Gaztetxoenak izan dira protagonista nagusi gaurkoan Orexako kultur hamabostaldian. Eurentzako puzgarriak jarri dituzte arratsaldean, eta gozatu ederra hartu dute beraien gainean saltoka. Gainera, txokolatea ere prestatu dute herritarrek, bai txikientzat, bai eta nahi zuen ororentzat ere. Biharkoan, tradizio handia duen Uitzi-Orexa ibilaldia egingo dute, eta ondoren herri bazkaria egingo dute denek elkarrekin.
Nahiz eta hurrengo asteburuan izan ekitaldi nagusienak, etzi emango diete hasiera Inauteriei. 12:00etan gibela janez hasiko dira, eta udal ordezkariak eta txekorra plazan izango dira. [...]
Irakurri gehiago








