatorrizko herriaren errealitatea azaltzen dute bertan ikus daitezkeen panelek. Martxoaren 21eko, Nazioarteko Arrazakeriaren Aurkako eguna izango da, eta ekitaldi horien baitan sartu dute erakusketa.

Hasi: 2011/03/15
Amaitu: 2011/04/15
Lekua: Kultur Etxea
Helbidea:
Ibarra
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Xanti Zabala ‘Lexo’ (Iritzia: Joxe Juan Ugalde) gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Zuri bertsorik beteena sortzea adina kostako zait artikulu hau osatzea. Barrua bor-bor daukat. Bihotza ere bai. Etzi Gaintxurizketan zure errautsak aireratzeko ekitaldian aurreskua dantzatzeko eskaintza egin zidatenetik, bertsolariari gaia jartzen dioteneko une erabakigarrian aurkitzen naiz: nondik hasi, zer esan, nola segi… baina, guztiaren gainetik, nola bukatu. Urduri eta gogo biziz urratsak hasi eta bukatzeko. Zuk


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Zine karteldegia (hilaren 18a, 19a eta 20a) gunean   duela 27 minutu · Ikusi

    NIESSEN (Errenteria-Orereta) La sombra de la traición : 17:15; 20:00; 22:45; 01:00 (lar.).   Los cachorros : 17:30; 19:45.   Sombras tenebrosas : 17:00; 19:45; 22:30; 01:00 (lar.).   Los vengadores 3D : 17:00; 19:45; 22:30; 01:00 (lar.).   Los vengadores : 17:10; 19:50; 22:40.   Los juegos … : 17:00; 20:00.   American Pie: el reencuentro : 22:45; 01:00 (lar.).   Infiltrados…: 22:45; 01:00 (lar.). VARIETES (Hendaia) L’oncle Charles : 17:00 (ig.); [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Asteburuko ekitaldiak (hilaren 18a, 19a eta 20a) gunean   duela 32 minutu · Ikusi

    MUSIKA Errenteria-Orereta: Gaur, bertso musikatuak izango dira Arkaitza tabernan 23:30etik aurrera. Bertsolariak Jon Martin, Jokin Labaien, Arkaitz Oiartzabal eta Manex Mujika izango dira, eta gai jartzailea Haritz Casabal.   Errenteria-Orereta: Gaur eta bihar, Musikasteren haritik hainbat ekitaldi izango dira. Gaur: 18:30ean, Errenteria Musikaleko ikasleen emanaldia izango da Xabier Olaskoaga plazan. 20:30ean, hainbat abesbatzek kontzertua emango dute Fatimako [...]


  • Amaia Ventas-(e)k beste sarrera bat idatzi du EAJko ordezkariek Bilduk atez atekoa ezarriko duen argitzeko eskatu dute gunean   duela 33 minutu · Ikusi

    Koadro txikia EAJko kostako ordezkariek Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian Bilduk atez atekoa ezarriko duen ala ez argitzeko eskatu dute. Aian ez dutela jarriko aurreratu du Aiako alkate Igor Iturainek (EAJ). Pasa den astean, aipatu herrietako alkateek (Bildu) eta Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari Amaia Guruzetak (Bildu) birziklatzearen alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartu zuten, agerraldi publiko [...]


  • Nerea Uranga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Txalintxon hasi eta Xoxoten bukatuko da Mendi Astea gunean   duela 50 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Etzi hasita, igandetik igandera bitartean, mendiarekin lotutako hainbat ekitaldi prestatu ditu Lagun Onak Mendi Bazkunak. Etzi Txalintxoko eguna ospatuko dute, han haurrentzako egun osoko egitaraua antolatu dute. Azpeitiko plazatik 09:00etan irtengo dute mendizaleek. Txalintxon eguerdian meza izango da, gero salda hartzeko aukera egongo da eta haur jolasak ere izango dira, trikitilariek alaituta. Asteartetik aurrera, [...]