Aurten ere hainbat lehiaketa Berastegin


Berastegiko Udaleko kultura batzordeak, aurten ere hainbat txapelketa antolatu ditu. Leiho, balkoi eta terraza txapelketa eta lorategi txapelketa laugarrenez egingo dituzte, eta baratze txapelketa, hirugarrenez. Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu parte hartzera, eta animatzen direnek gaur izango dute izena emateko azken eguna.
Izena emateko udaletxera deituta, 943 683 000 telefono zenbakira edo harrera bulegora joanez egin ahalko da. Parte hartzaileek euren datuak ematearekin batera, zein txapelketan aurkezten diren adierazi behar dute. Batean, bitan edo hiruretan egin ahalko dute. Baratze txapelketan parte hartu nahi izanez gero, baratzea non kokatua dagoen adierazi beharko dute.
Izen ematea bukatzean, batzordekideak eta lorezaintza teknikari bat etxez etxe ibiliko dira puntuaketa egiten. Baratzeen kasuan, berriz, bi puntuaketa aldi izango dira, bata, uztailaren bukaeran, eta bestea, irailaren erdialdean eta barazki teknikari batek egingo du balorazioa.
Argazkiak egingo dituzte,
eta herriko jaietarako, Gaztainondo elkartean eta Berastegiko Udaleko web orrian (www.berastegi.org) izango dira ikusgai. Puntuaketa egiteko kontuan hartuko dituzten oinarriak kolorea eta landareen barietatea eta konbinaketa, estetika eta txukuntasuna izango dira.
Lehiaketa bakoitzean hiruna sari banatuko dituzte, beraz, guztira bederatzi saritu izango dira. Leiho, balkoi eta terraza txapelketako eta lorategi txapelketako sari banaketa San Lorentzo jaietako herri afarian egingo dute. Baratze lehiaketakoa, berriz, ondoren egingo dute, kultur astean, hain zuzen, azoka egunean.
Berastegiko Udalaren helburua da sariak ziklikoki banatzea, «ahalik eta partaide ezberdin gehien saritzeko». Beraz, iaz erabakitakoaren arabera, pasa den urteko garaileek aurten ez dute saririk jasotzerik izango, baina datorren urtean bai. Hortaz, 2010an sarituek aurten saria jaso ahalko dute.

Gaurko eskaintza
argazkia
Tertangako etxea
245,00 €

deskontua

%30

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)