Urtero bezala, San Anton egunean, meza egin dute Berastegiko San Anton ermitan, eta ondoren, apaizak herritarrek eraman dituzten animaliak bedeinkatu ditu. Zakurrak, txakurkumeak eta oilar bat zeuden ermitaren atarian elizkizuna noiz bukatu zain bedeinkatuak izateko. Bedeinkapenaren ostean, hamaiketakoa hartu dute bertaratu diren guztiek.
Nahiz eta hurrengo asteburuan izan ekitaldi nagusienak, etzi emango diete hasiera Inauteriei. 12:00etan gibela janez hasiko dira, eta udal ordezkariak eta txekorra plazan izango dira. [...]
Irakurri gehiago












