Gaur eman diete hasiera inauteriei Berastegin. Eguzkiak Berastegin bete betean jotzen zuenean atera dira umeak eskolatik mozorroturik.Kalabaza, tomate, azenario eta abarrak ikusi ahal izan dira gaur Berastegin. Giro bikainarekin kalejira polit bat egin dute herrian zehar. Zezenaren aurrean korrikaldi bat egin ondoren, txokolatada izan dute indarrak berreskuratzeko.
Tolosarrak Inauterien zain dauden arren, Lizartzan eta Berastegin asteburu honetan bertan izango dute Inauteriez gozatzeko aukera izango dute. Lizartzarrak lehengo larunbatean eman zieten hasiera ospakizunei, eta bihartik igandera bitarte berriz ere festa giroan sartzeko aukera izango dute. Berastegiarrak ere bihar hasiko dituzte ospakizunak eskolako haurren kalejirarekin, eta hauek larunbatean amaituko dituzte Inauteriak. Ea eguraldia lagun [...]
Ibarrako Alurr Dantza Taldeko haurrek, berrikuntza gisa, kaldereroen jaian parte hartuko dute hilaren 25ean, 18:00etatik aurrera. Horretarako, Alurr taldeak dantza ikastaro bat emango du bihar, hilak 19, 12:00etan. Alurr Dantza Taldearen lokal zaharrean izango da. Txarangak joko dituen doinuak dantzatuko dituzte. Eta Ibarrako Loatzo musika eskolako abesbatzak ere parte hartuko du. Kaldereroetan parte hartuko duten [...]
Hilaren 19an hasi eta 27an amaituko dira Lizartzako Inauteriak. Data berdinean ospatu zituzten 1994. eta 2000. urtean ere. 1994. urtean Inauteriak berreskuratu zituzten urtean garizuma garaian ospatu bazituzten ere, geroztik egutegi arruntetan markatzen diren Inauteriak baino astebete lehenago ospatzen dira Lizartzan. Aurtengoan 18. aldiz ospatuko dituzte Inauteriak lizartzarrek. Hasiera larunbat honetan bertan emango diete, eguerdiko [...]
Aurten, XI. Kultur Astea antolatu du Ibarrako Uzturpe Ikastolak. Astean zehar ekitaldi ugari izan dituzten arren, asteburuan ere ez dira geldirik egongo eta kulturaren astea ospatzen jarraituko dute. Asteburuari hasiera on bat emateko, gaur gauen herrikoa den Alurr dantza taldeak «Oinazez» ikuskizuna eskainiko du Belabieta kiroldegian. Oraindik sarrerarik eskuratu ez dutenek, gaur gauean sarreran izango [...]
2009ko abenduan berrireki zuen Orexako Kontsu taberna Nereo Cantero azpeitiarrak. Azken urte honetako balorazioa egiterakoan «positiboa» dela dio, eta orokorrean «gustura» dago izandako harrerarekin. Taberna denbora luzez itxita egon zenez, «berriro martxa hartzea kosta» egiten dela dio Nereo Canterok. Hala ere, noiz behinka jendea ea irekita dagoen galdezka etortzen zaio, eta pixkanaka pixkanaka Tolosaldeko jendea [...]
Ibarrako Xepla elkartean Euskal Herriko Mus Txapelketaren kanporaketa jokatu zen ostiralean. Iker Gibelaldek eta Joseba Jauregik osatutako bikotea izan zen irabazlea eta, beraz, sari gisa arkumea jasotzeaz gain, hurrengo faserako sailkatu dira.
Urepel elkarteak antolatuta, biltokian, Oteiza ezberdin gizarte a antzezlana izango da ikusgai etzi. Aldatzen laguntzen antzerki taldearen emanaldia 22:00etan izango da. Oteiza eta bere elektrizistaren arteko harremana ikusi daiteke antzezlanean.
