Urretxun jokatu zuten igandean Urrezko Aizkorako kanporaketa. Lopezen eta Erasunen aurka jokatu eta gero, Arrospide eta Mugertza II.ak lortu dute finalerdietarako txartela.
45 ontzako enborra, kana erdiko bat zutik, bi enbor 45 ontzakoak, 45 ontzako bat zutik, bi 60 ontzako eta sei kana erdiko erdibitu behar izan zituzten bi bikoteek. Lan guzti horiek bukatzen lehenak leaburuarra eta mutrikuarra izan ziren, eta lan bikaina egin zuten garaipena eskuratzeko.
Gipuzkoarrek, 19 minutu eta 28 segundotan geratu zuten denbora, eta Lopezek eta Erasunek osatutako bikote nafarrak, 21 minutu eta 10 segundo behar izan zituen lan guztiak bukatzeko.
Nahiz eta hurrengo asteburuan izan ekitaldi nagusienak, etzi emango diete hasiera Inauteriei. 12:00etan gibela janez hasiko dira, eta udal ordezkariak eta txekorra plazan izango dira. [...]
Irakurri gehiago






