Azken bi etapak geratzen dira Volvo Ocean Race proban. Zortzigarren etapan Lisboatik Portugalgo Lorient-eraino egingo dute nabigatzaileek, eta 1.640 miliak burututa, ostiralean espero dute helmugara ailegatzea. Xabi Fernandez ibartarraren Telefonica Team ontzia bigarren postuan dago sailkapen orokorrean, eta zortzi puntura dago Groupama sailing team, 189 punturekin. Hirugarren postuan, berriz, Puma ontzia dago 176 punturekin. Beraz, ez dute alde nabarmena batarekin zein bestearekin. Are gehiago, kontuan hartuta zortzigarren etaparen irabazleak 30 puntu batuko dituela. Azken bi etapak kontuan hartuta, 72 puntu daude jokoan oraindik.
Etapa honen lehen 24 orduetan Telefonica Team ontzia lehen postuan jarri da, Groupama bigarren ontziarekiko hiru miliako aldea duelarik.
Berrobiko eskolan unibertsoaren gaia lantzen ari dira. Eskolaren asmoetako bat ikasleekin eta gurasoekin izarrak ikusteko gaueko irteera bat antolatzea da. Horretarako deialdia egin du izarren [...]
Irakurri gehiago






