Ibarrako San Bartolome jaietako danborradaren prestaketa lanekin eta entseguekin hastear daude Ibarran. Hori dela eta, bertan parte hartu nahi duten 2008 urtetik atzera (aurten 4 urte betetzen dituztenak) jaiotako haur eta gaztetxo guztiek Zubiaurre, Sendi-Ekintza, Txumitxa, Danon, Ostaize eta Gaztelubide tabernetan zein Kultur Etxean jarriko dituzten zerrendatan izena eman dezaten eskatu dute Ibarrako udaletik. Animatzen direnek uztailaren 6a bitarte izango dute izena emateko aukera.
Danborradako entseguak uztailaren 5, 12, 19 eta 26an eta abuztuaren 21ean izango dira, eta gutxienez bi entsegutan parte hartu beharko da.
Berrobiko eskolan unibertsoaren gaia lantzen ari dira. Eskolaren asmoetako bat ikasleekin eta gurasoekin izarrak ikusteko gaueko irteera bat antolatzea da. Horretarako deialdia egin du izarren [...]
Irakurri gehiago







