Larunbatean babarrun jatea egingo dute Begi Gorri gaztetxean. Txartelak zazpi eurotan daude salgai helduentzako, eta hiru eurotan umeentzako. Ondoren mus txapelketa egingo da eta gauean Donostiako Ekilibristak taldeak kontzertua emango du. Txartelak Iriarten eta herriko dendan eros daitezke eta gaur da azken eguna horretarako.
Bestalde, Berrobiko Udaletik gogorarazi dute saharar herriarekin bat egiteko kanpaina abian dela. Produktuak eta eskola materiala herriko dendan eta udaletxean biltzen ari dira eta horretarako azken eguna ostirala da.
Nahiz eta hurrengo asteburuan izan ekitaldi nagusienak, etzi emango diete hasiera Inauteriei. 12:00etan gibela janez hasiko dira, eta udal ordezkariak eta txekorra plazan izango dira. [...]
Irakurri gehiago






