Aisia

Kaleak alaituz inauterietan dabiltza, Berastegin eta Lizartzan

2012/02/11
Nork

Berastegi eta Lizartzara iritsi dira inauteriak. Tolosakoei aurre hartuta, dagoeneko mozorroak atera dituzte kalera. Berastegin, txikienek mozorroak jantzi eta dantza emanaldia egin dute. Ondoren, txokolate beroa hartu dute. 19:00etatik aurrera triki-poteoa, eta eguna bukatzeko afaria izango dute. Lizartzan goizean goiz hasi dira baserri eta kaleak girotzen. Gorputza mugituz, hotzari aurre egin diote. Besteak beste, bazkaria [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Berastegi, Gizartea, Inauteriak, jaiak, Lizartza | Ez dago iruzkinik »

Inauteriei hasiera emango diete, larunbatean

Nahiz eta hurrengo asteburuan izan ekitaldi nagusienak, etzi emango diete hasiera Inauteriei. 12:00etan gibela janez hasiko dira, eta udal ordezkariak eta txekorra plazan izango dira. Ondoren, antzerkia eta Otsolar dantza taldea izango dira.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Gizartea, Inauteriak, jaiak, Lizartza, Nabarmenak, paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Mikel Goñiren aurka jokatuko dute partida, Errazkinek eta Urruzolak

2012/02/01
Nork

Hilaren 11ean, larunbatean, Mikel Goñi pilotaria Iñaki Errazkin eta Julen Urruzola bikotearen aurka ariko da. 18:00etan hasiko da pilota partida, eta Belabieta pilotalekuan izango da. Alperrak kuadrila eta bere lagunek antolatu dute, eta pilota partida hau ikusteko sarrerak salgai jarri dituzte: Ibarrako Zubiaurre eta  Karlatz tabernetan, eta Asteasuko Iturriondon eskuratu daitezke.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Ibarra, Kirola, pilota | Ez dago iruzkinik »

Uzturpe ikastolaren kultur astea ekitaldiz betea dator

2012/01/27
Nork

Hamaika ekitaldi antolatu dituzte Uzturpe ikastolakoek euren XII. kultur asterako. Datorren aste osoan zehar bai ikasleei, gurasoei, bai eta herritar orori zuzendutako ekintzez gozatzeko aukera izango da. Herritar guztientzako ekintzen artean, astelehen eta asteartean hitzaldiak izango dira kultur etxean. Bestetik, asteazkenean ikastola bisitatzeko aukera izango da. Ostegunean lasterka egingo dute Sahararen alde, eta larunbat arratsaldez, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Herriak, Ibarra, Kultur astea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Ikuskizun berria estreinatuko du Alurrek martxoan

2012/01/26
Nork
Ikuskizun berria estreinatuko du Alurrek martxoan

Lan berria estreinatuko du aurki Alurr dantza taldeak. 1512, izanak dirau izena emango du, eta martxorako taula gainean izango dela adierazi dute dantza taldeko arduradunek. Ikuskizun berrian dantzari gazteak ariko dira, eta Aiert Beobide izango dute zuzendari. Azaldu dutenaren arabera, «Nafarroako historia kontatzen da emanaldi berrian, dantza tradizional eta koreografia berrien uztarketaren bitartez». Bestalde, Ibarrako [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Dantza, Ekitaldiak, Herriak, Ibarra, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Agate Deuna eskean parte hartzeko aukera zabaldu du Hauspoak

2012/01/26
Nork

Ibarrako Hauspoa kultur elkarteak Agate Deuna eskea antolatu du datorren larunbaterako, otsailaren 4rako. Egun hori behar bezala prestatzeko bi entsegu egun jarri dituzte, bata urtarrilaren 31n, eta bestea otsailaren 2an. Azkueko kale hezitzaileen lokalean izango dira entseguak, 20:00etan hasita. Kultur elkartetik adierazi dutenez, kantuan atera edota egunean zehar egongo diren beste ekintzetan parte hartzeko aurrez [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Gizartea, Herriak, Ibarra, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Bertso jaialdi bizi-bizia

2012/01/03
Nork
Bertso jaialdi bizi-bizia

  Azken urteetako ohiturari jarraituz, Ibarran bertso jaialdia antolatu zuten abenduan. Amaia Agirre, Arkaitz Estiballes, Sebastian Lizaso, Xabi Paia eta Alaia Martin aritu ziren bertsotan. 100 lagun inguru elkartu ziren Belabieta kiroldegian, eta saioa bizi-bizi joan zen, umorea nagusitu zelarik.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Gizartea, Ibarra, Kultura, paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Aitor Urkiolak irabazi du Galtzakomik lehiaketa

