Lizartzako Pilota Eskola aurkeztu zuten urtarrilaren 8an, Mikel Olaetxea eta Nagore Arozena pilotarien eskutik. Lehenik, herriko frontoian eskolako 20 pilotariren arteko 10 lehia jokatu ziren. Ondoren eskola berriko kamisetak jantzi zituzten. Hauetan agertzen den irudia, Juan XXIII.a eskolak antolatutako lehiaketatik irten da, eta irabazleak Manex Malkorra eta Alaitz Azpiroz izan ziren. Topaketari amaiera emateko hamaiketakoa egin zuten guztiek, giro ederrean.
Nahiz eta hurrengo asteburuan izan ekitaldi nagusienak, etzi emango diete hasiera Inauteriei. 12:00etan gibela janez hasiko dira, eta udal ordezkariak eta txekorra plazan izango dira. [...]
Irakurri gehiago






