Datorren astelehenean, hilaren 7an, herritarren mugikortasunaren inguruan bilera izango da Leaburuko Udalak deituta. Udaletxean egingo dute 20:00etatik aurrera, eta herritar guztiei egiten zaie bertan parte hartzeko eskaera. Izan ere, leaburuarrek autobusa eta beste garraiobideak erabiltzeko dituzten joerak eta hauen ordutegiak ezagutu nahi dituzte, «zerbitzuak hobetze aldera». Herritar oro, baina bereziki haur eta gaztetxoen gurasoak deitu nahi dituzte bilerara, hauek nola moldatzen diren jakin nahi baitute.
Berrobiko eskolan unibertsoaren gaia lantzen ari dira. Eskolaren asmoetako bat ikasleekin eta gurasoekin izarrak ikusteko gaueko irteera bat antolatzea da. Horretarako deialdia egin du izarren [...]
Irakurri gehiago






