Zabalik dago Benito Izagirre kultur etxean pasa den urteko San Bartolome jaietako argazkiekin eginiko erakusketa. Martxoaren 2ra arte egongo da irekita, eta goizez, 10:30etik 13:00etara bitarte, eta arratsaldez, 15:30etik 21:00etarako ordutegian, bisitatu ahalko da.
Udaleko kultura sailak antolatutako ekimena izan da. Adierazi dutenaren arabera, 700 argazki inguruko bilduma osatu zuten iazko jaietan eta horietatik 300 inguru jarri dituzte ikusgai kultur etxean.
Gainera, nahi duenak gustuko duen argazkiaren kopia eskatzeko aukera ere izango du. Kopia bakoitzeko kostua 0,50 eurokoa izango da, eta eskuratzeko kultur etxeko harreran eskatu besterik ez da egin behar.