2011/12/19
Nork
Aitor Urkiolak irabazi du Galtzakomik lehiaketa

Urtero bezala, Eguberrien atarian banatu dituzte Galtzakomik komiki lehiaketako sariak. Galtzaundi Euskara Taldeak antolatzen du txapelketa, eta Ibarrako Udala izaten du bidelagun. Pasa den ostiral iluntzean lepo bete zen kultur etxeko aretoa sari banaketa ikusteko. 12 urtetik beherakoen sailean Aitor Sanchezek eskuratu zuen lehen saira Planetaz planeta komikiarekin; 12 eta 18 urte bitartekoen atalean Mikel  Galbete izan zen gariaile Edurnezuri eta 7 langileak lanarekin; eta 18 urtetik gorakoen artean Aitor Urkiolak irabazi zuen lehen saria Komiki rengatik. Aipatu behar da, sari banaketarekin batera Galtzakomikera aurkeztutako lan [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Euskara, Ibarra | Ez dago iruzkinik »

Uzturren ere jaiotza

2011/12/13
Nork

Bartolo Tolosak urtero bezala Uzturre-Belabietako bidean jaiotza jarri du. Belabieta aldera, harri baten azpian jartzen du, eta 18 urte daramatza «ilusio handiz» bertan jartzen. Ostiralean ipini zuen bere familiarekin batera. Jaiotzaren azpian, «Eguberri ona eta urte berri zoriontsua denontzat» dioen kartela jarri du.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Bestelakoak, Ibarra | Ez dago iruzkinik »

Euskararen eguneko bazkariko txartelak salgai daude

2011/11/23
Nork

Abenduaren 3an Euskararen eguna ospatuko dute Berrobin. Egun guztiko festa izango da, eta bazkaria egingo dute. 25 euroren truke, txartelak salgai jarri dituzte herriko dendetan. Erosteko azken eguna, hilaren 29a, asteartea, izango da. Bazkaria 14:30ean izango da, eta txisteek eta bertsoek alaituko dute.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Berrobi, Euskara, Gizartea, Kultura, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du “Musika dantzagarria eta alaia” osatu du gunean   duela 19 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaJimmy Bidaurreta musikari donostiarrak ‘Dantza Baltza’ bildumako laugarren diskoa kaleratu du Dantza Baltza  disko bildumako laugarren lana kaleratu du Jimmy Bidaurreta musikariak (Donostia, 1971), Jimmy Bidaurreta Meets Viorica izenpean . Aurreko hiru lanek bezalaxe, Gaztelupeko Hotsak disko etxearen zigilua du honek ere. Azken batean, musika traidizionala egungo soinuetara moldatuta eskaini du Bidaurretak Dantza Baltza bildumaren bidez. Gaztelupeko Hotsakeko Joxe [...]


  • Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du InterRedek jolas kooperatiboei buruzko tailerra egingo du asteburuan gunean   duela 43 minutu · Ikusi

    Hezkuntza eta generoa lantzen dituen InteRed Gobernuz Kanpoko Erakundeak Inklusioa eta jolas kooperatiboak tailerra antolatu du astebururako. Erakundeak Bengoetxea kalean duen egoitzan egingo dute ekimena, eta honen dinamizatzailea, Pascal Deru aditu belgikarra izango da. Saioak larunbatean, 10:00etatik 19:30era bitartean; eta igandean, 10:00etatik 14:00etara egingo dituzte. Lantegia hezitzaile, animatzaile eta jolas kooperatiboak interesatzen zaizkion eta jolasteko


  • Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kalean ibiltzea ez zaie erraza egiten gunean   duela 43 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaUrtero bezala, ikasleek elbarrien errealitatearen kontzientzia har dezaten, lehiaketa antolatu du ONCEk. San Patricio ikastetxeko haurrek parte hartu dute ekimenean, euren auzoetako irisgarritasun arazoak aztertuz. ONCEk eta bere Fundazioak 28. eskola lehiaketa antolatu dute. Zure auzoa irisgarriago egin ezazu lelopean, Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako nahiz Hezkuntza Bereziko ikasleek euren inguruan dauden guneak aztertu behar [...]


  • Xabier Etxabe-(e)k beste sarrera bat idatzi du Neguko Aterpeko zerbitzua urte osoan eskaintzea aztertzen ari da udal gobernua gunean   duela 46 minutu · Ikusi

    Loiolako Erriberan ongizate zentro bat zabaldu eta Zuhaiztiko kiroldegian dagoena handitu nahi dute  Erakundeek gizartean ahulenak direnen ondoan egon behar dutela eta Ongizate Sailak krisiaren ondorioak pairatzen dituztenen beharrei erantzun behar diela nabarmendu du Jon Albizu Ongizate zinegotziak. Hori dela eta, aurten eta ondorengo urteetan orain arte eskaini diren zerbitzuak mantentzea izango dute helburu. Behar [...]


  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du La Oreja de Van Goghek 150.000 euro jasoko ditu Euskadiren izena zabaltzeagatik gunean   duela 46 minutu · Ikusi

    Donostiako musika taldeak hitzarmen bat sinatu berri du Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailarekin La Oreja de Van Gogh musika talde donostiarrak 150.000 euro jasoko ditu Euskadiren sustapena egiteagatik. Izan ere, musika taldeak Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailarekin hitzarmen bat sinatu berri du, taldeak Euskal Autonomi Erkidegoaren publizitatea egin dezan. Hala, taldeak Euskadiren izena zabaldu beharko du, bere disko [...]