Ibarratik Misio Taldeak Pintxo Pote Solidarioa antolatu zuen igandean, Ibarrako plazan. India, Ekuador eta Hondurasen dituzten proiektuei bultzada ekonomikoa ematea zen helburua, eta oso gustura gelditu dira jendearen erantzunarekin. Eguraldiaren laguntza handia ez bazuten izan ere, azkenean, 1.125 euro bildu zituzten gobernuz kanpoko erakundeko kideek.
Ibarrako San Bartolome plazan hasi zen ekimena goizean, pintxoak, edariak, artisautza produktuak, eta Ibarratik Misio Taldearen proiektuen inguruko informazioa zegoen bertan. Haurrek ere izan zuten gozamenerako tartea, izan ere, txikienentzat pailazoek emanaldi ederra eskaini zuten.