Atzo iluntzean zabaldu zituen ateak Kultura Truke Asteak. Inaugurazio ekitaldian Udal ordezkariek, Tolosaldea Sahararekin elkartekoek eta Comunidad de Ecuatorianos Residentes en Ibarrakoek hartu zuten parte. Egun hauetan, hiru herrialdeen inguruko erakusketa, hitzaldi eta bideo proiekzioak izango dira Benito Izagirre Kultur Etxean. Erakusketaren irekitze ekitaldian, aurtengo Kultur Trukea berezia dela aipatu zuen Txelo Romeo alkateak. Duela [...]
Ipuin kontaketa saioa izango da gaur, 17:30ean, Benito Izagirre kultur etxean. Emanaldia Ines Bengoa nafarrak zuzenduko du. Ekitaldia Ibarrako Udal Liburutegiak antolatu du 5 eta 8 urte bitarteko haurrentzat . Bengoak hainbat bisita egin dizkie Ibarrako haurrei. Azkena, urrian, Kamishibai erara kontatu zituen istorioak.
Nahiz eta hurrengo asteburuan izan ekitaldi nagusienak, etzi emango diete hasiera Inauteriei. 12:00etan gibela janez hasiko dira, eta udal ordezkariak eta txekorra plazan izango dira. [...]
Urtarrileko azken bi igandeetarako auzolanerako deia egin du Iñaki Bera, nekazari berriak. Negutegian laguntzea nahi du, eta Barazki bizidunak da bere negutegia. Igandean bere negutegira [...]
Gipuzkoako Foru Aldundiak Berastegin, A-15ean, eurite handiak izan zirela eta, luiziak izateko arriskua ikusi du. Horregatik, Berastegitik Andoainera norabidean A-15era sartzeko bidea itxi du. Sarbide [...]
Zuri bertsorik beteena sortzea adina kostako zait artikulu hau osatzea. Barrua bor-bor daukat. Bihotza ere bai. Etzi Gaintxurizketan zure errautsak aireratzeko ekitaldian aurreskua dantzatzeko eskaintza egin zidatenetik, bertsolariari gaia jartzen dioteneko une erabakigarrian aurkitzen naiz: nondik hasi, zer esan, nola segi… baina, guztiaren gainetik, nola bukatu. Urduri eta gogo biziz urratsak hasi eta bukatzeko. Zuk
MUSIKAErrenteria-Orereta: Gaur, bertso musikatuak izango dira Arkaitza tabernan 23:30etik aurrera. Bertsolariak Jon Martin, Jokin Labaien, Arkaitz Oiartzabal eta Manex Mujika izango dira, eta gai jartzailea Haritz Casabal. Errenteria-Orereta: Gaur eta bihar, Musikasteren haritik hainbat ekitaldi izango dira. Gaur: 18:30ean, Errenteria Musikaleko ikasleen emanaldia izango da Xabier Olaskoaga plazan. 20:30ean, hainbat abesbatzek kontzertua emango dute Fatimako [...]
EAJko kostako ordezkariek Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian Bilduk atez atekoa ezarriko duen ala ez argitzeko eskatu dute. Aian ez dutela jarriko aurreratu du Aiako alkate Igor Iturainek (EAJ). Pasa den astean, aipatu herrietako alkateek (Bildu) eta Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari Amaia Guruzetak (Bildu) birziklatzearen alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartu zuten, agerraldi publiko [...]
Etzi hasita, igandetik igandera bitartean, mendiarekin lotutako hainbat ekitaldi prestatu ditu Lagun Onak Mendi Bazkunak. Etzi Txalintxoko eguna ospatuko dute, han haurrentzako egun osoko egitaraua antolatu dute. Azpeitiko plazatik 09:00etan irtengo dute mendizaleek. Txalintxon eguerdian meza izango da, gero salda hartzeko aukera egongo da eta haur jolasak ere izango dira, trikitilariek alaituta. Asteartetik aurrera, [...]